2009/06/25

ZURE BEGIAK

Zure begiak bi ilargietako
Zerua bezalakoak dira,
zure ahoa maitasunerako
Atearen sarrera da,
eta besteak nire mestsetakoa
bihurtzen dizute.

Iñaki Leunda.DBH 3

FRESKOTASUNA

Usaintzen dudan freskotasun berdeak
zu hor zaudela adierazten nau

Aitziber Leatxe.DBH 3

AURREAN, ATZEAN

Nire aurrean lehengusina,
zure atzean izeba,
bere eskuinean aita,
denon artean farrak,
gure barruan poza,
hau bai familiako argazkia!

Aitziber Leatxe.DBH 3

IZARRA

Izarrek negar egiten dute,
zeru ilun eta zabalean.

Garazi Goienetxe.DBH 3

JOLASTEN

Futbolean jolasten
Saskibaloian jolasten
Soka saltoan jolasten
Neska eta mutilak kalean jolasten

Kiran Eguiluz.DBH 3

GLOBOA

Bizitzen gauden globo honi,
ziztada sakon bat emango bagenio,
nork puztuko luke berriro?

Anais Sanchez.DBH 3

BEZAIN

Zure begiak
itsasoa bezain
urdinak dira

Mikel Irigoien. DBH 3

ZUTENEAN

Ura edan zutenean
dastamena sortu zen.
Haizea ukitu zutenean
ukimena sortu zen.

Nerea Lopez.DBH 3

NON DAGO

Lurraren gainean badaude oinak,
oinen gainean badago gorputza,
gorputzaren gainean burua,
buruaren gainean aurkitzen da zerua.

Aitziber Leatxe.DBH 3

IKASTOLAN

Ikastolan, umeak
Ikastolan, helduak
Ikastolan, irakasleak
Ikastolan, azterketak
Ikastolan, gutxiegiak

Asier Moreno.DBH 3

NONDIK NORA

Etxetik goizean kalera
Kaletik azkar eskolara
Eskolatik aspertuta etxera
Etxetik nekatuta ohera

Asier Moreno.DBH 3

BEGIAK

Begiak hara, begiak hona
begiak itxiko ditut eta,
ametsak hara, ametsak hona.

Iñaki Leunda.DBH 3

ZURE...

Zure begi berdeek
belarraren antza dute
zure ezpain gorriek
marrubiak bezalakoak dira

Ainhoa Arregui.DBH 3

TXISTUKA

Txistuka, kalean dago haizea
Txistuka, negu hotza hasi berria
Txistuka, elurra mara-mara ari du
Txistuka, goazen berehala etxera

Garazi Goienetxe.DBH 3

KRI! KRI!

Kri! Kri! Kri!
Kilkerrak kri!
Mendian kri!
Belarrean kri!
Hosto azpian ezkutuan kri!
Kri! Kantari dabil!

Garazi Goienetxe.DBH 3

HEMEN NAGO

Hemen nago, anaforak egiteko
Hemen nago, errepikak osatzeko
Hemen nago, elipsiak idazteko
Hemen nago, paralelismoak irakurtzeko

Asier Moreno.DBH 3

GUAU

Etxean;
Guau, guau txakurrak
Miau, miau katuak
Guau, guau beste txakurrak
Pio, pio txoriak
Zzsszzss jabeak

Anaia Sanchez.DBH 3

GRR!

Autoak Grr!
Katuak Grr!
Hodeiak Grr!
Denok diogu Grr! Grr! Grr!

Xabier Catalan.DBH 3

ZUREKIN

Zurekin, alai, gustura
Zurekin, hurbil, bero.
Zurekin, aspertu gabe,
hitz egiten
Zurekin bakardaderik ez
Zurekin poza, irrifarrea
Zu gabe, ezer

Anais Sanchez.DBH 3

ZAKARRONTZIA

Zakarrontzia larritu da,
gauzak botatzerakoan

Xabier Catalan. DBH 3

SHHH...

Shhh…Shhh…
Gaueko haize hotzak
Zuhaitz hosto tartean

Danba, danba
Gaueko haize hotzak,
etxeko leiho aurrean


Ainhoa Perez.DBH 3

KALEAN...

Kalean poza,
Kalean tristura,
Kalean eguzkia,
Kalean euria

Nerea Lopez.DBH 3

GORA ETA BEHERA

Gora eta behera, eskaileretan
Gora eta behera, aszensorean
Gora eta behera, karriketan
Gora eta behera, egun guztian

Ainhoa Perez. DBH 3

ESTUTXEA

Estutxea, galdua dago
Estutxea, ez da agertzen
Estutxea, aurkitu dut
Estutxea, hutsik dago

Yaiza Solano.DBH 3

EGUN ARGIA

Alaia bezain argia da eguna,
eguna bezala alaia da argia
Argia ez bezala da gaua,
baina gaua bezain alaia da eguna

Iñaki Leunda. DBH 3

OINAK

Lurraren gainean badaude oinak,
oinen gainean badago gorputza,
gorputzaren gainean burua,
buruaren gainean aurkitzen da zerua.

Aitziber Leatxe.DBH 3

ZUP! ZUP! ZUP!

Zup! Zup! Zup1
Norea zup!
Itsua zup!
Bajeran zup!
Porro bakoitzean zup! Diotsu
Kalada bakoitzean alaitsu
Ji!
Holanda osoa ibiliko dut
Zu nire ezpainetan egoteko
Munduko paper luzeena liatuko dut
Zu nire behatzen tartean egoteko
Munduko aire guztia irentsiko nuke
Zu nire biriketan gelditzeko
Ji, Ji!
Oihan berdeek osatzen dute
Zure gorputza
Paper txuriak
Osatzen du zure estaldura
Zuhaitz enborra osatzen du
zure buruak
Ji, ji, ji!
Zure zaporeak
Esatltzen dizkit begiak
Zure keak
Gelditzen dit burmuina
Zure kokapen luzeak
Gelditzen dit bizia
Ji, ji, ji, ji!
Polizia nire begi aurrean
Dantzatzen ari da
Landaketa ihesi doa
Nire maria
Abesten dabil
JI, ji, ji, ji!
Zure belarra
Marrubia bezain goxoa da
Zure kea
Poroi bat bezain kutsatia da
Ji, ji, ji!
Porrotan, horra hor dirua
Porrotan, doa bizia
Porrotan, dago maria
Porrotan, dabil txorakeria
Ji, ji, ji, ji!
Belar berdea, belar freskoa
Belar errea, belar goxoa
Zure keak begiak estaliz
Ji, ji, ji, ji!
Landaketa txukunari begira
Porro erreei bizia
Bizia hila heriotzari
Ji, ji, ji,!
Hau erretzeagatik
Ez naiz joango inora
Ez zerura
Ez infernura
Ez kartzelara
Ez etxera
Hemen alaitsu geldituko naiz
Ji, ji, ji!
Haizea bezain azkar joaten da kea
Kea bezain lainotsu dago zure ikusmena
Ikusmena bezain gaizki dago burmuina
Burmuina bezain geldirik dago bizia
Bizia bezian azkar dator heriotza
Ai ama maitea!
Nork esan dit porroak erretzeko!!!!!
Agur biziaaaaaaaaaa…!!!


Pablo Otxoa. DBH 3

TXAKUR MAITEA

Zu zara nire txakur txikia
Guau, guau, dio nire txakur maitiak.
Egun osoa egongo nintzateke zure begiei begira.
Bi filete handi dirudite zure belarriek.
Zure negarra zulatzen du nire bihotzak.
Pilotan zurekin jolasean, zu nirekin jolasean
sabanako lehoia dirudizu salto egiterakoan.
Zurekin edonora
Zurekin beti
Zurekin leku guztietara
Biok pozik biok jolasean, elkarrekin gaudenean,
zure beroa behar dut, zure hurbiltasuna behar dut
lasai egoteko.
irla batean egongo bagina zu eta ni,
ni eta zu, pozik barrezka.
Zu zara nire txakur txikia,
zu zara nire txakur maitia.

Kiran Eguiluz.DBH 3

ZURE BEGIRADAN GALDUTA...

Zure begi argiak zerua bezain urdinak dira,
Eta izarretaraino iritsiko nintzateke
Zure irrifarra marrazteko.
Zure ile iluna, hondartzako palmondoen
antzera mugitzen da,
eta zure edertasun biziak itsutzen nau.

Amestsetan oroitzen zaitut,
ametsetan maite zaitut,
ametsetan nahi zaitut,
ametsetan, ametsetan soilik ikusten zaitut.

Zeru ilunari begira,
leihopean zure zain,
ilargi beteari abesten…

Egunak hotzak, egunak astunak,
egunak amaigabeak,
zu ez bazaude nire ondoan.

Uda eta neguaa bezala urrundu zinen
Nere ondotik,
Ondotik joan zinen bueltatzeko asmoz,
asmo hori egunak pasa ahala joan
da lurruntzen,
lurrundu da gire maitasuna.
Geroztik, ilargiak negar egiten du gauero,
geroztik, eguzkiak lasaitzen nau goizero.

Zugatik sentitzen nuena usteldu da,
landare bati hostoak erortzen zaizkion bezala.

Kris, kras egiten dute zuk bidalitako amodiozko
eskutitzek sutondoan erretzean.
Kris, kras egiten dute errauts bihurtzean.
Zuk idatzitako amodiozko ipuina,
nire bihotzean giltzatu da.

Garazi Goienetxe.DBH 3

DIKTADURA

Batzuetan gure aiton-amone
beren garaiko istorioak kontatzen
hasten dira
eta, bakoitzero
guk
barrutik:” puf…” esaten hasten gara
baina beraiek segi egiten dute
orduan, zuhaitzak astintzen dira
istorio horiei gorrotoa baliete bezala
gorrotoa, amorruak jaurtikitako garrasi gogorra
bai, hori da gorrotoa
baita ere,
armairu zaharrak negarrez hasten dira
istorio hau gogoratu ez nahian.
Eta , zergatik hau guztia?
Zer gertatu zitzaien?
Une horretan, beraiei entzuten jartzen gara
Gu hain ondo bizi gara…
geure mundu irrealean, perfektuan,
sufrimendu gabe, dena dugu, ez zaigu ezer falta…
eta beraren… hain gaizki pasatu zuen…
Egunero, jaiki ez nahian
Egunero, negarrez
Egunero, gosez
Egunero, sufritzen.
Eta gu hemen
zerbait nahi dugu eta lortzen dugu.
Gu atzerrira, oporretara joateko goaz
Beraiek ihes egiteko.
Horregatik eskatzen dizuet, neska-mutilak,
Ez naiz ari duela 100 urtez hitz egin, ez,
duela gutxi gertatu zen hau,
geure gurasoek baita bizi zuten garai hau
baina, orain garrantzitsuena,
garrantzitsuena gu oroitzea
oroitzea eta inoiz ez ahaztea
ahaztea… zertarako???
hobeto oroitu eta kontatu.


Konta diezaiogun munduari
geure aiton-amonei, gurasoei
zertaz pasatuarazi zieten.

Diktadura.
Hori bai hitz itsusia.
Baina… zorigaitza, erreala.
Lagunak agurtu, eta ez zekiten, hurrengo egunean
berriro ikusiko zuten.
Agian bere etxera joan eta hil egingo zuten
ala agian berari…
Edozer gerta zezakeen,
Franko bezala ez pentsatzeagatik.
Euskaraz hitz egin… eta hil
baina guk… ez dugu erabiltzen… zergatik???
Nahi ez dugulako!
Mutil, mesedez… badakizu zergatik zauden hemen?
Zergatik gauden?
Gure aiton-amonek; garen hartan, bizirik iraun zutelako,
Ihes eginez
edota, ezkutatuz
Ah! Beste era bat ere badago!
Zu, seme izatea
gure aiton-amonen lagunen hiltzailearena.
Horregatik eskatzen dizuet,
entzuten ari nauzuenei…justizia egin dezagun
ez utzi hiltzaile honek guri irabazten.
Gu sendoagoak gara.
Kontatu egin zidanean, egun hartan,
euria egiten hasi zen
eta horrek negar egiten dudanean
gogoratu egin ninduen.
Euria lehioetan jotzen
malkoa tantetan lehortzen
eguzkia hodeietan ezkutatzen.
Ezin da horrela geratu,
baina, ezin dugu atzera bueltatu…

Amaia Ciaurriz. DBH 3

UDAN...

Udan uraren soinua entzuten da,
Plis, plas, plas, plis, plas.
Txoriak kantari daude,
Txio, txio,txio, txio.
Haizeak hostoak eraman,
haizeak gu eraman.

Neguan suak beroa ematen du,
Udan eguzkiak beroa enmaten du.
Jendeak eguzkia ikusita,
poza sentitu.

Eguzkiak goizean,
kaixo esan dio egunari.
Ilargiak agur esaten dio egunari.

Eguzkiak uraren begiei,
disdira ematen die.

Udan poza,
udan alaitasuna,
udan lagunekin,
udan jolasask

Txori beltzei begira,
zuhaitzeko adarretan jarrita.
Nire lagunekin jolastera,
nire liburuak uztera.

Eguzkia bezain disdiratsua badator uda,
uda bezain pozik badator eguna,
eguna bezain alai badator jendea,
udak bizitza ekarri du guregana.

Nerea Lopez. DBH 3

ZRIKI ZRAKA

Zriki Zraka
zriki hegan egin zraka
zriki zraka
zriki txoriek bezala zraka
zure begien distira
huts uzten didate
eta nire estutxearen
kremailerak zure ahoa dirudi
dirudi zer dirudi
dirudi dirua dirudi
dirudi zer etorri
haizea etorri
zertara
ez hostoak eramatera
ez orriak eramatera.

Ivan Muñoz. DBH 3

OSTEGUN GAUA

Ostegun gauean joango naiz
guregandik urruntzeko, txakur ta katu
txiki eta txoroekin nago ibiltari,
batek miau-miau erantzun,
zer egingo nuke nik zu gabe
aingeruak bezain ederra bazara,
zer ekarri
zer pentsatu
zer sentitu
zer esan
batzuek diote marrubiek osatzen dituztela zure begiak.
Gozoa dela haien kolorea eta haiengatik
Egun luzeak, egun kaskarrak ta egun neketsuak bizi dituzte.
Hemen egongo naiz zuri itxaroteko
Hemen egongo naiz zuri laguntzeko
Hemen egongo naiz zuri babesteko.
Bizitzak zu gabe ez du sentsurik,
sentsurik gabe ez dago maitasunik,
maitasunik gabe gu ezin maite
ta zu maite gabe bizitzak ez du sentsurik.

Gauean etxera, logelan sartu eta malkoak
erori zuengan pentsatuz.


Asier Moreno.DBH 3

MAITE ZAITUDALAKO

Zu gabe ezin naiz bizi,
hiztegiak hitzik gabe egongo balira bezala
zure begirada isila ukitzen dudanean
nire bihotza saltoka hasten da,
baina segituan konturatzen da hori ezinezkoa dela
eta negarrari ekiten dio.

Inoiz ez naiz zure besoetan murgilduko,
inoiz gehiago eziingo dizut eskua eman,
inoiz ez gara berriro elkartuko.
Elkartu orduko ni egingo naiz joan,
joan egingo naiz zu nitaz ahaztuko.

Orduak zutan pentsatzen gauean,
gauean zu nire ametsetan,
egunean zehar gauaz oroitzen
eta gauean zehar zugan.

Lehen zure aurrean,
Orain zure atzean,
Baina inoiz ez goaz batera

Zakurrak zizareen atzetik zaunka,
zeruko haize zuriaren zurrumurrua zzzzzzzzzzzzzzzzzz,
eguzkia izkutatu baino lehengoko izpi zentzu gabedunak
Eta zalantzarengatik zulatutako bihotz zatien zirrarak.
Sandia gorria pepita beltzekin da oraintxe bertan nire bihotz zulatua.

Nitaz ahazten eta beste neska batekin joatea ez dut nahi,
baina hori da eskatzen dizudana
Maite zaitudalako.

Inoiz ez naiz zure basoetan murgilduko,
inoiz gehiago ezingo eskua eman,
inoiz ez gara berriro elkartuko.
Elkartu orduko ni egingonaia joan
Joan egingo naiz zu nitaz ahaztuko.

Aitziber Leatxe. DBH 3

GAUA

Etxe txiki txukun batean,
Guau! Guau!
Zegoen txakurra,
mundua bezain handia zen txakur bat,
zeruan zegoen puztarri txuriari begira,
ama esnatu zen egarri zegoelakoz,
nota trakets horiek belarrietan min egin
eta edaten ari zen edalontzia lurrean
eseri zen eta diamantea bezain
distiratsu gelditu zen.
Leihora joan eta gauari begira gelditu.
Gauean, txakurrak oihuka
Gauean, ilargi txuria
Gauean, batzuk lotan
Gauean, batzuk parrandan.
Ama ohera buelatatu, senar handia,
senar indartsua, senar itsusia,
ohetik altxatu zen emaztea oheratzean,
komunera pisa egitera, ohera lo egitera.
Txakurra oraindik kanpoan,
triste dago txakurra,
txakurra bezain triste dago haurra,
haurra bezain lokartua dago aita.

Yaiza Solano. DBH3

TXI TXIOKA

Txi txioka dabil txoria txakurrari
Txakurrari miau! miau! dabil katua
Katua milaka urte iraungo miauka,
miaukaren soinuak airean,
osatzen dute pentagrama.
Katuaren isiltasunak
apurtu egiten dizkit belarrak
mutua da nire pena…
eguzkia eseri da,
katuaren aurrean
katuaren begiak
sua bezain distiratsuak baitira,
komunikatzen horra hor katuak
komunikatzen horra hor txakurrak
komunikatzen eguna joan dela
komunikatzen lotan denak
katu polita, katu bikaina
katua ile gabe
katu zaharra
nire aurrean katua
katu ondoan txakurra
nire begiradan katuaren irudia
ez miauka txakurrari,
ez miauka niri.


Mikel Urdaniz. DBH3

SENTIMENDUAK:

Amorruzko garrasi larriaren jarraian
Susmo lasaia sentitu.
Plof Plof badoaz malkoak
Eta lurra bi zatitan banatu
Nire bihotza apurtzen den moduan,
Baina aurrera behar jarraitu.

Zeren udaberrian usainak ikus dezakegu airetik
Eta udazkenean loreak korrikan badoaz hemendik
Hala eta guztiz ere
Zulo batean sartu naiz
Zulo hortatik ezer ikusi
Eta gau ilunean, gau luzean
Gau beldurgarrian, kanpora atera naiz
Abesten jarri naiz
Jolasten jarri naiz
Bakarrik ez naiz sentitu
Sentitu naiz libre
Libre eta pozik
Pozik eta askerik.


Ion Zelai. DBH 3

TXORI TXIKIA

Txori txikia txioka
ilargi iluna laztanduz
txio txio txioka
urte ugari darama kantuz

Egunez, hodeiek osatzen dituzte
txori txikien etxeak
gauez, ilargiak zaintzen ditu ametsak

Beraien alaitasunak apurtzen du
zuk emandako tristura
txorien kantuak entzutean
poza etortzen zait burura

Kaiola nire begi argien erdian
lokartzen da gauero
eta egunero esnatzen naiz
lasaitasunez ero

Txori txikien antzera
egiten dute hegan
parkean ikusten ditudan
umeen laztan

Parkean dabiltza umeak
Parkean dabiltza txoriak
Parkean mundu guztia
Parkean ilargia gauean

Ilargi osoa ilargi iluna
Ilargi misteriotsua
Txorien amona

Ilargiari begira
begira txoritxoak
txoritxoak begira
begira ilargia

Andrea Lopez. DBH 3

TXISTULARIAREN POEMA

Bazen behin,
Txistulari txiki txukuna,
gaztea,
baina heldua dirudi zuena.
Beti bere txistuarekin,
inoiz ez zuen uzten bakarrik,
egun osoan FIU, FIU,
txistua jotzen,
txorien kantuen antzeko
nota alaiak askatzen.
Alaia zen txistua.
Txistuak neskaren haize leuna zuen gustuko,
gustuko isilak ziren esku txikiak,
txikiak ziren begi sakonak.
Egunero, neskak tritura alaitzen zuen,
egunero, neskak bere bonbo zaharrarekin,
egunero, erritmo azkarrak markatzen danbolinarekin.
Kaleetan egoten zen,
festetan pasatzen zen,
erromerietan jotzen zuen,
ezkontzetan laguntzen zuen.
Baina egun batean,
txistuak ez zuen soinu gehiago atera,
ez zituen txorien soinuak berriro imitatu.
Eta neskak ezin izan zuen soinuekin alaitu kaleak,
ez soinuekin ezkontzetan apaindu,
eta festak soiunurik gabe utzi zituen.
Egun horretaik aurrera,
neska triste bizi zen,
FIU, FIU egin gabe,
txorien kantak imitatu gabe.
Beste txistuekin probatu zuen,
Baina soinu hotza, tristea.
Zergatik berea isildu zen???????


Ainhoa Perez. DBH 3

BALOIA

Baloia zuri beltza borobil
Belar berdearen gainean;
Fiu! Fiu! Fiu!
Doa haizea gogor.
Hilabeteak iraungo ditu
geldirik, inork ez badu ukitzen.
Baloia zuri balira, etzanda,
zebra dirudi basamortuan.

Ondotik pasatzen den jendea,
mutua gelditzen da, bere edertasunagatik.
Belar berdea, margotuta dagoela ematen du.

Baloia, belarrean dago
Baloia , begietan dago
Baloia, etzanda dago
Baloia, baloia ez da inorena.
Ez jolasten baoira,
baloira ez jolastean etxera,
etxera aspertuta…
Harrapatuta dago azkenean,
ostikoka doa baloia,
zorabiatzen ari dira.

Xabier Catalan. DBH3

MUNDUAREN AMAIERA

Pertsona baten kontrako amorru trinkoa
sentimendu leuna, lasaia, goxoa bihurtzen da pozik nagoenean,
baina tic, tac, tic, tac denbora aurrera doa,
eta hemendik gutxira mundua bukatzean,
gaur egungo pertsonak robotetan bihurtuko gara.
Isiltasun gozoa eta lasaia egongo da hirietan,
eguzkia eta ilargia bakarrik sentituko dira,
bakarrik dagoen pertsona bat baino gehiago,
bizitza tristea, bizitza hutsa, bizitza lasaia izango da.
Kantetan, ez dira egongo txoriak zuhaitzetan.
Kantetan, ez dira egongo umeak parkeetan.
Ibiltzen, ez dira egongo pertsonak kalean.
Isila bezain handia izango da bizitza.
Bizitza ze tristea izango da,
Goazen oraingoa bizitzera!!!!!!!


Mikel Irigoien. DBH 3

GORROTOTIK MAITASUNERA

Egun hartan gorrotoak fiu, fiu egin zuen
Haize tarteetan,
gorrotoa, bai, larriki sentitutako
garrasi amorratu hori.

Mende oso bat egon nintekeen fiu, fiu
hori ikusten,
guda batera joandako gizonen, emakumeen
antzera egon nintekeen.

Zergatik denbora guzti hori?
Zergatik gorroto handi hori?
Zergatik eta zergatik galdetzen nion
nire buru koxkor honi.

Zurekin joan nintzen, eta
zure mundua sortu nuen, baina
nirekin etorri ziren, eta
nire mundua suntsitu zenuen.

Egun alaiak izan ziren zurekin,
zurekin alaia nintzen edonon,
edonon zinen alaia nirekin, baina
ikusitako irudi hark gorputza ziztatu zidan.

Hala ere, ni ez naiz errendituko,
Eguakiak abestuko du,
zuhaitzek dantzatuko dute,
nire begiak nire arimaren ispilu
izango dira.

Arima alaia izango da…
Begiak hara, begiak hona,
begiak itxiko ditut eta,
ametsak hara, ametsak hona.

Eta inoiz gehiago bakardadea,
orain maitasuna,
sentimenduetatik loratutako amets goxoa.

Iñaki Leunda. DBH 3

FESTAN ONGI PASATZERAREN ONDORIOAK

Gaua zen, ordu biak aldera
Goizean zen atera kalera
Eta orain iritsi hotelera
Hoteletik kalera
Kaletik hotelera

Kri-kri
Kilkerren abestiak entzuten ziren soilik
Eta haizea dantzan zebiltzan goitik
Alkandoraren bat izango izan balu…

Ez zuen oso ongi ikusten
Ez zuen dena garbi ikusten
Ez zituen oinak lurrean nabaritzen.
Dena bueltaka zebilela zihoen,
noria batean bezala.

Bakarrik zihoan, bakar-bakarrik
Eta hotelera iristeko gogoekin
Ohera botatzeko eta urte oso batez lo egiteko

Edozein soinutxok sortzen zuen bere buruan zarata
Edozein argik itsutzen zizkion begiak
Edozein aukera barruan nabaritzen zuen hura botatzeko

Barruan nabaritzen zuena,
ez zen sentimendu bat
oihu ozen bat ere ez zuen nabaritzen,
nabaritzen zuena,
ikumenarentzako nazkagarria zen.
Baina kalean bakarrik zegoenez…

Dutxa epel bat,
eta dena pasako zitzaion.
Festan oso ongi pasatzearen ondorioak.

Anais Sanchez. DBH 3

ZURE BAKARDADEA

Ene maitea,
zu, zeure sentimenduekin batera
etxean izkutaturik.
Umeak txaloka txapla-txapla,
txoriak txistuka txip-txip,
jendea hizketan bla-bla,
eta zu etxean izkutaturik.
Zure bakardadea
indartu ditu, banandu
gaituen paretak.

Baina ni lasai nago, ondoan zaitudalako
eta milaka urte biziko ditut zu
ondoan izanik.
Zure ile beltza gauaren iluntasuna da.
Gauaren iluntasuna,
gauaren iluntasuna,
gauaren…
Zu eta zure bakardadea,
bakardadea eta tristura
noiz demontre izango nauzu zeure pentsamenduetan?

AINHOA ARREGI. DBH 3

2009/06/24

GATIBU


Egunero bezala, irratia piztu, eta zera entzun nuen:
-“Kaixo, egun on. Gaur goizean Patxi Garzia, ertzainak bilatzen ari ziren afera arriskutsuetan zebilen gizona, atxilotu dute. Atzo izan zen epaiketa, eta goizeko 05:00etan sartu dute kartzelan. Atxilotuak dioenez…”
Ezin nuen entzuten jarraitu, kilika hotz batek mugitu zidan gorputza. Hantxe nengoen, geldirik, ezer egin gabe. Une hartan, etxeko txirrinak jo zuen. Berriz jo zuen. Ez nintzen altxatu. Orduan atean itxoiten zegoenak oihu egin zuen:
-Ander, ireki zak atea behingoz!-Inaxioren ahotsa zen. Orduantxe, altxatu eta atea ireki nion.
-Konturatu al haiz 10 minutuz izan nauzula zain?
-Bai, barkatu. Patxirena entzun diat eta… badakik… ez neok horrelakoetarako prest.
-Honi buruz hitz egitera etorri natzaik, Patxik oso lan garrantzitsua zian esku artean; bere kontaktuei esker, banku baten diru guztia bereganatzen ari zuken, baino polizia bide erdian jarri duk, eta Patxik diru asko zor zian… beraz, bere lana bukatu behar diagu ez badiagu kartzelan edo hilik bukatu nahi.-Ahots serioa zuen, ez zuen beldurrik baino esku artean genuena oso zaila zirudien. Arreta jarri nuen.-Hire egitekoa oso garrantzitsua duk, Patxiren kontaktuekin hitz egin behar duk eta dena garbi utzi.
-Bai, egingo diat.-esan nion.
Arratsalde hartan, gelditua nintzen Patxiren lagun haiekin, hiritik kanpo zegoen lantegi zahar, ustel eta bakarti batean. Muino txiki baten goikaldean zegoen, eta haraino iristeko, bide luzea egin behar zen, mendia txikia izan arren.
-Zure esperoan geunden-agurtu ninduen gizon sendo eta handi batek.
-Hementxe daukat atxilotuak zor zizuen dirua.-Inaxiok esan zidan, hobe izango zela Patxi ia ezagutu ez banu bezala egitea.-espero dut honekin lana bukatzea.
-Bai, dena dago… -xuxurlatu zion atzeko batek lehengo gizon indartsuari, oraingoak begi urdin eta ile horiak zituen, oso mehea zen eta apustu egingo nuke ez zela hemengoa.
-Jakin ezazu gu ez garela hain errezak, agerian egoteko oso hurbil egon gara. Ez da batere atsegina izan.-Ixilune bat egon zen.-Beste enkargu batzuk egin beharko dituzu.
Astelehenean bertan, paper batzuk sinatu behar izan nituen, Patxi atxilotu baino lehenagoko paperak ziren. Patxiri buruzko guztia ezabatu behar genuen, honela kartzelatik aterako zuten, eta dena hobeto joango litzateke, ezin genuen bera gabe jarraitu, gure jabea zen, edo da… ez nekien nola bukatuko ziren gauzak.
Egunak pasa ahala, nik enkarguez, lanez, paperez eta paper gehiagoz arduratzen nintzen. Beldurra nuen. Inaxiok esaten zidan bere lana askoz konplexuagoa zela, eta lasai egoteko, baino nik bakarrik sofan etzanda ikusten nuen bere Heineken garagardoa eskuan zuela, eta batzuetan nora joan behar nuen esaten zidan, baino ez zuen besterik egiten. Ez nintzen oso ondo sentitzen.
Egun batean, kaletik nindoala, norbaitek jarraitzen ninduela sumatu nuen. Orduantxe, gizon batek besotik hartu eta kale estu batera sartarazi ninduen.
-Kontuz egiten duzunarekin, ertzaina naiz, badakigu zertan zabiltzan eta zu atxilotzeko asmotan etorri naiz, beraz, badakizu, eskuak elkarrekin jarri…
-Esaidazu dakizun guztia, Patxi Garziaren kontrabanduen paperak ezabatzen eta zure izenean jartzen nor ari den jakingo duzu ezta?
-Ni.-erantzun nion ahots ahul batez. Ikaratua nengoen, baino zertan ari nintzen ni pentsatzen paper guzti horiek sinatu nituenean? Berehala, dena garbi ikusi nuen; gure jabea atxilotu zuten eta oso lan arriskutsuak egin zituen. Beraz, ni, taldeko berria, saltsa guztietan sartu eta Patxiren ordez nik kartzelan egon beharko nuke. “Urde zikinak!” pentsatu nuen.
-Ez dut uste hain ergela zarenik.-esan zidan ertzainak.
Ez nion erantzun.
-Eraman ezazue.-momentu horretan, kaleko izkin batzuetatik atera ziren beste bi gizon.
Geroztik, hamar urtez egon nintzen preso.

-Azkenean! Bai! Betiko aske!
Kartzelan egoteko epea amaitua zen! Orain hamar urte haietan amestu nuenarekin hasiko nintzen Kontinente berora ateratzen zen lehenengo hegazkina hartu nuen. Kongon lurreratu eta han gelditu nintzen denboraren igarotzea, jendearen hobekuntzak eta medikua laguntzeko asmoak handitzen ikusteko. Jendeak asko maite ninduen, eta oso gustora sentitzen nintzen beraiei laguntzen.

Ez nuen nire lehengo bizitza gogoratu nahi. Baina ezusteko batek hau egitera behartu ninduen… Goizeko hirurak ziren, eta ni lotan nengoen. Halako batean, nire txabolako atea bota zuten. Ez! Talde hura zen! Gizon sendoa, bere lagun ilehoria, eta gainera, orain, ez zeuden bakarrik. Beste bi gizon indartsuek laguntzen zieten. Zer egingo nuen?
-Ez ezazu egin harritua egongo bazina bezala.-esan zidan gizon meheak.
Eta egia zen, ez nengoen harriturik, egunen batean edo bestean hau gertatzea espero nuen.
-Badakizu ez dela gure arteko ezer… lana bakarrik… gehiegi dakizu.-horiek izan ziren gizon handiaren hitzak.
Bere begi beldulgarriak nereetan iltzatuak zeuden, sakonki begiratzen zidan aurpegira. Ez nuen ezertxo ere sentitu, iluntasuna eta bakardadea baizik. Dena beltza zen, dena. Nire iragana, nire oraingo bizimodua, eta gerokoaz ez zegoen ezer, ez ilunik, ez argirik, ezer ez.
Heriotza hurbil nuela, banekien. Bitartean, norbaitek atea bortizki jotzen zuela entzun nuen. Afrikara zetozen medikuren bat izango zen. Beranduago, begiak ireki nituen. Etzanda nengoen, eta sabai zuri bat ikusten nuen. Non zeuden lau gizon haiek?
Altxatzen saiatu nintzen, eta orduan ahots lasai batek esan zidan:
-Ez, ez zaitez altxatu, oso gau mugitua izan duzu. Atseden bat hartzea, hobe izango duzu.
Orduan, atzeraka bultzatu ninduen, poliki-poliki. Zertan ari nintzen osasunbidean? Harriturik nengoen.

-Zer gertatu da?-galdetu nion txuriz jantzirik zegoen gizonari.
-Afrikatik bidai luze bat egin behar izan duzu, dirudienez bi tiro jaso zenituen urdailean.
Ezin nuen sinetsi. Gizonak jarraitu zuen:
-Beste mediku batek aurkitu zintuen zure bihotzaren azken taupadak zenbatuak zeudenean…
Harrigarria, berriz. Ezin dezaket egun horietaz askoz gehio gogoratu, saiatzen naizen aldiro, buruak birak ematen dizkit eta ikusmena lainotzen zait.
Oraintxe bertan, sukaldari bezala nago Madrilgo jatetxe batean. Gustura nago. Eskerrak ematen ditut dena ondo doalako nire inguruan. Hala ere, badakit munduan ni bezalako beste asko daudela eta lehengo ni bezalako asko zeudela eta daudela… baino nik ezin dut hori aldatu.
Inork ez daki nola alda dakiokeen bizitza irratia piztueta berriak entzuten ari dela…


ANA VILLANUEVA DBH 2

IPUIN LEHIAKETA


Kaixo!Ainara Amezketa nauzue eta neska normal bat naiz, normalegia nere ustez. Gipuzkoako herri txiki batean bizi naiz gurasoekin eta ahizparekin. Hiru lagun ditut, oso jatorrak gainera! Bi neska dira, Gorane eta Amaia eta mutilak Igor du izena .Egun gutxi barru beteko ditut urteak, nire 13 urteak beteko ditut iada! Beno hasiko naiz istorio honekin…
Gaur beti bezala 07:15ean jeiki naiz, lokartuta, eta egunero bezala irratia piztu dut. Lasai majo nengoen albisteak entzuten eta bat-batean entzuten dut:”Adi neska-mutilok! 10 urtetik aurrera dituzten neska-mutilak ez galdu aukera paregabe hau, ipuin lehiaketa bat! Irabazleak 3 txartel lortuko ditu Brasilera joateko doainik! Ipuin polita idatzi eta zuen ikastolan entregatu maiatzak 13 baino lehenago.” Ez nuen bi aldiz pentsatu ideia eta nire lagunei dei egin nien herriko plazan elkartzeko hamar minututan. Plazara iritsi nintzen, lehenengo Gorane zetorren, mandarina bat jaten ohi bezala eta hiru minutu ondoren Amaia eta Igor etorri ziren korrika bizian.
-Kaixo denoi! Aizue, zerbait oso-oso inportantea kontatu behar dizuet!-esan nien.
-Ea ba neska ,konta ezazu behingoz.-esan zidan Igorrek.
-Beno ba, gaur irratian entzun dut ipuin lehiaketa bat egongo dela.-erantzun nien.
-Eta? Nik ez dut ipuin bat eginen, aski daukat ikastolako arloak gainditzearekin.-esan zidan Goranek.
-Beno ba, ea horrela hobeto ulertzen duzuen,irabazleak hiru txartel doainik izango ditu Brasilera joateko!-erantzun nien.
-Benetan? Lehenago esan behar zenuen Ainara,noski baietz, lagunduko dizugu.-bota zidan Goranek.
-Eskerrik asko ba.
Horrela geratu zen, bihar geratuko ginen ipuin eder bat sortzeko. Arratsaldeko bostak ziren, aspertuta nengoen eta ordenagailura joan nintzen korreo bat bidaltzera nere izebari, guztiaren berri emanez. Gaua iritsi zen eta ezin nuen lorik egin, ipuin lehiaketan pentsatzen nuen bakarrik.
-Pixka bat idatziko dut.-pentsatu nuen.
Idazten hasi nintzen, baina ez zitzaidan ezer bururatzen, ilea nahasten hasi nintzen, oso azturatuta negoen. Hurrengo egunean arratsaldeko bostak aldera lagunak etorri ziren eta ideiak sortzen hasi ginen, denok zituzten ideiak, baina denak dragoiei,sorginei eta horrelako gauzei buruz ziren eta ideia horiek ez zitzaizkidan gustatzen. Bi aste pasa ziren eta ez geneukan ezer eta oso urduri negoen, hurrengo astean bidali behar zen eta. Azken egunetan idazten hasi nintzen eta gertatzen ari zitzaidanari buruz idatziko nuela erabaki nuen. Honela zion nire ipuinak ”Kaixo! Ainara Amezketa nauzue eta…” izenburua “Ipuin Lehiaketa” jarri nion, hurrengo egunean ikastolara iristean lagunei kontatu nien idatzi nuena eta ideia ona iruditu zitzaien, ni ez negoen hain ziur. Klasera sartu ginen eta Maite irakasleari eman nion ipuina bidal zedin.
Azkenean, hilabete bat itxaroten egon ondoren, nere bizitzako saririk handiena jaso nuen, lehiaketa irabazi nuen eta lagunekin eta guraso batzuekin Brasilera joan nintzen.
Ipuin honen mezua zera da, nik ipuin honekin irabaziko dudala saria jajaja !


IRUNE ETXEBERRIA. DBH 2

DIBORTZIOA


Arratsaldeko 18:30ak dira eta hemen nago epailearen
aurrean.
“Dena hasi zen, udaberriko egun eguzkitsu batean. Nire
gurasoak oihuka zeuden, egunero bezala, baina gaur desberdina zen, gogorrago oihukatzen zuten. Nik neure
logelara igo eta atea danbateko batez itxi nuen. Beti gauza bera egiten nuen, gurasoak oihuka hasten zirenean nik neure logelara igotzen nintzen eta atea danbateko batez ixten nuen, konturatzeko ni triste nengoela. Hori egitean nire logelara igotzen ziren, eta ni lasaitzeko esaten zidaten ez zela ezer gertatu, bakarrik liskar txiki bat izan zutela eta barkatu zirela. Baina gaur ez zen inor igo ni lasaitzera. Ni neure logelan negarrez nengoen bitartean,
beraiek sukaldean oihuka jarraitzen zuten. Lokartuta gelditu nintzen hainbeste negar egin ondoren. Esnatu nintzenerako, afaltzeko ordua zen eta sukalderantz
jaitsi nintzen. Mahaia jarrita zegoela konturatu nintzen, baina bi plater besterik ez zeuden jarrita. Harrituta
amari galdetu nion:
-Ama zergatik jarri dituzu bi plater? Non dago aita? Ez du goserik?
-Lasai maitea. Aita ongi dago, baina atzerrira joan behar izan du lan inportante bat egitera.
-Baina noiz itzuliko da? Zergatik joan da bat-batean?
-Lasai, azken momentuan lan bat suertatu zaio eta bi aste egongo da atzerrian.
Ezin nuen sinetsi amak esan zidana, aitak beti lanera joan aurretik oso inportantea bazen ere ni lehenengo agurtzen ninduen. Haserreturik logelarantz igo nintzen. Ama
sukaldetik deika zegoen.
-Ez dut goserik, lotara noa- ez zitzaidan gustatzen gurasoei gezurra esatea, baina oso haserreturik nengoen
-Bihar arte ama!
Ez nuen itxaron amaren erantzuna eta atea danbateko batez itxi nuen. Ohera bota nintzen malkoak ateratzen zitzaizkidan bitartean.
Biharamunean ostirala zen eta eskolara joan beharra nuen, baina ez nuen ama ikustea nahi, zeren oraindik haserre nengoen. Bera esnatu baino lehenago atera behar
nintzen etxetik. Arropa jantzita gosaltzera jaitsi nintzen. Gosaltzen nengoela ama esnatzen entzun nuen.
-Leire, zer ari zara hain goiz esnatzen? Ongi zaude?
Oraindik goian zegoen, ez nuenez bera ikusi nahi, korrika bizian aterantz abiatu nintzen. Ireki nuenerako ama pasiloan zegoen harrituta begira.
-Nora zoaz hain goiz? Oraindik 08:15ak dira eta klasea 09:00etan hasten da.
-Badakit ama, baina gaur kontrola dut eta klasean errepasatu nahi nuke- berriro gezurra esan nion.
Konturatzen bazen gezurra esaten ari natzaiola zigortu egingo ninduen.
-Harritzen nau, hain interes handia jartzea kontrol batean. Baina oso pozik nago horregatik, zorte handia izan.
-Bale, agur ama presaka noa.
Klasera iritsi nintzenerako ez zegoen inor eta nire mahaian eserita, lehengo egunekoa birgogoratzen hasi nintzen. Amak esandakoaz gogoratzean negarrez hasi nintzen. Banekien hori gezurra zela. Pelikula guztietan esaten zen, gurasoak dibortziatzen zirenean, ama guztiek esaten zuten, aitak atzerrira joan behar zuela lana egitera eta itzuliko zela.
Bana denbora pasatzen zen eta ez zen inoiz itzultzen.Negarrez hasi nintzen berriro. Ezin nuen pentsatu nire gurasoak dibortziatu zirela, min handia egiten zidan horretan pentsatzeak.
Bat-batean norbait klasera sartu zen. Nire lagunik onena zen, Irune.
-Kaixo Leire, zer gertatzen zaizu? Zergatik zaude negarrez?
-Ez dut nahi honetaz hitz egin orain, patioan kontatuko
dizut.
-Bale, baina lasai zaitez. Goazen bainura malkoak lehortzera.
Klasea oso motel pasatu zitzaidan. Ez nien kasurik egiten irakasleen azalpenei. Dibortzioaz pentsatzen aritu nintzen klase guztietan, batzuetan malkoren bat ateratzen zitzaidan. Klaseak bukatu zirenean, patioko txoko batera abiatu ginen Irune eta biok bakarrik egoteko.
-Leire, kontatuko didazu zer gertatzen zaizun? Klase osoan begira egon naiz nola ateratzen zitzaizkizun malkoak. Oso grabea izan behar da hainbeste negar egiteko.
-Ba, bai niretzat oso grabea da. Gertatzen dena da...- etadena kontatu nion, aldioro gelditu behar nintzen malkoak lehortzeko eta arnasa sakon hartzeko.- eta orain ez dut nahi amarekin hitz egin, oso haserre nago.
-Oh! Sentitzen dut asko gertatutakoarekin- ezin zuen hitz egin, negarrez zegoen eta. Oso disgustatua zegoen- Ez larritu, segur aski dena oso ondo aterako da. Baina
badakizu nire etxeko ateak irekiak egongo direla zuretzat. Zerbait larria gertatzen bada, nire etxean lo egin dezakezu.-eta besarkada handia eman zidan.
-Mila esker. Nire lagunik onena izango zara betirako eta zurekin zorretan egongo naiz bizitza osoan.
Etxerako bidean aitaren kotxea ikusi nuen etxearen parean aparkatuta. Pozaren pozez etxerantz korrikan abiatu nintzen. Oso pozik nengoen jakitean amak egia esan zidala, irribarrea atera zitzaidan ezpainetan. Ezin nuen sinetsi nire gurasoak ez zirela dibortziatu. Egongelan sartu
nintzenerako gurasoak sofan eserita zeuden.
-Aita!! Ze poza zu ikustean!- besarkada handi bat eta musu bat eman nion- Amak egia esaten zuen. Sentitzen dut ez sinestea ama- eta berari ere musu bat eman nion.
- Baina zergatik esaten duzu hori?- Aita harrituta begiratzen zidan.
-Ba... Amak esan zidan,zu atzerrira joan zinela lan bat egitera eta itzuliko zinela. Nik uste nuen gezurretan zebilela, zuek dibortziatuta zeundetela.
-Baina! Nola izan zara kapaza Leireri horrelako gezurra esaten?!- Aitak haserreturik begiratzen zuen ama.
-Ezin nion egia esan- negarrez hasi zen ama- negarrez hasiko zen eta.
Ez nuen gehiago entzun nahi, ez nuenez ezer ulertzen, ez nekien zertaz hitz egiten ari ziren, baina bat-batean, negarrez hasita oihu eginez esan nuen.
-Zer gertatzen da?! Egia jakin nahi dut eta oraintxe bertan gainera!
-Lasai zaitez Leire.-ama nire ondora etorri zen.
-Ez orain ez esan lasaitzeko. Ez naiz lasaituko egia jakin arte.
Aita eta ama elkar begiratu ziren, eta gero niri begira aita hitz egiten hasi zen.
-Begira maitea, eser zaitez sofan eta lasai zaitez pixka batean. – sofarantz eraman ninduen eta nire ondoan eseri zen.- Ama eta ni, ez gara oso ondo konpontzen eta ez genuke nahi zuk, egunero gure liskarrak entzuterik.
Badakigu izutzen zarela,gu oihuka gaudenean. Atzo ez egotearen arrazoia da, ama eta ni dibortziatu egin garela eta ni etxetik joan naiz.
Ezin nuen hitz egin, eztarrian korapiloa nuen, bihotzean mina sentitzen nuen eta nire begiak malkoz beterik zeuden. Ez nuen ezer ikusten. Azkenean arnasa sakon hartuta zerbait esatea lortu nuen.
-Baina zergatik haserretu zarete? Niregatik?
-Maitea, ez da zure erruagatik.- ama nire ondoan eseri zen
- Liskar txikiak ziren, baina denborarekin handitu dira.
Zurekin oso pozik gaude,nota onak atertzen dituzu, ez zara liskarretan sartzen... asko maite zaitugu biok. Horregatik dibortziatu gara, zuri minik ez egitearren, egunero liskarrik ez entzuteko. Zurentzat onena dena egin dugu.
-Baina dibortziatu bazarete, aita non biziko da?
-Madrilen biziko naiz, han nire zuzendaria bizi da eta postuz igoko dit.
-Horrek esan nahi du ez nauzula gehiago ikusiko?
- Nahi duzunean etor zaitezke eta gainera, ni hona bisita egitera etorriko naiz.
-Baina maitea, orain esan behar dizudana oso inportantea da.- Ama niri hitz egiten ari zen- Epaileak esan du, zuk aukeratu behar duzula norekin bizi nahi duzun betirako.
-Zer!! Nik biokin bizi nahi dut, biok berdin maite zaituztet. Ezin dut bion artean bat aukeratu.!
-Badakigu maite gaituzula, baina aukeratu beharko duzu.
Gainera, batekin bizi arren bestea bisitatu ahalko duzu nahi duzunean.
-Baina biok maite zaituztet! Ez da gauza bera bisitatzea nahi duzunean, ikusteaz egunero! Zergatik egiten didazue hau! Esan duzue niretzat onena egiten ari zaretela, ba hautaketa hau ez da niretzat onena. Nik ez dut nahi.
-Maitea, badakigu oso zaila dela aukeratzea, baina guk ez ditugu legeak egiten, guk betetzen ditugu.
-Hilabete bat duzu pentsatzeko gero epailearengana joan beharko duzu. Bitartean ni Madrilen egongo naiz.- sofatik altxatu eta musu bat eman zidan- Orain joan beharra dut, baina laster itzuliko naiz. Ongi pentsatu zer nahi duzun.
Zuk pentsatzen duzunarekin nik pozik jarriko naiz zeren zure hautaketa da. Jakin nik beti maitatuko zaitudala.
...Hilabetea oso motel pasa zitzaidan ez nekien norekin gelditu. Amarekin gelditu nahiko nuke zeren berarekin biziko banintz betiko ikastolara joango nintzateke eta betiko lagunekin egon. Baina aitarekin bizitzera joango banintz, lagun berriak egingo nituzke eta gainera,
Madrilen asko gustatzen zitzaidan gauza asko zeuden. Lagun berriak egiteak asko pozten ninduen, baina hemengo lagunak uzteak min egiten zidan.
Azkenean hautaketaren eguna iritsi zen. Banekien norekin bizi nahi nuen. Arratsaldeko 18:30 ziren eta epailearen aurrean nengoen.
-Kaixo Leire, azkenean norekin bizi nahi duzun aukeratu duzu?
-Bai epaile jauna, badakit norekin bizi nahi dudan.
Amarekin bizi nahi dut!
-Zergatik? -galdetu zidan epaileak.
-Asko kostatu zitzaidan norekin gelditu nahi nuen aukeratzea, zeren biok asko maite ditut. Baina amarekin bizitzea aukeratu dut zeren: Maite dut eta aitarekin bizitzera joango banintz ikastola eta betiko lagunak ez nituzke gehiago ikusiko. Horregatik aukeratu dut. Baina aita ere asko maite dut eta lagun berriak egitea asko gustatzen zait, baina hemengoak galtzeko beldurra dut.
Horregatik pentsatu dut aita bisitatzera joaten naizen egunetan lagun berriak egingo ditut Madrilen eta horrela ez ditut hemengoak galduko.
-Oso ondo arrazoitu duzu zure iritzia. Bihotz oneko pertsona zarela ikusten dut eta zure lagunak asko maite dituzula ere. Orain mesedez hemen zure firma jarri.
Firmatu ondoren etxera aita, ama eta hirurok abiatu ginen. Nire aita eta ama oso pozik zeuden lehen esandakoarekin. Amak esan zidan:
-Aitak eta biok pentsatu dugu, asteburu honetan zuk aitarekin Madrilera joatea. Nahi duzu?
-BAI!- oso pozik jarri nintzen.
...6 hilabete pasa dira eta oso ongi eramaten dut oraingo bizimodua, nahiz eta nire gurasoek dibortziatuta dauden. Ia asteburu guztietan Madrilera joaten naiz aita bisitatzera. Gainera, lagun berriak egin ditut han, aita noizean behin etortzen da ona ama ikustera. Amarekin oso ondo nago, eta ez diot gehiago gezurtu eta lagunekin oso ondo nago. Irunek triste ikusten nauenean beti neure ondoan dago laguntzeko.
IDOIA SAROBE DBH 2











DERBIA


Bazen behin Edu izeneko mutiko jator bat. 15 urte zituen eta bere gurasoekin bizi zen Bizkaiako Getxo herrian. Alde batetik, bere aita Txomin deitzen zen, 48 urte zituen eta Bilbon zegoen lantegi batean lan egiten zuen. Txomin oso langilea zen, asko gustatzen zitzaion futbola eta Athletik asko gustatzen zitzaionez, igande guztietan joaten zen San Mamesera bere taldea ikustera. Bertara Edurekin joaten zen, bakarrik Athletik-ek Osasunaren aurka jolasten zuenean, Eduri Osasuna gustatzen zitzaiolakoz gehien. Derbia zegoen egunean, biak, bakoitza bere taldeko bufanda eta kamisetarekin, San Mamesera joaten ziren partidua ikustera eta bertan partidua gogo handiz bizitzen zuten. Bestalde, bere ama Luisa deitzen zen, 48 urte zituen eta etxeko anderea bezala lan egiten zuen, gauza guztiak garbituz eta etxeko gauzak eginez. Luisa oso pozik bizi zen, eta Edu eta Txomin etxetik kanpo joaten zirenean, bera bere lagunekin joaten zen kafea hartzera eta kotilleatzera. Eduk egunero bakarrik gosaltzen zuen ikastolara joan aurretik, eta irratia pizten zuen gosaldu bitartean berriak entzuteko.
Egun batean, egunero bezala, Eduk gosaltzen zuen bitartean irratia entzuten zegoen. Ostirala zen eta bi egun falta ziren San Mamesen jokatu behar zen Athletik- Osasuna derbia izateko. Edu, irrikaz zegoen San Mamesera joateko, eta bat-batean entzun zuen irratian:
-Bilboko Armasa lantegian, gas leherketa bat egon da eta lau pertsona zauritu grabe daude! Jarraituko dizuegu informazio gehiago ematen.
Edu, entzundako berri horrekin zur eta lur geratu zen. Kazetariak izendatutako lantegi horretan bere aitak lan egiten zuen, eta aurreko egunean komentatu zion, enpresara hurrengo egunean bakarrik bost langile joan behar zirela. Horren ondoriz, % 90 baino gehiagoko posibilitateak zeuden bere aita lau zauritu grabe haietako bat izatea, eta horrexegatik, bizituan telefonoa hartu eta bere aitaren telefono zenbakia markatu zuen, baino PIII! PIII! PIII! PIII! PIII... Inork ez zuen hartzen telefono hori, eta Edu geroz eta urduriago jartzen hasia zen.
Bi minutu pasa ondoren, lasaiago zegoen eta bere amaren telefono zenbakia markatu zuen:
-Ama, jakin duzu berria? –Eduk Luisari.
-Bai seme bai, eta gaitera, zure aita lau horietako bat da! –Luisak Eduri. Azkar gosal ezazu, orain zure bila noala hospitalera joateko biak! –esan zion erdi negarrez amak semeari.
Ordu erdi pasa ondoren, hor zeuden biak: Bilboko ospitalaren itxarongelan, gorputz guztia estaltzen zion etxejantzi bat zeraman mediku batekin hitz egiten Txominen egoerari buruz:
-Txomin kontrolatua daukagu, ez du ezer apurturik, baina gorputz osoa erreduraz betea dauka. Egun bat edo bi oharpenean izango dugu, eta ez bada ezer arraroa gertatzen, laister izango duzue etxean berriro –esplikatu zien medikuak Edu eta Luisari hauen lasaipena eraginez.
-Oso pozik nago aita ongi egoteagatik, baina nazka handia ematen dit derbia galtzea, urtero behin gertatzen diren gauzak direlako –esan zuen Eduk.
-Lasai, San Mamesen ezingo duzue ikusi, baina aitak normal jarraitzen badu, etxean ikusiko dugu derbia hirurok! –erantzun zion amak.
-Baina zuri futbola gustatzen zaizu? –galdetu zion Eduk harriturik.
-Ez dit nazka ematen, eta gaitera, hau okasio berezi bat denez, zuekin ikusiko dut familian egoteko! –erantzun zion Luisak Eduri, honen poza eraginez.

Azkenean, derbiaren eguna iritsi zen. Txominek gau oso ona pasatu zuen, hori bai, ez zuen lorik egin derbia iristekoaren irrikan. Goizean, medikua inspekzioa pasatzera joan zenean, Txomin ongi zegoela ikusi zuen eta alta prestatzea eskatu zion erizainari, honek segituan prestatuko zuela erantzunez.
-Ze ongi aita! Azkenean ezingo dugu San Mamesera joan, baina hirurok ikusiko dugu derbia etxean! –esan zion Eduk Txomini, gurpil-aulkia bultzatzen zion bitartean.
-Eta zu Luisa, ze taldearekin joango zara? Osasuna ala Athletik? –galdetu zion senarrak emazteari, apretu batean jarriz.
-Ni, bi taldeekin joango naiz, hau da, enpate geratzea nahi dut! –erantzun zion Luisak Txomini, apretu batetik ateraz.
Bi ordu pasa eta gero, hor zeuden hirurak; derbia irrikaz eta gogo handiz biziz eta gol bakoitza azkenekoa izango balitz bezala ospatzen. Azkenean 3-3 gelditu zen partidua Llorente, Yeste eta Susaetaren golekin Athletikentzat, eta Masoud, Pandiani eta Miguel Flañoren golekin Osasunarentzat. Oso pozik gelditu ziren hirurak ikusitako partiduarekin, eta handik aurrera erabaki zuten, derbia zegoen egunean hirurak joango zirela San Mamesera partidua irrika handiz ikustera.




MIKEL IRIGOIEN. DBH3

ALDAKETA


Gaztea nintzela, bizitza aspergarria neramala pentsatzen nuen behin eta berriro, aldaketen esperoan nengoen. Oso aldeketa handia bizi izan nuen, baina aldaketa hori ulertzeko, nire egun
arrunt bateko rutina ezagutu behar duzue. Goizean goiz, gorrotoen daukadan tresnak jo zuen, altxatzeko ordua baitzen. Lotan jarraitzeko gogoa bihotzean, baina hau eginezina buruan, oin hutsez zutik jarri eta neukan aurpegi txuria garbitzera joan nintzen komunera. Ur hotzaren sentsazioak guztiz esnatu ninduen, orduan, eguneroko betebeharren arropa jantzi nuen; uniformea. Nola gorroto ditudan oihal fin grisez egindako galtza haiek eta kolore berdeko artilezko txaketa hura. Astronauten jantziak mila aldiz gusturago eramango nituzke!
Esne beroa prestatu nuen, gailLeta borobil batzuekin jateko. Egunero bezala. Hau egin ondoren, motxila hartu eta autobusa hartzera abiatu nintzen. Bai, autobusa; beti eseri nahi duen edo ondoan inor ez eseritzen beti saiatzen dagoen jendez beteriko garraiobidea. Ni igo nintzenean, eserleku indibidual bateko emakumea jaitsi zen, tokia libre utziz. Hura bai zortea nirea!
Eserlekua zeruak argitzen zuela zirudien, eta azkar, bertan eseri nintzen, gustu-gustura. Zoritxarrez, hurrengo geltokian gizon zahar bat igo eta kontzientziak milaka bira ematen zizkidala, azkenean, eserlekua eskaini nion. Ze erremedio! Nire ikastetxe gogaikarrira iritsi nintzenean, eguna azkar pasatzea eskatzen nuen behin eta berriro. Atetik sartzerakoan, ikasteko gogoak ikusten ziren nire gelan. Gainera, irakaslea etorri zenerako,denok apunteak mahai gainean genituen eta bakoitza bere mahaiaren aurrean eseria zegoen, isil-isilik, irakasleak aginduak emateko zain. Bai zera! Hori irakasleei gustatuko zitzaiena da, baina hori bakarrik filma batzuetan nekez ikus daiteke, gutxi batzuetan soilik.
Nahiz eta eguna oso azkar pasatzeko gogoak izan, mantsoegi pasa zen, zoritxarrez. Txirrinak jo zuenean, salbatua nengoela sentitzen nuen. Azkenean, eguna amaitu zen. Etxera iristeko gogoekin arin-arin abiatu nintzen geltokira, gero eta lehenago iristeko. Oraingo honetan, ez nuen leku librerik ezta ikusi ere egin, jendez beterik zegoen autobusa.
Etxera iristerakoan, aita eta ama egongelan esperoan nituen. Nirekin hitz egin nahi ote zuten? Ikatolako deiren bat jaso ote zuten? Burua galderaz beteta nuela, beraien ondoan eseri nintzen, eta pixka bat lasaituz, lehenengo hitzaren esperoan gelditu nintzen. Ama izan zen lehena:
-Jon, azkenaldi honetan, zure aita eta ni, ez gara oso gustura egon elkarrekin. Asko oihukatzen dugu gure artean, eta ezkondu gineneko elkar egoteko desioa ez daukagu.
Zergaitik kontatzen zizkidaten gauza horiek? Noraino iritsi nahi ote zuten hasierako hitz horiekin? Horrek, ez zuen nirekin zerikusirik, alegia, baina zer esan nahi ote zidan? Ama gelditu zeneko bi segunduetan, guzti hau pentsatzeko denbora eman zidan eta jarraian, aitak hartu zuen hitza:
-Ez dakigu hartu dugun erabakia ezaguna egingo zaizun, baina hirurontzako hoberena dela uste dugu.
Oraingoan bi segundu baino gehiago iraun zuen isiltasunak eta ez zen nire burutik ezer pasatu, lehen ez bezala. Uste nuen banekiela zer esan behar zidaten, baina ez nuenez hori izatea nahi, ez nuen bi aldiz pentsatu ere egin. Amak jarraitu zuen:
-Zure aitak eta nik, bereizteko erabakia hartu dugu, bihotza. Aita, erosi duen etxera bizitzera joango da, eta zu hemen nirekin geratuko zara. Bi asteburuero berarekin joango zara.
Poza edo pena sentitu? Alde batetik, poza, ez zirelako gehiago haserretuko, ongi egongo zirelako eta beraien erabakia zelako. Baina bestetik, izugarrizko pena, bereizten zirelako, ez zirelako elkarrekin egon behar,... arrazoi nahiko astunak.
Ez nekien zer espresio jarri nire aurpegian. Malko ahul bat, nire begian zegoen, masaila zeharkatzeko prest, baina azkar garbitu nuen eta ezpainetan irribarre txikia marraztu nuen, nire begiek lurrera begiratzen zuten bitartean.
-Galderarik maitea? -esan zidan aitak besoak sorbaldaren gainean ipintzen zuen bitartean.
Amak lehen azaldutakoa zen nire galdera guztien erantzuna, baina hori ahaztua izango banu bezala, pilaka galdera egin nizkien.
Elkarrizketa bukatzerakoan, nire logelara joan nintzen, triste-triste. Banekien handik aurrera, gauzak ez zirela berdin izango. Aldaketa handia zen. Ez nuen inor ezagutzen guraso bereiztuekin, eta horregatik, gelako pertsona arraroa izango nintzela pentsatzen nuen. Gainera, aldaketen esperoan nengoen, nire bizitza aldatuko zuen zerbaiten esperoan. Baina ez horrelako egoeraren zain.
Guzti hori beste modu batez ikusten saiatu behar nintzen, bere alde ona bilatu behar nion. Baina zaila zen, ez pentsa. Oporrei begira adibidez. Orain, aitarekin toki batera joango nintzen eta amarekin bestera. Gainera, aitari hondartza gustatzen zitzaion, amari mendia eta neri biak. Zinemara gehiago joango nintzen eta etxera pizza aldi gehiagotan ekarriko zituzten. Horrela gainera, aita eta ama lagunak bezala ibiliko ziren, inoiz ezkondu izango ez balira bezala. Ohe gainean nengoelarik, lo geratu nintzen.
Sentimendu, sentsazio eta egoera horiek dira behin eta berriro nire buruan irudikatzen ditudanak oraindik, baina egia esan oso ongi nago horrela. Gainera, geroz eta guraso gehiago bereizten ari dira eta sentsazio hauek gero eta pertsona gehiagorentzat ulergarriak direla pentsatzen dut.
Oraintxe bertan, etxean nago, aitaren etxean, kanpora joateko orduaren zain... lagunak mantentzen ditudalako eta bizitza normala egiten dudalako!
ANAIS SANCHEZ. DBH 3







AMETSAK

Bazen behin Adriana izeneko neska gazte bat. 16 urte zituen, eta Bruselaseko luxuzko auzo batean bizi zen. Altua zen, morenoa, ile kizkurra eta begi berdeak. Ez zuen bizitza oso alaia, edo behintzat ez zen berak nahi zuen bizitza… Istorio hau guztiak bezalaxe hasi ahalko zen,
baina kontakizun arrunt bat ez denez, ezin du hasiera arrunt bat izan. Berriz hasiko naiz:Egun on, arratsalde on, edo dena delakoa zuek bizi zareten tokian. Adriana deitzen naiz, baino guztiek Adri edo Adria deitzen naute, nire aitak izan ezik. Berak, Adriana izen egokiagoa dela niretzat pentsatzen du, naizena naizelako. Nik honi ez diot logika izpirik ere aurkitzen, inork ez dakielako nor naizen, ezta nire amonak ere, baina hori beranduago kontatuko dizuet. 16 urte ditut, eta nire
amarekin bizi naiz, Bruselaseko luxuzko auzo batean. Ez naiz beste munduko ezer: Nahiko altua, morenoa, ile kizkurra eta begi berdeak. Txikitatik, oso ongi abesten dudala esan didate, eta geroago, gitarra jotzen hasi nintzenean, primerako artista nintzela esaten zidaten.
Niri betidanik gustatu zait abestiak konposatzea, gitarra eta abeslari batendako. Orain abeslari arrakastatsu bat izatearekin amesten dut gau eta egun. Duela bi urte banda
baten barnean nago. Hoberenak gara, pop-rock estiloan. Bandan Jhon bateria, Alise baxua, Marc teklatua, Susan gitarra elektrikoa eta ni, ahotsa eta gitarra gaude. Talde
arrakastatsu bat izan nahi dugu, eta jendeak ezagut gaitzala.
Iaz kasting batera presentatzea pentsatua genuen, gure taldea ezagutzera emateko, baina nire aitak ez zidan utzi.
Zergatik? Nire aita Fausto Klarin da. Bai, Luxemburgoko erregea. Ni bere alaba ezkutuetako bat naiz. Nire ama eta bera Bruselasen elkartu ziren, Pub batean. Faustok problemak zituen, eta oso edana zegoen. Nire amak ez zekien nor zen, eta baita edana zegoenez, elkarrekin amaren logelan bukatu zuten, eta hortik ni atera nintzen. Hori beraietaz aparte, nik bakarrik dakit. Lehen esan
dizuedanez, ez daki ezta nire amonak, ezta nire lagun minenak ere. Amaren abizenak daramatzat, ez aitarenak. Nire amari ea ze aitaren alaba naizen galdetzen diotenean, hori oso istorio luzea dela esaten die, eta azkenean enteratuko direla, denborarekin. Jaio nintzen momentutik, Faustok diru kantitate oso handia pasatzen dio amari, ni mantentzeko, eta sekretua inori ez esateko. Txikitatik, Bruselasera datorrenean, politikako zerbaiten inguruan, toki ezkutu
batean geratu behar dugu hirurok, eta berak amarekin eta nirekin hitz egiten du. Suposatzen dut hori seme-alaba ezkutu guztiekin egiten duela. Nik duela bi urte gorrotoa diot, eta ez dugu elkar ikusten, aurpegira. Telebistatik ikusten dut, batzuetan. Amak ulertzen du zergatik ez dudan
Fausto ikusi nahi, eta nirekin bat dator. Lehengo gaira bueltatzen, ea zergatik ez zidan utzi kastingera aurkezten?
Oso erraza da: berak uste du, presentatzerakoan, beharbada arrakasta izango dugula. Arrakasta badugu, famatuak izango gara, eta jendeak ezagutuko gaitu. Jendeak ezagutzen bagaitu, nor naizen jakingo dutela uste du. Eta hori berak ez du nahi, txarra izango zelako bere itxura publikorako, eta jadanik seme-alaba ezkutu asko harrapatu dizkiotelako prentsa arrosakoek. Ni nazkatuta nago jadanik, abeslaria izan nahi dudalako. Baina laster ezagutuko du munduak
Adriana. Zergatik? Ba, gaur, kotxean institutura nihoanean, irratia entzuten, Fausto Klarinen, hau da, nire aita gorrotagarriaren 12. seme-alaba ezkutua deskubritu dutela entzun dut. 14 urte ditu, eta Laia deitzen da. Hori ez da arrazoi bakarra. Kasting berria antolatzen da Bruselasen,
talentu berriak aurkitzeko. Oraindik ez diot aitari galdetu, baina badakidanez ezetz esango didala… Baina hontara bai aurkeztuko garela. Faustori jadanik 12 seme-alaba ezkutu aurkitu diote. Bat gehiagorengatik ez da hilko. Zer ondorio izango dituen horrek? Fausto, asko
haserretuko da amarekin eta nirekin, eta beharbada manutentzioa pasatzeari uko egingo dio. Baina horrek ez du inporta. Alde batetik, amak eta nik denbora asko daramagulako aurrezten, hau gertatuko zela genekielako, noizbait nazkatuko nintzelako. Eta bestetik, manutentzioa
pasatzen ez badigu, judiziora eramango dugu aita, eta irabazteko guztiak dauzkagulako. Gainera, Faustok ez du nahi problemarik, eta ez du nahiko judiziorik. Alde on asko ere ekarriko ditu jendeak nor naizen jakitea. Bizi propioaizango dut, abeslari bat bezala. Nire inguruko pertsona
guztiek,benetan nor naizen jakingo dute. Nire ametsa bete ahal izango da.
Idatzi hau bukatutakoan, nire bandakoei deituko diet, bihar geratzeko, kastingera joateko. Beharbada goizeko bostetatik gaueko hamarretara egongo gara hor, eta etxera neka-neke
eginda ailegatuko gara, baina pena mereziko du. Nire amarekin ez da egongo inolako arazorik. Bera, isiltasunean baldin bazen ere, betidanik animatu nau nahi dudana egiteko, nire ametsak betetzeko askea baitnaiz. Kastingetik bueltatzerakoan, korreotara joango naiz, idatzi hau
periodiko famatu guztietara bidaltzeko, kopia pila egitea pentsatua dudalako. Azkenik jendeak nor naizen jakingo du eta nire bizia askatasun osoz bizi ahal izango dut, nik nahi dudan bezala. Hainbeste amestutako bizitza izan ahalko dut, edo behintzat saiatu egingo naiz. Inork ez dit esango inoiz saiatu ez naizenik. Badakit nire bizitzak, gaur egun ezagutzen dudan bezala, 180º buelta emango duela, onerako espero dut. Ametsak, amestuz bakarrik ez dira inoiz betetzen. Arriskatu egin behar duzu, zerbait irabazi nahi baduzu. Eta denoi arriesgatzea gomendatzen dizuet. Seguraski ondorio txarrak baino gehiago izango direla ondorio onak.
Bizi zuek nahi duzuen bizitza, ez tokatu zaizuena. Zuen ametsak betearazi.


AINHOA PEREZ. DBH 3

GAUR, EGUNERO BEZALA, IRRATIA PIZTU ETA...

Ni Ane naiz, Helsinkin bizi naiz. Gaur goizean, egunero bezala, goizeko bederatzi eta erdietan esnatu naiz, jantzi eta gosaldu baino lehen nere bizilaguna hurreratu zait liburuxka batekin eskuen artean zuela. Irribarre arraro batekin ahoan, halaxe esan dit:
-Postontzia irekitzerakoan hau ikusi dut, zure izena darama. Ikusi ea zer dagoen barruan.
Nire lagun Amaiari erakutsi diot.
-Ireki ezazu, egunkari antzeko zerbait da, ezta? Baina nork nahiko du hemen idazten diren gauza pertsonalak zuri ematea? -Ez dakit… oso arraroa da, ezta? baina irekiko dut!
Azala zabaldu, orrialde batzuk pasatu eta hau jartzen zuen:


Abenduak 2

Gaur, astelehena, futbolean, talde batean jolastu dudan lehenengo eguna izan da. Entrenatzaileak oso ona naizela esan dit! Oso pozik nago!! Sei eta lau irabazi dugu! Eta nik sei horietatik bi sartu ditut! Hamaika urterekin, besterik ez, futboleko izar bat izango naizela pentsatzen dut! (gehiegizkoa izango da agian.)
Presaka orrialde horiek pasa, abenduak 21, urtarrilak 2, urtarrilak 28, otsailak 1, otsailak 3! Hor gelditu naiz. Momentu honetan heldu baten egunkaria irakurriko banu bezala sentitu naiz. “Idazleak” egun horretan idatzi zuena beste pertsona batek idatzitakoa zirudien. Ez zeuden aurretikan irakurritako harridura ikurrik, honek askoz ere serioagoa zirudien, eta hau esaten zuen:

Otsailak 3

Gaur, egunero bezala, goizeko zortzietan esnatu naiz ikastolara joateko. Prestatu ondoren, beti bezala, geratzen zitzaizkidan hamar minutuak irratia entzuten aprobetxatu ditut. Zortzi eta erdiak zirenez, berriekin hasi dira. Lehenik, inguruko herrietako eguraldia deskribatzen hasi dira. Minutu bat geratzen zen hamar minutu horiek betetzeko, baina gaur presa nuen, nire gelakoekin errekara joan behar nintzen txango bat egitera. Beraz, ez nuen berandu iritsi nahi. Hori dela eta, motxila hartu, hamaiketakoa sartu (badaezpada ere irratia piztuta utzi dut hori egin bitartean). Aparatua itzali baino segundu batzuk lehenago esanDAKOAK harrituta utzi nau. Mikel Martinezek, irratiko presentatzaileak, ahots ozen eta potente batekin hau esan du: -Azken momentuko berri bat daukagula esaten ari zatzaizkit.
Segundu batzuk isildu da, baina laister hasi da berriro hizketan:
-Bai? Eskerrik asko, Miren. Mirenek dio, gaur, zoritxarrez, Enderitzen, hamalau edo hamabost urte inguruko bi neska hilda aurkitu dituzte herriaren goialdeko errekaren ertzean. Gorputzak guztiz txikituak daude. Polizia, hango zonaldea eta haien gorputzak begiratzen ari da zerbait aurkitu ote duen esperoan. Herriko jendea haien inguruan negarrez, garraxika... daude bi gazte horien gorputzak ikusita. Baina inork ez daki nortzuk diren, poliziaren zain daude ea zerbait argitu ahal dien esperoan. Oraindikan ezer ez dutela aurkitu esan didate.
Hau izan da guztia. Hemen bukatu dira zortzi eta erdietako berriak. Zorigaitz albiste honen berriren bat baldin badaukagu zuekin kontaktuan jarriko gara berriz.

Nire arrebak 14 urte ditu, atzo gauean bere lagun baten etxera lo egitera joan zen. Ez nuen pentsatzen bera izango zenik neska horietako bat, baina agian…
Korrika irratia itzali nuen, nire arreba bilatu behar nuen!! Motxila hartu eta neska horren etxera ailegatu nintzen, han ez zegoen inor, baina bederatziak izateko hiru minutu falta ziren, beraz, institutuko atarian egongo zirela pentsatu nuen. Hara hurbildu nintzen. Atarian ez zegoen. Bere gelara hurreratu nintzen klaseak hasi baino lehen eta ez zegoen ez bera ezta bere laguna ere. Han ez zeuden! Handik atera eta… merkataritza-zentrora joan nintzen. Han, ez dakit zer talde arrarok jotzen zuen gaur. Bat-batean burusoil lodi batek bere kamiseta beltz batekin zegoela hura esan zuen: -Ateak irekiko ditugu!! 43 minutu barru herria sutan jarriko da talde hau entzutean!!!
Ehundaka oihu horren segidan. Sarrerak eskatzen zeuden, handik joan behar nintzen. Ez nekien nora joan. Zer zuen nere arrebak gustuko? Taberna!! Hara sartu eta… ez, hor ezta ez zegoen. Amari galdetu behar nion agian berarekin zegoen! Mugikorra hartu eta deitu nuen:
-Bai? Andoni zara? Zer egiten duzu goizeko bederatzi eta erdietan mugikorrarekin? Eskolan egon behar zenuen.
-Ama? Barkatu, baina badakizu non dagoen nire arreba eta bere laguna?
-Arreba? zergatik esaten duzu tonu horretan? Ba ez, ez dakit, institutuan pentsatzen dut, piperrik ez dute egin izanen zuk bezala! Agur eta ikastolara joan!
-Ama! Benetan ez dakizula non dauden?
-Ez, ze ba?
Ez nuen larritu nahi, beraz, nire kontu egitea hoberena izango zela pentsatu nuen.
Poliziaren komisaritzara heldu, atea jo eta sartu nintzen. Ordu erdia egon nintzen itxoiten. Bat-batean, gizon indartsu bat hurbildu zitzaidan eta esan zidan, gela batean sartu eta hitz egiten hasteko. Berrogeita zortzi ordu desagertuta egon behar zela hura salatzeko esan zidan. Niretzat otsailak 3ko eguna hor bukatu zen, hemen ez dut idatziko ondoren egin nuena.


OHARRAK:
Egunero esnatzen naizenean irratia pizten dut, etxetik atera aurretik berriak entzuteko eta munduan zer gertatu den jakiteko. Gaur entzundakoarekin harrituta geratu naiz.
Presaka orrialdeak pasatu ditut. Batzuk txuriz zeuden, baina azkenean…


Apirilak 5

Ez nuen dena bukatu arte ezer berririk idatzi nahi, baina gaur epaiketa azkenean bukatu da. Ez dut gehiegi sufritu nahi hau idazten, beraz, azkar egingo dut: errekan zeuden gorputz haiek, nahiz eta ezinezkoa iruditu jakiteko nortzuk diren, poliziak baieztatu du nire arreba eta haren laguna direla. Lagunaren lehengusua atxilotu dute, bera erruduna izan dela esan dute. Ni ez nago hain ziur, baina jendea askoz ere lasaiago gelditu da. Mutil hura bere lehengusinaren etxera joan behar zen gau hartan bertan lo egitera eta…
Maiatzak 23
Egunkariko mutikoak ez zuen gehiago idatzi.
Ni Ane naiz, Andoniren arreba. Amaiarekin nago hau irakurtzen. Momentu honetan biak Helsinkin gaude. Ez dakigu zer egiten dugun hemen, bere aitarekin gaude. Ezin gara inorekin komunikatu, ezin diogu gure familiari esan ongi gaudela. Ez dakigu zergatik, baina bere aitak bahitu gintuen eta beste bi neska hil eta errekaren ertzean haren gorputzak jartzeko. Inork ez du inoiz ez pentsatuko bera denik, bere ehorzketa orain dela urte bat eta piku izan zen, gu han egon ginen!

OHARRAK:
Gaur idatzitakoa Andoniren egunkarian izan da. Inoiz ez dut ahaztuko oharretan idatzi zuena:” Egunero esnatzen naizenan irratia…”


AITZIBER LEATXE DBH 3

TANTA BATEN KONAKIZUNAK

Bazen behin Fulgen izeneko gaztetxo biribildu bat lagun askorik ez zeukana. Baina tanta hau gutxienez gurasoekin bizi zen. Txorrota hirian. Txorrota hiria bakteriaz, gatz mineralez, kloroz eta karez eginiko edozein txorrotako hiriak dira bere eraikin guztiekin eta.

Fulgen hazten zihoan eta iritsi zen momentu batera ez zekiena zer egin edo txorrotik salto egin edo ez egitea, mugan zegoen. Bat-batean bere adineko mutil batzuk agertu ziren esanez:

-Baina, salto egin ez dela ezer gertatzen.

-Bai, bai. Nik aurreko egunean salto egin nuen eta begira hemen nago.

Fulgenek bere zalantzak zituen ez zekielako egia edo gezurra esaten zioten, bere bizitzan lehen aldiz hitz egiten ziotelako. Berak ez zekien gezurretan ari zirela eta beraiek nahi zutena zela bera txorrotik behera botatzea. Fulgenek hobeto pentsatu eta erabaki zuen saltorik ez egitea, besteek atzeraka zebilela ikusi orduko korrika joan eta txorrotik behera bultzatu zuten begi bistaz aldentzeko.

-Aaaaaa!

PLIF, entzuten zen erori bezain laster. Beste ur tanta asko zeuden hor ere, baina geroz eta gutxiago geratzen ziren hustubidetik joaten ari zirelako. Fulgenek ez zekien hori eta asko kezkatzen hasi zen.

-Zer gertatzen da? Zergatik desagertzen dira beste tantak? Edo nora goaz?

-Zu berria zara, ezta?

-Bai. Xelebre batzuek bota egin naute eta ez dakit ezer ez.

-Ba orduan lasaitu, nik aldi batzuetan egin dut, beraz, jarrai nazazu eta esaten dizunari adi egon.

-Ondo da.

-Orain hustubidera goaz eta hodi batzuk zeharkatuko ditugu ezker eskuin, behera … badakizu. Eta hauetan zehar irristatu egin beharko zara. Ez baldin bazara argitzen niri jarraitu eta kopiatu niri.

-Ongiiiiiiii daaaaaaa……………….

Ezker eskuin eta behera joan ondoren lasai gune batera iritsi ziren, baina leku hau ez zen ez oso erosoa, ez oso polita estoldetan baitzeuden.

Lasaitasun gunean Fulgen eta aholkuak ematen zizkion tantak elkar bilatzen ari ziren eta azkenean topo egin zuten.

-Mila esker lehengoagatik ez dakit nola eskertu –esan zion Fulgenek.

-Zuk neri jarraitzearekin aski duzu. Lehen ez dut nire burua aurkeztu. -Tito dut izena.

-Pozten naiz zu ezagutzeaz Tito,- nik Fulgen dut izena.

-Ondo da Fulge, baina zalantza bat daukat, zergatik bota zaituzte?

-Zera… ez ziren nire lagunak eta izorratzeagatik botako ninduten seguraski. Ez nengoelako konbentzitua salto egitera –erantzun zion Fulgenek.

- Aaaa beno beno, ulertzen dut, orduan ni zure lehen lagun bihurtuko naiz, atsegina eta jatorra zara eta.

-Jo, ze pozik nagoen! –esan zuen Fulgenek gaia aldatuz- Orain nora goaz? Orain hodi handi hauen bitartez araztegi batera goaz, uste dut edo bestela ibaira. Ez nagoelako ziur non gauden eta tokiaren arabera, bata edo bestera egiten dute. Eta nik nahi ez nuena da. Araztegia!

-Hemen gauza asko gertatzen dira ontzi oso handi hauetan eta batzuek ez dute bizirik irauten, beraz zu ez baztertu nitaz.

Handik egun batzuetara, ontzi izugarri guztietan egon ondoren atera ziren ibaira eta inoiz baino garbiagoak zeuden. Halako batean ur laster batzuk egon ondoren itsaso zabalean agertu ziren eta Tito eta Fulgen tanta guztien gainean jartzen saiatzen ziren, eguzkia hartzen saiatzeko, eguzkia hartzen baitute eta oso gustuko dute. Hori bai, arazo bat zeukaten; tantak lurruntzen zirela bazekitela, baina eguzkiak ipnotizatzen zituen bere izpi ultra ahaltsuekin eta ez zeukaten ezer egiterik. Lehenik, Tito lurrundu zen eta gero fulgen. Bizirik jarraitzen zuten tantek uste zuten lurruntzen zirenak hiltzen zirela, baina ez, lurruntzen zirenek bakarrik zekiten bizirik jarraitzen zutela eta hodeien bidez hara eta hona zebiltzala.

Noizean behin leku batzuetan mantsoago zihoan hodeia tantak euri moduan erortzeko. Fulgen eta Tito hodei desberdinetan zeuden eta ez zeuden elkarri laguntzeko. Behin, Fulgenen hodeiak zaparrada bat bota zuen tantarik gabe gelditu zen arte.

Australian erori zen, eta hainbesteko zaparradaren ondoren ibaiak sortu eta oasi bateraino iritsi zen Fulgen. Bertan, tanta izugarria ikusi eta bihotza azkar-azkar joaten zitzaion gaztaina koloreko adatsa batetik bestera mugitzen zuenean. Fulgen neskari hurbildu zitzaion. Hitz goxo batzuk esan eta hainbeste maitemindu zirenez erabaki zuten ez baztertzea eta joan behar baldin bazuten elkarrekin egingo zutela. Baina biharamunean Birginia desagerturik zegoen, Fulgenek oasi osoan miatu zuen aurkitzeko itxaropenarekin, baina ez zen hala izan. Hori bai, aztarna batzuk zeuzkan, esaterako lurrundu zela lakuaren iparrean. Beraz, Fulgenek hurrengo ipar lurrunketan lurrundu beharko zuen aurkitu nahi bazuen. Hurrengo arrastoa Txinan aurkitu zuen, eta batetik bestera zihoan, txinera ondo ez zekielako, baina hilabete bat arrastoei segika. Txinera ulertu zuen, Estatu Batuetara joan behar izan zuen egunean. Hemen arrastoek Ameriketan zehar gora eta behera zeramaten eta baita ingelesa ikasten ere. Egun batzuen buruan Afrikara joan zen lorratzei jarraika eta berehala alde egin behar izan zuen Fulgenek Frantziara. Frantsesa ikasi eta halako baten maitea kalean zehar ikusi zuen. Txorrota hirira joan ziren bizileku bat lortu eta semeak izan zituzten, tantanak.

-Jope aitona, ze amaiera. Bat-batean ikusi al zenuen amona edo Birginia delakoa? Galdetu zuen biloba batek.

-Baina nola,- nik ea aurkitu nuen amona?. Lagun baten historia zen eta – esan zuen aitonak, bilobak ez asmatzeko nahiarekin.

-Aitona, besteei gezurtuko zenien, baina niri ez. Lehenengo, zu Fulgentzio zara, hau da, protagonistaren izenarentzako ez duzu burua gehiegi nekatu. Fulgen deitzea ere. Bigarrenik, amonarekin berdin, izen bera mantendu duzu. Hirugarrenik, egongelan leku askotako argazki asko daude eta zuk esan dituzun lekuetakoak dira. Laugarrenik, zuk hizkuntza asko dakizkizu. Eta bosgarrenik, hitz goxo batzuk esan zenizkion amonari eta egunero oroitarazten diguzue ezagutu zineten unea. Hitz goxo batzuk esan zenizkiola. Eta guzti horrengatik, jakin dut protagonista zu zinela.

-Bai, oso azkarra zara biloba, eta hurrengorako burua gehiago nekatu beharko dut hain erraza ez izateko. Biloba oso….,-atea joka ari zen norbaitek, moztu zuen aitona, KNOKK KNOKK

-Kaixo, hemen bizi al da Fulgentzio? –galdetu zuen tanta gizonak.

-Bai, hemen bizi da –gurasoak erantzun zion.

-Ezagun zahar bat naiz eta ikusi nahiko nuke, mesedez.

-Bai, noski. Hortxe dago.

-Kaixo Fulgentzio, espero dut nitaz ez ahaztu izana.

-Baina nola ahaztuko naiz zutaz, Tito! –esan zuen aitonak saltoka.

-Begira, Tito! Ipuineko aitonarern laguna –esan zuen azkar-azkar, biloba argiak.

-Bai, hauxe da.- Tito jauna -gehitu zuen aitonak.

-Ba aztarnak jarraitu ditut baztertu ginenetik hona, eta baita entzun ere emaztea, semeak eta bilobak zenituela –azaldu zuen Titok.

Eta horrela denbora luzez hitz egin ondoren aitonaren laguna etxean gelditzera gonbidatu eta familia Txorrota hirian bizitzen egon ziren urteak pasaz.


JON LIZARRAGA. DBH 2



BAHIKETA BAT BAINO ASKOZ GEHIAGO


Goizeko seiak aldera izango ziren. Argia oraindik ez zen sartzen pertsianako zirrikitu ugarietatik. Michelleri, argiarekin esnatzea gustatzen zitzaion. Gorroto zituen ernagailuak. Egun hartan, telefono dei batekin esnatu zen. Ordua zela eta, notizia txarrak zirela pentsatu zuen. Hirugarren txirrin hotsa entzun baino lehen hartu zuen mugikorra.

- Bai?- esan zuen ahots lokartuaz.
- Michell,- esan zuen ahots ezagun batek, baina ez zekiena zertaz ezagutzen zuen, serioski- zure alaba berriz ikusi nahi baduzu, ez oihukatu, eta ez deitu poliziari. Prestatu etxetik ateratzeko, eta ez egin tontakeriarik. Inork ez dezala ezer susmatu, ados? Lanera zoazenean bezala egin. Itxaron etxean, nire deia berriz jaso arte, notizia berriekin.

Deialdia moztu egin zen. Michell, ohera erori zen. Zergatik?, pentsatzen zuen, zergatik bahitu dute bere alaba kuttuna, Cathy? Catherine – bere benetako izena – 16 urteko neska liraina zen, irrifar handi batekin beti ahoan. Normalean, ez zen ateratzen gauean, ez zen horietakoa, baina gau hartan, orain dela aste bat betetako 16 urteak ospatzera joan zen bere lagunekin, bueltarako ordu zehatzik gabe. Michellek bere alaban konfiantza zuen: nota onak ateratzen zituen, ordua esaten zitzaionean, orduan bueltatzen zen, eta gauean ateratzen zenean – askotan ez zela – ez zen oso mozkorra iristen, nahiko pozik baizik. Berak zekiela, normalean neskekin ateratzen zen, alde zaharretik, eta ez zeukan mutil lagunik.
Ez zekien nola gertatu ahal izan zitzaion hura Cathyri, horretarako bakarrik egon beharko zelako. Beharbada, etxera bueltatzen ari zenean izan zen, bakarrik zegoenean. Gehiago horretan pentsatu aurretik, azkar jantzi zen, aulkian atzo utzitako arroparekin. Igandea zen, eta bere amarekin geratua zen, kafe bat hartzeko tabernan. Geroago deituko zion, plana ezeztatzeko. Noski ez ziola esango ezer, lagundu ahal izango ez ziolako, eta ez zuelako arduratu nahi. Arratsalderako, edo beharbada gauerako, Cathyk berarekin etxean egotea espero zuen, bahitzaileak agintzen zuen guztia egingo zuelako. Jantzita zegoen, dagoeneko, eta urduritasunez, deian pentsatzen zegoen. Eta bat-batean, bere mugikorra berriz dardaratzen hasi zen. Dei baten seinalea.

- Bai?- esan zuen ahots dardaratiz.
- Ateratzeko prest zaude?- galdetu zuen lehengo ahots berberak.
- Bai.- Esan nuen, ziurra balego bezala.
- Hau ez da tontakeria bat- esan zuen ahots serioak.- Lehenengo zugan konfiatu behar dut, poliziari ez diozula deituko ziurtatuz. Argia bazara, proba gaindituko duzu, eta zure alaba aurkituko duzu.
- Ados, zuk esaten duzuna egingo dut.
- Ongi. Badakizu non dagoen Jefryren baserria? Atera joan.

Eta deia moztu zuen berriz. Kotxerantz abiatu zen, eta handik Jefryren baserrira. Cathy txikia zenean igandero hara joaten ziren, jatetxe hartara, bazkaltzera. Biei asko gustatzen zitzaien jatetxe hura. Proba hura gainditu behar zuen bai edo bai. Bere mundu guztia zen bere alaba. Cathyren aita, Catherine jaio baino lehen joan zen, eta betidanik biak bakarrik egon ziren.

Jefryren baserrira ailegatu zenean, atean ez zegoen inor. Jatetxea duela asko itxi zuen, baina kartel bat ikusi ahal izan zuen, atean itsatsita.
Berehala errekonozitu zuen idazkera hori. Bahitzaile hark haiei buruz asko zekien. Hori ez zen seinale ona. Catherine txikia zenean erabiltzen zuten, eta joko antzekoa zen. Sinbolo bakoitzak ez zeukan esanahi zehatza, sinbolo multzo bat elkartzen zenean hartzen zuen esanahia. Normalean asko kostatzen zitzaien mezuak deszifratzea, eta oso ondo pasatzen zuten, baina mezu hura lehenengoan ulertu zuen:

“Zure lehen amodioa deskubritu zenuenean, abesti bat entzun zenuen bidegurutzean. Gorabeherak gertatu ziren, baina abestiarekin batera zure suertea hobera zihoala deskubritu zenuen, eta bidea ongi aukeratu zenuela pentsatu zenuen. Bakoitzak bere bidea aukeratu behar du.”

Mezua hori zen. Orain, interpretatzen jakin behar zuen. Toki bat bilatzen zuela ia ziurra zegoen. Orain zein toki deskubritu behar zuen. Horrelako momentu bat bizi izana gogoratzen zuen. Eta oroitzen hasi zen. Bere lehenengo amodioa, eta bakarra, Cathyren aita izan zen. 5 urte egon ziren bakarrik, baina oso biziak izan ziren. Duela 16 urte bere memoriatik ateratzen uzten ez zituen oroipenak berreskuratzen hasi zen. Gogoratu zen nola deskubritu zuen benetan maitemindua zegoela. Berarekin lehenengo aldiz geratua zen. Kotxean bere gurasoen etxera bueltatzen zen. Irratian entzuten zihoala, amodiozko abesti bat entzun zuen. Abesti horrekin konturatu zen benetan maitemindu egin zela mutiko hortaz. Notan agertzen zen bidegurutzean zegoen abesti hura entzun zuenean. Berari kontatu nion, urte bat pasata edo. Aipatzen zuen bidea, mutiko horrekin ateratzen jarraitzea izan zen, nahiz eta jakin bere gurasoek ez zutela gustuko. Orain bazekien nor zen bere alabaren bahitzailea: mutiko hura. Tom deitzen zen. Baina nolatan zekien bere alaba eta beraren kodea? Bizitza osoan nola egon beharko zuen, hori jakiteko. Orain ulertzen zuen, batzutan zuen sentsazioa, norbait zelatan balute bezalakoa. Ahots hori ezaguna zuen, 16 urte lehenago, ia egunero entzuten zuelako. Dena zentzua hartzen zihoan, poliki-poliki. Orduan konturatu zen Michell, zein arriskutsua zen gizon hura.
Ezer baino lehenago, bere ama deitu behar zuen, eta gero zerbait pentsatu beharko zuen, bere alaba berreskuratu ondoren, gizon hura ahazteko. Eta orduan bururatu zitzaion, bere amari pista bat emango ziola, beharbada Tom entzuten egongo zelako, polizia edo abisatzeko, momentu egokian, Cathy berarekin zegoenean jada. Bere mugikorra hartu zuen.

- Bai?- esan zuen bere amak.
- Ni naiz.
- Kaixo! Oraindik ez da ordua ez? Zer, etxetik atera gabe nago!
- Ez, lasai. Bi ordu barru da, baina tokiz aldatu dugu. Cathy ere badator. Oroitzen zara istripu hura izan nuen errotondan, ba hor toki berri bat ireki dute, Tommyren taberna izenekoa. Han egongo gara. Aio!

Eta deia moztu zuen, bere amak bere pista ulertu zuelakoan. Bere amak Tomena bazekien, dena kontatzen ziolako, Cathyk Michelleri bezalaxe. Edo hori zen berak uste zuena.
Kotxera igo zen, gehiago itxaron gabe, eta errotonda hartarako bidea hartu zuen, ordu eta erdikoa gutxi gora- behera. Ez zuen gehiago ezertan pentsatu nahi, hara ailegatu aurretik, eta horregatik Country musika, bere gogokoena, bolumen altuenean jarri zuen, eta abesten jarri zen.
Errotondara ailegatu zen, eta kotxetik jaitsi. Han, bere alaba eta Tom aurkitu zituen, itxaroten. Tomek Cathy eskuetatik hartuta zeukan, eta Catherine bera zegoen tokira mugitzeko ahaleginak egin zituenean, Tomek gogor eutsi zion, ihes egin ez zezan. Ongi begiratu zuen, baina ez zuen inor ikusi ingurutik. Espero zuen, bere amak mezua harrapatu bazuen, laster iristea poliziarekin. Eta orain elkarrizketa bat izatea tokatzen zitzaion.

- Cathy, ongi al zaude?- galdetu zuen.
- Bai ama, lasai- erantzun zuen gazteak- baina gauza asko esplikatu behar dizkidazu. Gizon honek, nire aita dela esaten du.
- Horrela da, maitea, baina geroago etxean azalduko dizut dena, ados?
- Aski da!- esan zuen Tomek.- Etorri zara, Michell. Mezua deszifratu egin zenuen. Oso alaba liraina daukagu.
- Nola jakin duzu alaba bat geneukala, eta gure kodearena?- galdetu nuen.
- Etxetik joan nintzenean, ihes egin behar nuela esan nizun, mundutik. Eta urte bat mundutik bidaiatzen igaro nuen. Nire bueltan, ikusi nuen zuk ez zeneukala nire beharrik, eta alaba bat geneukala. Asko haserretu nintzen zurekin, ez abisatzeagatik. 5 urte pasa nituen hemen, eta zuen zelatan ibiltzen nintzen, baina, berriz, ezin nuen gehiago sostengatu, eta ihes egin nuen antartidara. 10 urte latz pasa nituen han, eta ez nintzen ezerekin lotu. Hona bueltatu nintzen, zuetaz oroitu nintzelako, eta behar nuena zinetela pentsatzen nuelako. Eta hemen nago. Bahiketa osoa prestatu dut, nitaz berriro oroitzeko, eta konturatzeko, orain, hiruron artean familia bat osatzekotan. Barkatu zaitut, Michell, alaba bat genuela ez esateagatik- bota zidan.
- Eta horrela, hain arrunt botatzen didazu hori dena? Gauzak aldatu dira Tom. Ezinezkoa da- esan nion ahots trinkoz.
- Gutxienez saiatuko gara ez?
- Tom, mesedez, Cathyk eta nik bizitza bat daukagu, biak, ez hirurok.
- Utzi saiatzen- erregutu zidan- ez dituzu elkarrekin bizitako momentu onak oroitzen?
- Barkatu Tom, benetan.

Polizien sirena hotsak entzun genituen urrutian. Cathyren eskua askatu zuen, garaiturik. Ailegatu bezain laster eskuburdinak jarri zizkioten, eta Cathyk, Michellen besoen berotasuna bilatu zuen. Ez zuen aurkitu, Michell bere oroipen goxoen tartean bidaiatzen ari zelako. Noski oroitzen zituela momentu goxo guzti haiek. Orain arte egindako esfortzu guztiak, bere oroitzapenak lurperatzeko, ez zuten ezertarako balio izan.
Etxera ailegatu bezain laster, Michellek Cathyri dena kontatu zion, detaile guztiekin, eta elkarrekin, ama eta alaba, noizbait izan ahalko zenarengatik negar egin zuten. Gau osoan zehar.


AINHOA PEREZ. DBH 3

ARRAZISMOAREN KOLOREA


Kaixo, Mohamed dut izena eta 12 urte ditut. Duela hiru edo lau urte leku
bero-bero batean bizi nintzen. Palmondoak, animali basatiak eta lan asko
zegoen han. Lan gehiegi uste dut. Egunero- egunero hiru ordu egin behar nituen oinez, putzuraino litro bat ur hartzeko. Hiru ordu joan eta hiru ordu etorri. Nahiz eta hango bizimodua ez zen oso ona, hemen baino hobeto nago. Hemen ez dakit nondik nora joan. Oso handia da hau eta ez dakit nola ezagutu guztia. Lehen Sabanean bizi nintzenean, kostatu egin zitzaidan dena ezagutzea, baina ezkutaleku guztiak nekizkien.
Hona etorri nintzenetik (agian nere irudipena da) ez naute oso ongi ikusten. Eskolara noa eta etxe ondoan dago. Nere etxea oso sinplea da, hiru koltxoi lurrean eta kitto! Ez du besterik, eta gainera, ezin izango du besterik izan nik lan egin arte gutxienez. Nere aita Sabanan utzi genuen eta nere ama xarmanta ere bai. Ahizpak nahiz eta 3 urte izan, ikusten zaio handitan modelo izango dela eta gainera bere ametsa da, eta hirurok bizi gara hor.
Esaten nihoan bezala, eskolan guztiek begiratzen naute gaizki. Pasa den astean Sabanako lan bat egin behar genuen denok, eta nik 10 bat atera nuen ezkutaleku guztiak kontatzeko. Orduan, guztiak niri begira geratu zitzaizkidan eta txutxumutxean zeinbait komentario entzun nituen: ` Normala, han bizi zen, eta hona etorri da leku guztiak jakinik, baina Erromako lanen bat bidaliko baliote…`` edo `` Baina zer uste du horrek, hona etorri eta bikain guztiak lortuko dituela?``
Honelako komentarioak entzuten ditut ia egun guztietan. Ikasketetan ona naiz bai, baina dena nere lanari esker da. Ez da Sabana ezagutzen dudalako, eta gainera ona baldin banaiz zer? Ez al dut eskubiderik hemen bizitzeko? Gainera, egun guztiak liburuen artean pasatzen ditut ikasten eta ikasten: Amak, horrela bizitzan norbait izango naizela dio.
Denda batera sartzen naizenean, beti norbait daukat atzean begiratzen zertan nabilen. Baina zer uste dute, beltza izateagatik zerbait lapurtuko dudala? Ba ez. Noizbait txanponik lortzen badugu, dendetan gauzak erosi eta kutxatik pasatzen gara denak bezala.
Beno beti ni izaten naiz dendetan sartzen naizena, ama beti oheratua dago ez dakit nongo mina duela eta. Berak esaten du, Sabanatik ekarri zuela min hau, baina nik ez dut hala uste. Nola ekarriko du hain leku politetik min izugarria? Eta beno nere ahizpak 3 urte ditu eta bera ezin da inora erostera sartu. Badirudi ni neu naizela balio duen bakarra.

Egunero, ama elizaren aurrean jartzen da dirua eskatzen, baina hemengo biztanleek ez diote dirurik ematen eta batzuetan bakarrik, eta janarian gastatzen dugu. Askotan lana aurkitzeko esaten diote, baina inoiz ez du ezer ez aurkitzen. Beti gauza bera esaten diote: ``Ez al duzu ekarri Currikulum-a?`` edo Currikulum-a edo eramanez gero…`` Ez al duzu inongo ikasketarik?`` eta amak beti buru makur ezetz esan eta joan egiten da, eta gehienez erantzuten diotena ez itzultzeko da. Gehienetan ni joango nintzateke eta nere aitonak erakutsi zizkidan kolpeak beraiei emango nizkieke, hori entzuteak amorru handia ematen didalako.
Edo bestela kaletik goazenean, jendeak begiratu eta txutxumutxean gauzak esan belarrira eta parre egiten dute. -Ni nazkatuta nago!! Zer, ez al daukagu eskubiderik hemen egoteko? Haiek Sabanera joaten direnean ez diegu ezer ez esaten eta gainera, tokia uzten diegu lo egiteko !! Eta guk zer eta kalean lo egin behar!! Nere aitonak zihoenez, ez dago despretxu handiagorik, aprezio ez egitea baino, eta ez beraiek egiten digutena. Irakasleak esan digu bihar arrazei buruz hitz egingo dugula. Nik gai hori ikusi nahi dut eta ez naiz isilik geratuko, ez horixe!! Denbora asko daramat ixilik egoten ikastolan eta beste guztiak hizketan. Ba orain ikusiko dute nor naizen eta beltzak errespetatzen hasiko dira nahi eta nahi ez. Lehen esan dudan bezala, NAZKATUTA NAGO!! Eta zerbait txarra esaten badidate niri edo eta beste anai-arreba (horrela deitzen diegu gure beste arrazakoei) batzuei buruz nitaz oroituko dira beti. Baina nik gauzak ez ditut konponduko jotzen, hori baino askoz duinagoa naiz eta. Nik pertsona zibilizatu batek bezala konponduko ditut gauzak, eta nahi edo ez, entzun beharko didate. Nere ustez, guztiak gara berdinak, eta hona etorri bagina, ez da nahi izan genuelako, bizimodu berri eta hobeago batengatik, eta horren alde borrokatuko dut bizi osoan, ze nik entzun dudana da, Obama dela EEUUetako presidentea. Norbait joan al da Estatu Batuetatik bera beltza delako? Edo norbaitek erre al du bere etxea? Ez, ezta? Dena kontrakoa da: bera presidentea izateko botatu dute.- Eta, ezin al gara guztiak berdinak izan? -Zergatik egin behar dugu beltzok, txuriek nahi dutena? Nere aitonak esaten zuen eta nik esaten jarraituko dut: “Ez gara kanpotik garen bezalakoak garelako lotsatu behar, gu horrelakoak gara eta horrelakoak izaten jarraituko dugu, ze beltzak izango gara, bai, baina zer inporta du horrek? Gu geu gara eta horrek ez du ezer aldatuko, Madrilen egon, Bartzelonan, Txinan, Estatu Batuetan edo Sabanan. Ez nuke beltza izatea txuria izateagatik aldatuko, agian luxu asko dituzte, eta diru asko, baina niri gehien inporta zaidana da: BIHOTZ ONEKOA izatea, eta izaten jarraituko dut gustatu ala ez gustatu.”

AMAIA AINCIBURU. DBH 2



ISPILUAN ISLADATUTAKOA

Udaberria zen, eguzkia mendien artetik ateratzen zen eta Bilboko pisu berri eta garai batean ez zegoen iluntasuna besterik. Han, Idoia bizi zen, hamasei urteko neska ilegorri bat, begi berde argiekin. Azal zuria zuen, eta bere alaitasuna ageri gabe egonda zegoen azken urteetan. Gauak beretzako amaigabeak ziren, amets gaiztoetan murgilduta zebilelako beti. Beraz, egunak nekez igarotzen zituen. Bere beldurrik handiena, logelan zuen ispiluan begiratzea zen, honen aurrean aurkituko zuena ez zuelako batere gustukoa. Egun hartan, goizero bezala, Idoiaren ama alabarengana joan zen, esnatzeko asmoz. Baina hori egin aurretik, maindirea altxatu zuen, ohe gainean zegoen gorputza ikusteko. Amari begietatik malkoak ateratzen zitzaizkion, baina berehala hitz egiteko gai izan zen:
-Idoia, laztana, institutura joan beharra duzu, gainera, Itziar eta Naroa berehala etorriko dira zure bila- esan zuen emakumeak alabaren lagunak leihotik ikusten zituen begiratuz.
Ez zuen erantzunik jaso. Idoia ez zen ohetik mugitu, eta bigarren saiakera egin behar izan zuen bere amak, alaba ohetik jaiki zedin.
-Idoia, mesedez… altxa zaitez ohetik eta gosal ezazu- esan zuen amak, alabak emango zuen erantzunagatik kezkaturik.
-Ez dut goserik- erantzun zuen Idoiak.
Amak bere begietako malkoak alde batera utzita alaba animatzen saiatu zen, berriz, oraingoan itxaropena galduta…
-Maitea, badaramatzazu hiru egun ezer jan gabe, mesedez jan ezazu zerbait- esan zion eskutik helduz.
Idoiak, amari kasu egin behar ziola zirudien. Ohetik jaiki, ama logelatik irtenarazi eta armairuan zuen arropa jantzi zuen. Praka beltz estuak, kamiseta urdina eta takoidun oinetako altuak. Ispiluan begiratu zen. Hura zen bere etsairik handiena. Takoidun oinetako haiek askoz ere meheagoa egiten zuten Idoiaren gorputza, baina berak loditasuna besterik ez zuen ikusten. Gogoz kontra sukalderantz abiatu zen, eta aulki gainean eseri zen. Amak frutaz gainera, esnea, gailetak, mermelada…etab. utzi zizkion mahai gainean. Idoiak ezin zuen bere burua engainatu, gose izugarria zuen, hortaz, mahai gainean zegoen guztia jan zuen.
-Egun on, Idoia- esan zion aitak sukaldeko atetik sartzerakoan- Kezkatuak gintuzun hainbeste egun jaten egon gabe, badirudi pasa zaizula.
Idoiak ez zion aitari erantzun eta bere logelara bueltatu zen. Sabela begiratu zuen aldi batez, eta beste batez, eta azkenean berandutu zitzaion. Bi aldiz pentsatu gabe, komunera joan eta bi hatzak aho barruan sartu zituen.
-<>-pentsatu zuen berekiko.
Botaka aritu zen minutu batzuez, eta azkenean bere lagunekin ikastolara joan zen.
-Idoia, ikusi zenuen atzo telebistan bota zuten telesail berria?- galdetu zuen Itziarrek beti bezain alai.
-Ez- erantzun zuen Idoiak- Gurasoek ohera bidali ninduten nekaturik nengoelako, baina hala ere ez dut lorik egin.
-Zer dela eta?- galdetu zuen Naroak bere lagunari burutik pasatzen zitzaionaz jakin nahian.
-Nire gauzak dira- esan zuen honek- Ez zenituzkete ulertuko.
Gai horri buruz ez zuten gehiago hitz egin bidean, Idoiak lagunei argi utzi zielako ez zuela ezer kontatu nahi. Handik minutu gutxitara institutura iritsi ziren. Goizeko zortzi eta erdiak izango ziren gutxi- gora behera.
Idoiari goiza luzeegia egin zitzaion eta burua beste leku batzuetan zuenez, ez zion irakasleak esaten zuenari kasurik egiten. Halako batean, Idoiak mareatzen ari zela sentitu zuen, eta zirudienez gela barruan zeuden beste guztiek ere bai.
-Idoia!Idoia!Zer duzu?-izan zen konortea galdu baino pixka bat lehenago entzun zuen gauzetariko bat, irakaslearen ahotik aterata.
-Aurpegia zuritzen ari zaio!- entzun zuen urrunago.
Handik denbora luze batera esnatu zen. Ingurura begiratu zuen. Hura ez zen bere institutuko gela. Paretak zuriak ziren, eta bere inguruan milaka pertsona zeuden, eta haietako batzuk zuriz jantzita.
-Idoia, ongi al zaude?- ezagutu zuen amaren ahotsa gela hartan.
-Badirudi bere onera datorrela- esan zuen beste ahots batek, hau ordea, ezezaguna.
-Eskerrak…- esan zuen bere aitak lasaitasuna nabarmenduz.
-Kaixo Idoia, lasai egon, ospitalera ekarri zaitugu, klasean zeundela konortea galdu duzulako- esan zion medikua zirudien emakume batek.- Gosaldu al duzu gaur goizean?
- Nola ez zuen gosalduko..- erantzun zuen amak alabaren ordez- Mahai gainean utzi diodan guztia jan du.
-Egia al da hori?- galdetu zuen medikuak.
- Bai, baina gero gaizki jarri eta botaka hasi naiz- gezurra esan zuen Idoiak.
Medikuak gurasoekin hitz egiteko pasabidera aterarazi zituen. Pasabidea luzea eta estua zen, eta ez zen amaierarik ikusten.
-Zuen alaba ez zen gaizki jarri eta botaka hasi. Botaka hasi zen bulimia duelako- esan zien medikuak gurasoei.
Gurasoek bazekiten horrelako gaixotasunen bat izango zuela beren alabak, baina hala ere, gogorregia egin zitzaien beren alaba zegoen egoeraz jabetzea.
-Zuek saiatu behar zarete edozein momentutan, zuen alabak jaten duena tripa barruan gelditzeaz- esan zuen berriz medikuak, betaurrekoen gainetik begirada bat botaz.- Hori ez baduzue egiten, ez zaituztet engainatuko, seguruena hil daitekeela.
Egunak joan eta etortzen ziren ospitalean, eta Idoiak oraindik logela barruan jarraitzen zuen. Bisitak etengabeak ziren egoitza barruan; ikaskideak, lagunak, lehengusu- lehengusinak…
Sufrimendua ikusten zuen aurpegi guzti haietan, baina zer egin zezakeen berak? Zoriontsu izan zitekeen ispiluari begirada bat bota gabe? Hori zen buru barruan etengabe bueltaka zuen galdera . Gauza bat bazekien, ezin zuela bere bizitza guztia ospital baten barruan pasa.
Gau hartan milaka ames gaizto izan zituen. Alde batetik, haietako batean, bera ikusten zen. Gorputza lodia zuen, baina ospitaletik kanpo zegoen lagunekin, eta beste ametsa, bere heriotzarena zen. Ametsetan bere irudia ikusten zuen ohe baten gainean etzanda, hezurretan, eta inguruan, berak gehien maite zituen pertsonak zeuden sufritzen, negarrez…
Irekita zegoen leihoak esnatu zuen Idoia goizean. Eguzkia zeruan ageri zen, eta ez zen hodeirik ikusten. Egun paregabea lagunekin parkera joateko eguzkia hartzera, baina han zegoen, lau pareta haietan giltzapean. Momentu hartan, medikua sartu zen logelan:
-Egun on, Idoia. Badut berri on bat zuretzako- esan zuen irrifar batekin aurpegian- Ziurrenik gaur etxera bidaliko zaitugu, baina egunean aldi bat etorri beharko duzu hona, guk zu ikusteko.
Idoia nahiko lotsatia zen, baina hala ere, medikuari begiratu eta esan zion:
-Ez dut berriro botaka egin nahi. Konturatu naiz fisikoa, baino gauza garrantzitsuagoak ditudala kezkatzeko. Ez dut nahi nire familia eta lagunek gaizki pasatzea, eta lehen nintzen bezalakoa izatera iritsi nahi dut.
Medikua hunkitu egin zen neskaren ahotik ateratako hitz sorta hori entzutean eta erantzun zion:
-Zin egiten didazu saiatuko zarela jandakoa gorputzean mantentzen eta kilo batzuk irabazten?
- Noski baietz!-erantzun zuen Idoiak gauzak argi edukiz.
Arratsalde hartan, Idoia etxera bueltatu zen. Harrera ezin hobea egin zioten , eta geroztik, Idoiak zin egindakoa bete zuen, eta ez zen gehiago buru barruan zuen ispilu hartan begiratu.

GARAZI GOIENETXE. DBH 3