2008/03/07

NIRE OROIMENAK

Lehenengo kapitulua

Arratsalde euritsu bat zen. Madrilgo osasun etxea oso lasai zegoen. Bertan, Samuel eta Maria zeuden kafe bat hartzen. Bat-batean telefonoa entzun zuten eta Maria telefonorantz hurbildu zen. Emakume ahots bat entzun zen.
-Telefono dei bat duzu Samuel –esan zuen Maria, bere idazkariak.
-Bai, nor da?
-Samuel maitea! –esan zuen beste aldeko ahotsak
-Ama! Ze arraro zure dei bat jasotzea. Zer gertatzen da?
-Gustatuko litzaiguke zu Ghanara etortzea zure semea jaio baino lehen. Gogo handiak ditugu zuk ikusteko.
-Bai ama, arrazoia duzu. Duela aste batzuk nabilela horretan pentsatzen. Badakizu oso gaizki pasatzen dudala zuengandik hain urrun egoteaz eta hain gutxi ikusteaz.
-Samuel bihotza, benetan ilusio handia egingo lidake. Gainera, zure aita egun osoan dabil zutaz hitz egiten eta ez dakizu ze nolako poza emango liokeen zu ikusteak.
-Baita niri ere ama. Begira saiatuko naiz lehenbailehen hegazkineko txartelak hartzen eta han zuekin izugarrizko aste bat pasatzen. Ondo iruditzen zaizu amatxo?
-Primeran iruditzen zait! Beno hoberena zure lanarekin jarraitzea izango da ea arazoak izan behar dituzun. Txartelak lortzen dituzunean deitu mesedez.
-Bai, bai. Lortu bezain laster deituko dizut.
-Agur Samuel ondo izan eta gero deitu!
-Agur amatxo!
-Nor zen Samuel? –esan zuen Mariak.
-Nire ama! –esan zuen Samuelek hunkituta.
-Ze arraro hona deitzea ez? Zer nahi zuen ba?
-Gogo handia duela ni ikusteko eta galdetu dit ea joan naitekeen Ghanara egun batzuk pasatzera.
-Ze idei ona ez?
-Ba, egia esan bai. Nik ere gogo handia dut haiek ikusteko eta asko botatzen ditut faltan. Gero joango naiz agentziara txartelak hartzera eta han pasako dut astetxo bat.
-Eta zure familia osoa dago han? –buruarekin baietz erantzun zion Samuelek- Zergatik etorri zinen zu bakarrik?
-Oso istorio luzea da...
-Berdin da, gaur ez daukagu lan asko egiteko, konta ezazu mesedez –eskatu zion Mariak.
-Nire istorioa hamar urte nituenean hasten da. Dakizun bezala, Ghanan bizi nintzen, Kumasi izeneko herrixka batean. Kumasi nahiko herri txikia zen, hamar etxe inguru zituen bakarrik, plaza antzeko zerbait eta eskola zakar bat. Herriko etxerik politena nirea zen. Bertan, nire gurasoak, nire bost anai-arreba eta ni bizi ginen. Bakarrik hiru gela eta komun bat zuen. Bertako bizitza oso zaila eta gogorra zen. Egunero eguzkiarekin batera jaikitzen ginen, semeak janaria bilatzera joaten ginen eta denbora izanez gero eskolara. Noizbehinka futbol partiduak jolasten nituen nire lagunekin.

2.kapitulua

Atzo izan balitz bezala gogoratzen dut egun hori. Egunero bezala goiz jaiki nintzen lan egitera joateko, eta gainera egun horretan izugarrizko lana geneukan. Seiak aldera, lagunekin futbolean jolasten nengoenean, ikaragarrizko kotxe bat pasa zen Kumasi erditik. Plaza erdian gelditu zen eta segundo batzuetan, Kumasiko bizilagun guztiak kotxe beltz hura inguratu zuten. Denak irrikitan geunden kotxe horretatik nor aterako zen esperoan eta lau gizon txuri atera ziren bertatik. Inork ez zituen haiek ezagutzen eta beraiek nahiko urduri jarri ziren hainbeste jende ikustean.
Beraiengana Nadia hurbildu zen, nire eskolako irakaslea. Oso modu arraroan agurtu zituen, geroago jakin nuen hura ez zela modu arraroa baizik eta Espainian erabiltzen den agurra. Jendea hizketan hasi zen eta zurrumurruekin amaitzeko, Nadia hizketan hasi zen.
-Barkatu momentu bat, gauza bat esan behar dizuet.
-Nortzuk dira horiek? Zer egiten dute hemen? –entzuten zen plazatik.
-Hau ONG Espainiar bat da eta gu laguntzera etorri dira hilabete batez. Eskolako haurrekin lan egingo dute gehien bat baina baita ere beste arlo batzuetan. Orain atsedena hartzera joango dira eta bihar izango duzue aukera beraiekin hitz egiteko.
Ez nekien ze garrantzitsua izango zen egun hori nire bizitzan...
Urduri joan nintzen egun horretan eskolara. Iritsi nintzenean han zeuden lau gizon horiek. Asteko beraien izenak esan ziguten: Enrike, Juan, Pablo eta Alvaro. Enrike izango zen gurekin egongo zena gehien bat. Enrike ikertzaile Espainiarra zen, 35 urte zituen eta duela bi urte lan egiten zuen ONG batean. 2 metro neurtzen zuen gutxienez eta kirola gustukoa zuela nabaritzen zen bere gorputzean. Hasieratik oso gizon alaia iruditu zitzaidan, beti irribarre bat zuelakoz aurpegian eta berak esaten zuen bezala beti zeukan txisteren bat aho tartean. Geroago jakingo nuen bezala oso langilea zen eta asko laguntzen zien beste pertsonei.
Hurrengo egunetik aurrera hasi ginen berarekin ariketak egiten: jolas desberdinak egiten genituen, irakurtzen erakutsi ziguten, ipuinak idazten genituen... Egun batean, nik jakin ez arren, aptitude test bat egin zidaten. Arraroa iruditu zitzaidan arren, proiektuaren beste atal bat zela pentsatu nuen. Azken batean, horrelako ariketa bat nik bakarrik egitea ez zen gauza komuna.
Arratsalde horretan, eskolara nindoala nire ama ikusi nuen. Ez zitzaidan gauza normala iruditu gutxitan pasatzen zelako nire ama eskolatik. Agurtzera joaten nintzenean, ezagutzen ez nuen gela batean sartu zen. Atzetik, Enrike sartu zen korrika bizian, zerbait sekretua izango balitz bezala. Aterantz hurbiltzen nintzen heinean, nire izena entzun nuen. Badakit gaizki dagoela besteen elkarrizketak entzutea, baina momentu horretan ezin nuen besterik egin.
-Arratsaldeon Fatima. Zurekin Samueli buruz hitz egin nahiko nuke. Begira, egun hauetan denbora asko pasa dut berarekin eta bere jarrera eta bere ariketak aztertu ondoren, konturatu naiz Samuel ez dela mutil arrunta.
-Baina nola ez dela arrunta? Zergatik da arraroa ba?
-Ez Fatima, gaizki ulertu didazu. Ez du esan nahi negatiboa, positiboa baizik. Lehen esan dizudan bezala, ariketak behatu ondoren konturatu nintzen Samuel oso mutil argia dela duen adinarentzat. Erabaki nuen hoberena aptitude test bat egitea zela eta gaur goizean bertan egin diot. Emaitzak oso argiak dira: Samuelen koefiziente intelektuala oso altua da. Zorionak.
-Benetan? A ze sorpresa! –irribarre bat marraztu zitzaion aurpegian Fatimari.
-Baina gauza garrantzitsu bat esan behar dizut. Hemen, Ghanan, Samuelek ez du bere garuna garatuko eta ez du ikasteko aukerarik izango. Badakit zurentzat zaila izan behar dela orain esan behar dizudana, baina egokiena iruditu zait. Pentsatu dut hoberena dela Samuel gurekin Espainiara etortzea gu itzultzen garenean. Espainian ikasteko aukerak izango ditu, eskola on batean sartuko dugu, hizkuntzak ikasiko ditu...
-Ez dakit Enrike. Oso gazte dela iruditzen zait, ez dakit hori aukerarik egokiena den.
-Bai, badakit zaila dela Fatima. Pentsatu hemen, Ghanan, ez duela ikasteko inolako aukerarik izango eta hori badakizu Fatima.
-Horretan arrazoia duzu. Beharbada ez da hain ideia txarra. Baina arazo bat dago. Nik ez dut behar adina diru horrelako bidai bat ordaintzeko eta are gutxiago Samuel Espainian mantentzeko.
-Lasai, ez zaitez horretaz kezkatu. Ni egingo naiz kargu diruaren arazoaz.
Ezin dut sinetsi. Beraiek bertan jarraitzen dute hizketan nik hartu behar ditudan erabakiak hartzen. Zergatik ez didate ezer esan? Nik ez al naiz garrantzitsua istorio honetan? Nire ustez baietz. Baina nola hartu behar dute erabaki hori niri galdetu gabe? Nik ez dut Espainiara joan nahi. Hemen egon nahi dut nire familia eta nire lagunekin. Hemen dut dena. Haserretua nago. Haserretua nire ama eta Enrikerekin. Atzipetua sentitzen naiz ere. Hasteko, egin didaten test madarikatu horrengatik eta baita ere horrelako gai garrantzitsuetan nire iritzia kontutan ez hartzeagatik.
Etxera joan nintzen. Ez nuen inorekin hitz egin nahi. Etxera ailegatzean ohean sartu nintzen. Gaizki sentitzen nintzela esan nuen eta horrela bakarrik utziko zidaten. Nire ama, nire aitarekin entzun nuen hizketan. Azkenean, negar egiten nuen bitartean, lo gelditu nintzen.
Hurrengo egunean, nik pentsatzen nuen bezala, ez zen egun normala izan. Altxatu nintzenean, malkoak begietan nituelarik, gosaltzera joan nintzen. Nire ama bakarrik zegoen. Banekien zer esan behar zidan, aurreko egunean entzun nuenaz aparte, bere aurpegiak dena esaten zidalakoz.
-Samuel, eser zaitez momentu bat. Besteak lan egitera bidali ditut zurekin hitz egin nahi dudalakoz. Begira Samuel, atzo Enrikerekin...
-Ez ama, ez jarraitu –moztu zion Samuelek- atzo dena entzun nuen. Badakit Espainiara eraman nahi nauzuela. Ama, ez nuen pentsatzen horrelako gauza bat egingo zenidanik.
-Samuel maitea, barkatu, baina oraindik ez dugu inolako erabakirik hartu.
-Nola ezetz? Atzo entzun nuenarengatik badirudi dena erabakita duzuela. Eta ni zer? Nik ez dut inporta ama?
-Samuel ez esan horrelakorik. Zu beti izan zara garrantzitsuena. Azken erabakia zurea izango da. Baina entzun iezadazu mesedez. Samuel, oso mutil argia zara eta hori aprobetxatu behar dugu. Zuk hemen ez duzu inolako aukerarik izango eta han aldiz bai. Gainera, Enrikek zainduko zaitu eta han primeran biziko zara. Espainia lurralde garatu bat da eta bertan ez zaizu ezer faltako. Guk asko botako zaitugu faltan baina zure aitak eta nik pentsatzen dugu izugarrizko oportunitatea dela zuretzat. Baina hori bai, zuk daukazu azken erabakia.

3.kapitulua

Ailegatu zen eguna, ailegatu zen nire bizitza aldatuko zuen eguna. Hitz batean bakarrik deskriba nezakeen sentitzen nuena: urduritasuna. Bai, urduri nengoen, urduri eta beldurtua ere bai. Nola izango zen Madril?
Azken gosari hori ez dut inoiz ahaztuko...
Sentitzen nuen urduritasun hori etxean ere nabaritzen zen, gehienbat amarengan, momentu oro azkazalak jaten ari zen eta. Maleta handi bat neukan prestaturik Espainiara eramateko. Plazarantz abiatu nintzen han herri osoa zegoelakoz gure esperoan. Nire amari inoiz inori eman ez diodan besarkadarik handiena eman nion. Aita eta anai-arrebak agurtu ondoren, kotxean sartu nintzen. Malko batzuk erortzen zitzaizkidan aurpegitik. Handik bost orduetara hegazkinera igotzen nengoen. Bizitza berri bat hasten zen niretzat...
Dena ilun zegoen Madrilera ailegatu nintzen gau horretan. Enrikeren etxerantz abiatu ginen eta bertan sartu ginen. Ezin nuen sinetsi momentu horretan ikusten nuena. Ze nolako etxea! Eskuinean sukaldea zegoen, izugarri handia eta merkatura atera berriak ziren elektra tresnekin. Ondoko atea komuna zen, ikaragarri handia nik ohituta nengoenerako. Aurrean nuen atea nire logela zen, ohe handi-handi bat, bost pertsonentzat zirudiena, armairu bat, non nire maletako gauza guztiak ez zuten ezta laurden bat okupatzen eta primerako mahai bat bertan ikasteko. Ezkerreko atean egongela zegoen, hau izan zen gehien txunditu ninduen gela. Nire begiak gauza batean jarri zuten begirada: ordenadorean. Inoiz ikusi ez nuen makina bat neukan nire begien aurrean. Geroago Enrikek azaldu zidan berari buruz jakin behar nuen guztia. Honetaz aparte ere, izugarrizko sofa bat zegoen eta honen aurrean, telebista erraldoi bat. Ondoko atea Enrikeren logela zen, nirearen antzekoa. Hoberena lo egitera joatea izango zela pentsatu genuen biok. Oso nekatuta nengoen arren, gau horretan ez nuen inolako lorik egin.
Goiz jaiki ginen hurrengo egunean. Enrikek dena erakutsi nahi zidan eta. Nire bizitzako gosaririk goxoena hartu nuen goiz horretan. Denetarik zegoen mahai gainean: zukua, gailetak, kurasanak... Portaletik jaisterakoan, aho bete hortz gelditu nintzen. Enrikek geroago esan zidan bezala, harrizko bihurtu nintzen momentu horretan. Ezin nuen hitzekin adierazi sentitzen nuena: hainbeste jende, hainbeste kotxe, hainbeste etxe... hain arraroa niretzat. Baina gogoak nituen Madril ezagutzeko. Enrikek esan zidan izugarrizko eguna pasatuko genuela eta horrela izan zen. Hasteko, Madrileko kale eta plaza nagusietatik ibili ginen. Hori bai zarata! Mundu guztia hizketan zegoen, kotxeak alde batetik bestera ibiltzen ziren, dendariek oihu egiten zuten bezeroak bere dendetan sartzeko... hain desberdina... Ghana lasaia zen, ez zen ia kotxerik ikusten, ezta jenderik ere eta Madril aldiz, kontrakoa. Baina gehien harritu ninduena gauza bat izan zen: goizeko hamarrak ziren eta nire adineko gazteak zeuden kalean. Hori ez nuen inoiz Ghanan ikusi, ezta larunbata izanik ere. Han, gazteak, lanean egoten ginen eta hemen berriz dibertitzen, ondo pasatzen... Erakustoki baten aurrean gelditu nintzen paseoa ematen genuen bitartean. Baloi bat, futboleko baloi bat nuen nire aurrean. Txuria zen eta marra beltzak zituen ondoan. Ordurarte ikusitako baloirik politena zen.
-Samuel, baloia gustatzen al zaizu? – galdetu zidan Enrikek nire aurpegia ikustean.
-Bai –erantzun nion nik nahiko harrituta.
-Nahi baduzu eros dezakegu.
Erosi? Opari bat erosi egun arrunt batean? Ezin nuen sinetsi. Baietz esan nion buruarekin eta handik 5 minututara banuen nire baloia esku tartean. Nire baloia, bakarrik nirea, ez nire anaiena ez nire lagunena, nirea baizik.
Beste sorpresa bat zuela niretzat esan zidan Enrikek. Eta momentu horretan ikusi behar nuen. Taxi bat hartu eta gero, eraikin handi bat nuen nire aurrean. Ez nekien zer zen eta Enrikek momentu horretan azaldu zidan. Madrilgo futbol taldearen zelaia zen. Ezin nuen sinetsi, talde garrantzitsu baten zelaian nengoen. Bertara sartu nintzen eta tour bat egin genuen zelai barrutik. Sorpresaz beterik pasa nuen paseo hura.
Bazkaltzera joan ginen futbol zelaitik atera eta gero. Jatetxe batean sartu ginen. Entsalada handi bat hartu nuen lehenengotzat eta oilasko zati goxo bat bigarrentzat. Arratsaldean Madrilgo monumentu gehiago joan ginen ikustera. Oso nekatuta amaitu nuen egun hori.
Eskola hasteko eguna ere iritsi zen . Hori bai urduritasuna. Lagunak egingo al nituen? Irakasleek erakutsitako gauzak ulertuko nituen? Gaizki begiratuko zidaten beltza izateagatik? Hainbeste galdera nituen buruan...
Oso eraikin handia zen nire eskola berria. Gaztez betea, bizitzaz betea. Enrikerekin sartu nintzen eta zuzendariarengana abiatu ginen. Berak esan zidan lasai egoteko, oso jende jatorra zegoela eta ez nuela izango inolako arazorik. Nire gela berrirantz joan nintzen. Atea jo eta barrura sartu nintzen. Bertan 25 gazte inguru zeuden aterantz begiratzen eta irakasle bat ere bai. Ikasle bakoitzak bere mahaia zuen eta baita beren liburuak ere. Ez nekien zer egin ezta zer esan. Irakaslea niregana hurbildu zen eta agurtu ninduen. Esan zidan hoberena nire izena esatea izango zela eta nire istorioa labur laburrean kontatzea. Hori egin nuen. Arraro begiratzen zidatela nabaritu nuen, baina azken batean hori espero nuen. Atzeko aldean zegoen mahai batean eseri nintzen. Nire aurrean neska bat zegoen eserita eta ezkerraldean mutil alai bat. Alex zuen izena, nire alturakoa zen eta niri bezala asko gustatzen zitzaion futbola. Egun horretan, patio orduan, niregana hurbildu zen.
-Kaixo. Alex dut izena eta zuk?
-Ni Samuel naiz.
-Nahi duzu futbolean jolastu Samuel? Pertsona bat falta zaigu eta.
-Benetan? Bai noski!
Nahiko harrituta nengoen, pentsatzen nuen zailagoa izango zela lagunak egitea. Primeran pasa nuen futbolean jolasten eta egia esan nahiko ona nintzela konturatu nintzen. Oso pozik ailegatu nintzen egun horretan etxera eta gainera Enrikek bazuen sorpresa bat niretzat. Telefonoa hartu nuen eta nire amaren ahots goxoa entzun nuen. Asko botatzen ninduela faltan esan zidan baina aurrera jarraitzeko. Ezin nituen malkoak mantendu. Hamar minutoz egon ginen hizketan eta egun horietan egindakoa kontatu nion. Beranduago beste dei bat jaso nuen. Alex zen.
-Kaixo Samuel!
-Aupa Alex! Zer dela eta deitu didazu?
-Begira, nire futbol taldean aurrelari bat behar dugu eta gaur patioan ikusitakoaren ondorioz, zugan pentsatu dut postu horretarako. Zer iruditzen zaizu?
-Bai, bai. Asko gustatuko litzaidake.
-Zer iruditzen zaizu bostetan gelditzen bagara gai honi buruz hitz egiteko eta taldea ezagutzeko?
-Primeran! Nire bila etor zaitezke?
-Bai noski, gero arte!
Izugarrizko poza sentitzen nuen momentu horretan. Enrikeri kontatu nion eta bera ere oso pozik jarri zen.
Bostak aldera Alex etorri zen nire bila. Eguna taldekideekin pasa nuen eta Alex eta biok oso lagun onak egin ginen. Nire istorio osoa kontatu nion eta denbora asko pasatzen genuen elkarrekin: entrenatzen, eskolan, kalean... Oso pozik pasatzen nituen egunak Espainian, baina, gero eta gehiago oroitzen nintzen nire familiaz. Askotan hitz egiten nuen beraiekin telefonoz baina ez zen berdina. Gauetan ez nuen inor besarkada bat ematen zidana, ez nituen nire anai-arrebak beraiekin jolasteko...
Egun batean, klasean geundelarik, familiari buruz hitz egiten hasi ginen. Hau guztiak nire familia oroitarazi zidan eta nahi gabe negarrez hasi nintzen. Ez zen jende asko konturatu baina Alex bai. Hoberena klasetik ateratzean hitz egitea izango zela esan zidan eta nik baietz esan nion buruarekin. Klasea amaitzean, elkarrekin atera ginen.
-Samuel, azken egunetan oso gaizki egon zara eta gainera gaur negar egiten egon zara, zer gertatzen zaizu ba?
-Nire familia. Zaila egiten zait aurrera egitea beraiekin egon gabe. Han beti beraiekin nengoen, oso familia elkartua izan gara beti eta badaramat 3 hilabete beraiek ikusi gabe –malkoak erortzen zitzaizkidan honetaz hitz egiterakoan- momentu honetan gehien gustatuko litzaidakeena beraiek ikustea izango litzateke.
-Eta ezin diozu Enrikeri esan zure familia ekartzeko?
-Ez. Ez diot arazorik sortu nahi. Berak asko egin du niregatik eta badakit nire familia hona ekartzeko esango banio, arazoz beteko nukeela.
















4.kapitulua

Egun arrunt bat zen. Eskolatik ailegatu nintzen eta etxean Enrike zegoen.
-Samuel eser zaitez momentu batez mesedez –esan zidan Enrikek aurpegi arraro batekin- Alexekin hitz egin dut.
-Zeri buruz? –esan nion nahiko harrituta.
-Zure familiari buruz. Badakit oso gaizki pasatzen ari zarela, badakit ere asko hitz egiten duzula gai honi buruz Alexekin, eta badakit ere beste egunean negar egin zenuela klasean. Zergatik ez didazu ezer esan?
-Ez nizun arazorik sortu nahi. Zuk gehiegi egin duzu niregatik.
-Samuel ez esan horrelakorik. Zu gaizki baldin bazaude, eta zure familia ikusi nahi baduzu, hori ez da inolako arazorik.
-Nola ez dela arazoa? Beraiek Ghanan daude eta hori hemendik oso urrun dago. Oso zaila da beraiek ekartzea.
-Bai zaila da, baina, zu ekartzea zailagoa zen eta azkenean lortu genuen. Begira, bihar ONG -koekin hitz egingo dut gai honi buruz eta konponbide bat aurkituko dugu. Zu lasai egon zaitez.
Besarkada handi bat eman zidan Enrikek. Izugarri behar nuen horrelako keinu bat.
Handik aste batera Enrike etorri zen irribarre batekin aurpegian.
-Samuel! Samuel! Berri on bat daukat zurentzat.
-Zer gertatzen da? –esan nion nire logelatik korrika ateratzen nintzelarik.
-Zure familia hona etorriko da.
-Bai? Nola da posible? Baina noiz? Non geldituko dira? –zoratuta jarri nintzen momentu batean.
-Lasai, hurrengo astean etorriko dira.
Hurrengo aste osoa pasa nuen gai honi buruz buruari bueltak ematen. Eta azkenean ailegatu zen eguna. Aireportura joan ginen beraien bila. Inoiz gehiago sentitu ez dudan poza sentitu nuen momentu horretan. Korrikan joan nintzen beraiengana eta besarkada handi bat eman nion nire familia osoari.
Han geunden aireportuaren erdian zortziak negar egiten. Pozik nengoen, pozik nengoen beraiek ikusteagatik. Duela hiru hilabete sentitzen ez nuena sentitu nuen momentu horretan, babestua nengoen.
Izugarri azkar pasa zitzaidan aste hura. Baina denetarik egiteko denbora eman zigun ere. Azkenean ailegatu zen eguna. Gauza guztietarako ailegatzen da eguna, gauza onenentzako eta gauza txarrentzako. Aireportura joan ginen. Duela aste bat gogo handiak nituen aireportura joateko, baina momentu horretan ez nuen inolako gogorik. Pentsatu nuen hoberena izango zela ez ikustea nola joaten ziren. Orduan eskolara joan nintzen, nire familia osoa itzultzen zen bitartean.


Joaten ari dira momentu honetan. Ezin dut ezer egin. Zergatik hain azkar? Eta ni hemen eskolan. Eta honen ondoren etxera eta entrenatzera. Badator berriz betiko bizitza. Eta gainera asteburu honetan izugarrizko lana. Tira, badakit joan behar direla. Ezin naiz momentu honetan damutu. Ez dut hori ikusi nahi baina ailegatu da. Berriz hilabeteak eta hilabeteak beraiek ikusi gabe. Gero Alexekin egongo naiz eta irribarreren bat aterako dit baina gero etxean berriz gaizki. Horrela pasatuko ditut hilabetek. Faltan botako ditut, seguru nago.
Eskolatik itzultzen, etxera joan nintzen beste egun bat bezala. Atea irekitzean eta logelara sartzerakoan… han zeuden denak sofan eserita!
-Baina zer egiten duzue hemen? Zergatik ez zaudete Ghanan? Eta hegazkina? Galdu al duzue?
Irribarre bat marraztu zitzaien denei aurpegian
-Ez, ez Samuel – hasi zen aita- sorpresa on bat daukagu zurentzat. Ez gara Ghanara bueltatuko.
-Nola ezetz? Benetan?
-Bai, bai. Enrikerekin hizketan egon gara eta erabaki dugu hoberena hemen bizitzen geratzea izango dela. Azken batean guk zu behar zaitugu eta zuk gu ere bai.
-Baina non biziko gara? Nondik lortuko dugu dirua? Hemen dena oso garestia da…
-Ez zaitez horretaz kezkatu. Enrikeren ONG-koek lan bat bilatu digute eta baita etxe bat. Zure anai-arrebak zurekin joango dira eskolara.
Ezin nuen sinetsi. Korrika Enrikerengana joan nintzen eta muxu handi bat eman nion masailean. Alexi ere deitu nion dena kontatzeko eta eskerrak emateko.
Nire lehengo bizitza biziko nuen, baina hiri berri batean.
















5.kapitulua

-Eta hau da nire istorioa Maria. Zer iruditu zaizu?
-Oso polita da Samuel, benetan hunkitu naizela. Baina zalantza bat dut.
-Zein ba?
-Azkenean zure familia hona etorri bazen, zergatik ez daude orain hemen?
-18 urte bete nituenean erabaki genuen hoberena beraiek Ghanara itzultzea izango zela. Azken batean ni heldua nintzen eta beraiek bazituzten gogoak Ghanara bueltatzeko.
-Beno ez zaitut gehiago distraituko, Agentziara joan behar zara eta.
-Egia da, istorioa kontatzean burua joan zait. Ale banoa. Datorren astean ikusiko zaitut Maria. Badakizu zerbait behar baduzu deitu. Zaindu zaitez.
-Agur Samuel. Ondo pasa eta muxu bat eman zure familiari nire partez.
Ghanan hemendik ordu batera egonen naiz. Gutxiago geratzen da. Urduri nago baina egia esan nahiko ohituta nago horrelako urduritasunetara. Horrelako momentu asko pasa egin ditut eta. Baina egia esan hau ez da besteak bezalakoa, lasaiago nago. Ez daukat hainbeste presiorik. Baina bakarrik aste bat egongo naiz. Gogoak ditut gehiago gelditzeko, baina ezin dut. Virginia dago Espainian.
-Amatxo!
-Samuel maitea!
-Ai ama ze gogoak zuk ikusteko.
-Eta nik ere bai bihotza.
-Non daude guztiak?
-Badakizu, lan egiten. Geroago ikusiko dituzu. Goazen etxera gauza askori buruz hitz egin behar dugu eta.
-Primeran iruditzen zait!
Berdin jarraitzen du etxeak. Leiho berdinak, ate berdinak, usain berdina…
-Hasi aurretik amatxo prestatuko didazu txikitan hainbeste gustatzen zitzaizkidan gailetak?
-Noski baietz. Oraintxe bertan hasiko naiz prestatzen.
Etxe guztia behatzen nago, oroimenez betea. Bitartean gailetaren usaina ailegatzen zait. Bakarrik usaintzearekin badakit primeran egongo direla. Gogoak ditut nire amarekin hitz egiteko.
-Umm ze goxoak! Beti primeran ateratzen zaizkizu.
-Eta zu beti hain esker onekoa. Beno eta zer moduz dago Virginia?
-Primeran! Poz pozik bere haurdunaldiarekin. Gero eta potoloago dago baina gero eta politago ere bai.
-Ze gogoak ditudan nire biloba ikusteko!
-Lasai, bakarrik bi hilabete falta dira.
-Ahaztu zaidala galdetzea. Zer da, neska ala mutila?
-Neska da amatxo eta seguruenik Fatima deituko diogula.
-Egiaz? Ze ilusioa!
Besarkada handi bat eman dit.
Hizketan jarraituko dugu oraindik orduak eta orduak...

Edurne Mendoza eta Irantzu Etxarte

SALDUKERIAK

1.Kapitulua

Marrakecheko enparantza nagusiak arkupe bat zeukan, musulmanen arkitekturaren eredu garbia zena. Arkuak ederki hornituak zeuden eta eguzkiak gogor jotzen zuen egunetan, plazan jende pila ibiltzen zen arkupeetan itzal zati bat bilatu nahian. Igandeetan, enparantza merkatu gunea bilakatzen zen. Egun horretan argi ikusten zen plazaren bizitasuna. Izugarrizko beroa egin zezakeen, baina turistak eta saltzaileak beti zeuden han.

Turbantedun gizonak kolore bizietako oihalak saltzen zebiltzan bitartean, emakumeak frutak eta barazkiak saltzeaz arduratzen ziren; bananak, laranjak, tomateak eta hainbat alditan jandako jakiek goxoagoak ematen zuten salmenta postuetan. Turistak tratuak egiten zebiltzan gauzak merkeago lortzeko saiakeran eta atso zaharrek momentu horiek aukeratzen zituzten azal txuriko pertsonei biraoak botatzeko.

Mike Fanning inspektorea ikuskizun honetaz gozatzen zegoen bere familiarekin. Kate, alaba, eskutik heldua zeraman eta ezkerraldean Susan zegoen, bere emaztea. Fruta postu baten aurrean zeuden eta datil zoragarri batzuk erostea erabaki zuten. Momentu horretan, eta madarikazio baten antzera, Mike-n telefono mugikorrak jo egin zuen. Hain abesti alaia zen entzun zena, non inguruko jende guztia itzuli egin zen nondik zetorren ikusteko.
- Bai?
- Egunon Mike, Paul naiz. Sentitzen dut oporretan zaudelarik molestatu beharra izatea, baina arazo bat dugu.
- Zer gertatu da? – galdetu zuen Mike-k etsiturik.
- Hilketa bat izan dugu eta ezinbestekoa da zure laguntza hiltzailea nor den jakiteko.
- Paul, beti berdin gabiltza! Aski da 15 egunez oporrak hartu izatea itzuli behar izateko!
- Mike, zure laguntza behar dugu. Zin egiten dizut hilketa argitu ondoren Marrakech-era itzuliko zarela. Zure hegazkina 15:00etan irtetzen da.
- Bat zor didazu, Paul. Aio!

Tefonoa eseki eta gero, bere Kate eta Susan-i begiratu zien. Hain zeuden zoriontsu! Nola esan Edinburgora itzuli behar zuela?
Hegazkineko besaulkian eserita, gauza bakarra zeukan buruan biraka. Beti berdin Mike! Ez al zegoen beste inor laguntzeko? Noiz konturatuko zara familia lana baino garrantzitsuagoa dela? Ez naiz Edinburgora itzuliko! Zu ez bazaude ere, nire oporrak bukatuko ditut! Paul inspektoreak bidalitako informea irakurtzen zihoan bitartean, Mikek bere buruari galdetzen zion behin eta berriz ea Eskoziara itzultzea zen aukerarik egokiena.

Txostenak zioenez, hildakoa James Cannahan zen. 42 urtekoa, Edinburgoko Ever Green Terrace auzoan bizi zen. “Easy Constructions” izena zeukan enpresa eraikitzaile baten jabea zen. Eskoziako hiriburuko eraikinik berrienak enpresa honek eginak ziren. Gizon honek zeukan aberastasunarekin jende askok hil nahiko zuela pentsatuz gelditu zen lo.































2.Kapitulua


Hegazkinetik jaistean zuzenean komisaldegira joatea erabaki zuen. Ahalik eta azkarren jakiten bazuen nor izan zen hiltzailea, azkarrago itzuliko zen Marrakech-era Susan eta Kate-ekin.

Behin komisaldegira iritsita zuzenean joan zen zuzendariarekin hitz egitera. Paul Rocusse, bere bulegoan zegoen paper pila bat aztertzen. Denbora alferrik galdu gabe, Mike-ri egin behar zuena azaldu zion.

Fanning detektibea kotxean sartu eta Edinburgoko auzorik esklusiboenera abiatu zen Rocusse-n aginduz. Auzo honetan bizitzen ziren hiriko abokatu eta mediku hoberenak. Edimburgh FC taldeko jokalariak eta bestelako pertsona aberatsak. Cannahan zein etxeetan bizi zen ez zekien arren, berehala aurkitu zuen poliziaz inguraturik baitzegoen. Cannahan familiaren etxea izugarri handia zen. Hiru pisutan banatua zegoen. Lehen eta bigarren pisuak elkartuz, eskailera luze bat zegoen. Barraskilo baten oskolaren antzera kiribildu egiten zen eta Swaroski kristalez zegoen apainduta. Sukalde erraldoia, laurehun metro karratutako lorategia, erreka, igerilekua... denetarik zeukan. Etxebizitza baino gehiago, jauregi bat zirudien.

Luxuzko gauzen artean polizia zebilen aztarna daktilareak eta bestelakoak bilatuz. Zer nolako hotza egiten duen… Hobe egongo nintzateke Marokon … Zenbat loditu den Bruce! Ais… adinak eta bizitzak ez dute barkatzen! Ni etxe honetan biziko banintz… Don’t worry be happy! Bai, pozik bizi beharko. Beltzarana zaude. -Rittore medikuak bere pentsakeretatik esnatu egin zuen. Hiriko forensetik famatuena zen, Italiatik lanaren bila emigratutakoa.

- Egunon Mike! Zer moduz Marokon? -agurtu zuen Rittore-k, urteetan zehar ikusi izan ez balu bezala.
- Egunon Fabio! Ba ondo esan beharko... Zer berri duzu hildakoari buruz?– galdetu zuen Fanning inspektoreak ahoan irribarre bat zuelarik.

Rittore-k berehala ekin zion kontaketari. Gorpua egongelan aurkitu zuten eta ez zuen bortxaketa aztarnarik aurkezten, ezta arma zuriena ere. Beraz, hildakoa jateko edo edateko zerbaitekin hil zuten. Hala ere, ordu batzuk zeramala hilda jakinarazi zion. Mike-n lana nork hil zuen argitzea izango zen.


Etxera bueltan zihoala Mike ezin zen errepidean kontzentratu. Bere burua bueltaka zebilen toki batetik bestera. 60 km–tara… besterik ez nuen behar, eta gainera auto-ilara hauek… “Informatzen dugu E-22 errepidean 2 km –tako kotxe pilaketak daudela...” Gainera tontotzat hartzen gaituzte… Ai ama… Zertan ariko dira orain Susan eta Kate? Hondartzan… “Sorry seems to be the hardest word…” Egunero abesti hau entzun behar… Globalizazio madarikatua…. Marruecos-en beharbada hau egongo dira entzuten… Hilketak ere globalak dira, baina dena emango nuke hilketa hau gertatu ez izanagatik… Badirudi ilara aurreratzen doala… “eta oraintxe entzun dugu John Elton-en abesti zoragarri hau…” zorte pixka batekin 20 minutuetan egongo naiz egongelan…

Etxera iristean inoiz baino gehiago sentitu zuen bere familiaren falta. Hain zegoen txukuna etxea, zer egingo zuen Susan gabe? Bera zen garbitzen zuena, arropa lisatu eta armairuetan sartzen zuena…

Hurrengo egunean, Mike Ever Green Terrace auzora abiatu zen. Astezken argitsua zen, hodeirik gabekoa, baina hala ere hotz handia egiten zuen. Ez zekien galdeketa nondik hasi, nor izango zen proba garrantzitsu bat emango ziona. Buruari bueltak eman eta gero, hoberena Cannahan jaunaren emazteari galdeketa egitea izango zela pentsatu zuen. Emazteak Daniella zuen izena eta errusiarra zen. Bere familia oso aberatsa zen. Kyrilenko-tarrak Errusiako petrolio putzuen %95 kontrolatzen zuten eta kalean entzuten zenez, mafiarekin zerikusia zuten. Lehendabiziko begiradan Mike liruratua geratu zen, inoiz ikusi zuen emakumerik ederrena zen hura, nabaritzen zen modelo izana zela. Begirada kendu gabe, berarengana zuzendu zen.

­ Egunon andrea, Fanning inspektorea nauzu. Zure senarraren hilketa argitzeko nago hemen.
­ Egunon inspektore jauna- esan zuen malkoa masailetik behera erortzen zitzaiola.
­ Momentu txarrak diren arren, zurekin hitz egitea gustatuko litzaidake. Izan ere, hobe da hau eta ahalik eta azkarren egitea.
­ Bai, bai, noski. Ulertzen dut.
­ Hitz egiteko toki aproposen batera joango bagina...
­ Noski- erantzun zuen Kyrilenko andreak eskaileretatik gora zihoala.





Daniellak logela handi batera zuzendu zuen eta bertan zeuden eserleku batzuetan eseri zen Fanning inspektorea. Zeukaten aberastasuna sinetsi ezinik, galdeketa hasi zuen.

­ Mesedez, esaidazu zer egin zenuen asteartean.
­ Goizeko 10etan esnatu nintzen. Gosaldu eta bainu luze bat hartu ondoren erosketa batzuk egitera joan nintzen. Lehenik eta behin, Versace-n sartu nintzen praka batzuk erosteko. Denda horretatik atera eta ondoan zegoenean sartzea erabaki nuen, belarritako berriak erosi behar nituen eta Tiffany’s zen dendarik egokiena. Gero…
­ Ondo da, hori guztia ziurtatzen duen probarik al daukazu?- galdetu zion Mike Fanning-ek.
­ Dendetako erosketak ziurtatzen dituzten agiriak dauzkat.
­ Erakutsi iezaizkidazu, mesedez.
­ Diruzorroaren bila joango naiz.

Kyrilenko andreak diruzorroa ekartzen zuen bitartean, inspektoreak logela behatu zuen. Oso hornitua zegoen. Leku guztietan ikusten ziren luxuaren adierazle ziren objektuak.

Atetik sartu eta ezkerretara, armairu sendo eta dotore batek biltzen zituen arropak. Bere aurrean, lurzoruan, hartz zuri baten larruarekin eginiko alfonbra batek apaintzen zuen logela. Armairuaren parean, erreselak zituen ohe handi bat zegoen eta eskuinean, balkoia. Bertatik, ikuspegi bikaina zegoen. Lorategi guztia ikusten zen. Logelaren ezkerraldean komuna zegoen. Komuna nahiko handia zen. Baina ikusgarriena, komunaren izkin batean zegoen bainera zen. Borobila eta burbuilak askatzen zituen horietakoa. Konketa, komun-ontzia eta dutxa txiki batek osatzen zuten komuna.

Ate soinua entzun zuen eta komuna begiratzeari utzi zion. Kyrilenko andrearen agiriek argi uzten zuten arropa erosten egon zela. Baina galdeketan zehar, zerbait ezkutatzen zuela sumatu zuen Fanning inspektoreak. Bilatzen jarraitu beharko zuen.










3. Kapitulua


Ostegun hartan, egunkarien azalek gai bakarra zeukaten: James Cannahan-en hilketa. Nola hil zen argi ez zegoen arren, Times egunkariak Kyrilenko andreak pozoitu egin zuela esaten zuen. Hori ikustean, komisaldegian egongo zen egoera igarri zuen.

Goizeko 8:30ean kotxea aparkatu zuenean komisaldegia zegoen kalean BBC eta beste tokietako kazetariak saiak bailitzan hurbildu ziren Fanning inspektorearengana James Cannahan-en hilketari buruzko datuak lortu nahiean. Mike-k lehorki esan zien berak ez zuela deklaraziorik egingo.

Galdeketekin jarraitu beharra zuen eta Tom Wood elkarrizketatzea erabaki zuen. Txostenak zionez, James-en kidea zen. Elkarrekin sortu zuten enpresa txikitatik lagunak baitziren. Fanning inspektoreak Edinburgo-ko kanpoaldera jo zuen, bertan zegoen eta “Easy Constructions” enpresa. Eraikin arrunta zen, txuriz margotua, nahiko handia eta langile asko zebilen inguruan. Mike-k buzo urdina zeramaten bi gizonei galdetu zien ea non aurki zezakeen jabea eta hauek eskailera batzuk seinalatu zituzten.

Tom Wood ordenagailuaren aurrean eserita zegoen eta Mike ikusi zuenean izu izpi bat agertu zen bere begietan. Mike Fanning aurkeztu egin zen eta galdeketari ekin zion. Wood jauna ez zegoen lasai. Gizon altua eta sendoa zen baina erabat kikildua zegoen. Bere aurpegi beltzarana izerdi tantek zeharkatzen zuten eta bere begi urdinak, beldurrez beteak, ez ziren geldi geratzen.

­ Zer egin zenuen asteartean? Izan zaitez ahalik eta zehatzen, mesedez.
­ Zazpietan jaiki eta gosari lasai eta eder bat hartu nuen. 8etan iritsi nintzen lanera eta betiko gauzak egiten hasi nintzen. James etortzen ez zela ikustean, bere etxera deitu nuen eta inork hartzen ez zuenez, mezu bat utzi nuen erantzungailu automatikoan.
­ Ondo da -esan zuen Fanning inspektoreak.- Azkeneko egunetan zerbait berezia gertatu al da enpresan?
­ Ez... Tira bai... Beno, pasa den astean tratu bat sinatu nuen “Takoshima” japoniar multinazionalarekin.
­ James Cannahanek ba al zekien zerbait tratu honi buruz?
­ Ez. Baina ez nuen bere baimenarik behar.-esan zuen Wood jaunak urduri- Ez dut ezer gehiago esan behar nire abokatuaren aurrean ez bada.
­ Ba deitu zure abokatuari, komisaldegira zatoz gurekin.

Behin komisaldegian zeudela, Mike zuzendariarekin hitzegitera abiatu zen. Paul Rocusse leihotik begira zegoen eta Fanning inspektorea ikustean bekaina altxatu zuen. Bekain altxaketa horrek “Zer moduz doa dena?” esan nahi zuen. Mike, eseri, eta Tom Wood-ekin gertatutakoa kontatu zion. Kontatzen zuen bitartean geroz eta argiagoa ikusten zuen egoera. Wood jaunak mezu bat utzi zuela esan zuen, baina James Cannahan-en erantzungailua hutsik zegoen. Hiltzearen arrazoia ere argi zegoen, japoniarren tratuarekin zerikusia zuen zerbait zen.

Zerbait falta da. Ziur nago. Gauzak bat etortzen dira baina ez dakit... Kyrilenko andreak ezkutatzen du zerbait. Erosketak egin behar ditut, ez daukat kaferik. Rittore-rekin hitzegin behar dut. Kafea edateagatik hil ote zen? Susan eta Kate botatzen ditut faltan. Zapata berriak erosi beharko nituzke ere. Kasu hau bukatu behar dut Susan eta Kate-ekin itzultzeko. Txostena nik egin beharko dut? Joe-ri esango diot. Euria hasi behar du. 10 metro etxera iristeko.

Afaldu eta gero, sofan eserita zegoela whisky koparekin, elkarrizketatzen hurrengoa nor izango zen pentsatzen ari zen. “Easy Constructions” enpresarekin zerikusia zuen norbait izan behar zuen. Langile bat. Edo hobe, kaleratutako bat.

Bitartean, Fernando Alvares, “Fernandito” ezizenez ezagutua, jatetxe mexikarrean zegoen zerbitzari bezala. Ez zen oso altua, 1’65 metro inguru. Mexikar guztiak bezala, azal beltzarana zeukan eta begi beltz dizdiratsuak. Toki batetik bestera saltoka ibiltzen zen rantxerak abesten. Ez zeukan tenore ahotsik baina bera entzutean mundu osoa hasten zen kantatzen. Tekila pixka bat edaten zuenean emakumeak ziren bere gai bakarra. Ile beltza edo gorria izatea ez zuen axola, Fernanditok guztiak zituen gustoko. Gauza bakarrak parekatzen zuen emakumeekiko zeukan maite-sua: janariak.

Lagun asko zituen arren, bakarrik bizi zen Edinburgoko erdialdeko etxebizitza zahar batean. Chihuahuatik aldegin zuen duela 6 urte, baina ingelesez hitzegiten zuenean berehala nabaritzen zen nongoa zen. Bere lema ondorengoa zen : Soy mexicano guey, y me gustan las mujeres y la siesta mas que al propio rey.







4. Kapitulua


Mike irribarre batekin altxatu zen egun hartan, ostirala zen eta bazekien nori egingo zion galdeketa. Txostenean jartzen zuenez, “Easy Constructions” enpresak eginiko azken kanporaketa Fernando Alvaresena zen. Gosaldu ondoren, komisaldegira joan zen eta berari buruzko informazioa bilatu zuen.

Goizeko 10:00ak inguruan, Fanning inspektorea “Panchito” jatetxe mexikarrera abiatu zen bertan lan egiten baitzuen Fernando Alvaresek. Bazkaltzeko denbora asko geratzen zen arren, jatetxean mugimendu handia zegoen. Sukaldean sukaldariak jo ta ke zebiltzan janaria prestatzen eta zerbitzariak bitartean, mahaiak antolatzen. Neska bati galdetu ondoren, aurkitu zuen Alvares.

­ Egunon! Fernandito Alvares? –galdetu zuen Mike Fanning-ek.
­ Bai, ni naiz. Arazoren bat egon al da jauna?
­ Azkeneko hilabetean “Easy Construction” enpresan lan egiten aritu zara ezta Alvares?
­ Llamame Fernandito, guey. Bai, hala da. –erantzun zuen pixka bat lasaiago.
­ Galdera batzuk egin nahi dizkizut James Cannahan-en inguruan. Zergatik kanporatu zintuen?
­ Ba egia esan ez dakit. Horregatik saiatu naiz behin baino gehiagotan lanpostua berreskuratzen.
­ James Cannahan ikusi zenuen zure kanporaketaren ondoren?
­ Bai, larunbatean joan nintzen bere etxera. Ez zait batere ondo iruditzen arrazoirik gabe kanporatzea, horregatik nahi nuen berak zerbait esatea. Baina auzo pijo horretara iritsi nintzenean, festa bat ospatzen ari ziren Cannahan-en etxean. Ez zidan kaso zipitzik ere egin!

Fernanditoren ahotsean argi nabaritzen zen barnean zeraman gorrotoa. Mike-k buruarekin baietz esaten zuen. Asteartean zer egin galdetu zion ondoren, eta mexikarrak jatetxean lanean aritu zela esan zuen. Sukaldariek eta bi zerbitzarik baieztatu zuten Fernando Alvaresek esandakoa. Beraz, eskerrak eman eta “Panchito” jatetxetik aldegin zuen.

Mike Fanning-ek komisaldegira oinez bueltatuko zela erabaki zuen. Eguzkiak inoiz baino gehiago argitzen zuen eta egun bikaina egiten zuen bueltatxo bat emateko. Gainera, pentsatu beharra zuen. Kasua ez zen argitzen, eta inoiz ez bezala sentitzen zuen Susan eta Kate-en falta.


Une berean, telefono mugikorrak jo egin zuen. Bai? Bai, ni naiz. Nola? Tom Wood-en abokatua? Bai bai, noski. Zer? Horrek gauza guztiak aldatzen ditu. Bale ba. Agur.

Fanning inspektorea erabat harritua zegoen eseki zuenean. Deialdi honek dena aldatzen zuen. Tom Wood-ek susmagarri nagusia izateari uzten zion. Gizon batekin egon zen astearte hartan. Marikoia zen. Galdeketaren egunean ez zuen ezer esan erabat lotsagarria zelako berarentzat, gaizki ikusita zegoen herrialdeko eraikitze enpresa garrantzitsuenaren azpizuzendariak gizonak gustoko izatea. Hasieran bezala gaude. Ez daukagu ez susmagarririk, ez ezer. Pikutara Marrakechera itzultzeko planak. Hilabeteak pasa ditzazkegu hiltzailearen bila. Agian lortu dute hilketa perfektua. Ez dugu lortuko...

Komisaldegira iritsi zen eta gertatutako guztia kontatu zion Paul Rocusseri. Etsiturik, etxerako bidea hartu zuen. Bazkaldu ondoren itzuliko zen berriro. Zorte pixka batekin, aurrera joaten lagunduko zien zerbait aurkituko zuten.


























5. Kapituloa


Ordu eta erdi zeraman komisaldegian. Bere bulegoan eserita, orriak irakurtzen zegoen, baina irakurtzen zuenari kasurik egin gabe. Bapatean, fax bat iritsi zen. Banketxean egondako lapurketarekin zerikusia izan zezakeen zerbait izango zela pentsatuz, alboratu egin zuen. Segundu batzuk geroago begirada bat ematea erabaki zuen eta orduan konturatu zen Fabio Rittore forenseak bidalitako faxa zela, hildakoari buruzko informe anatomikoa.

Rittore medikuak zioenez, James Cannahan-en gorpuan, Na2O5(KI2)3. Substantzia berri bat zen, laborategiko inork ez baitzuen ezagutzen. Erreaktibo honek hildakoaren metabolismoa izoztu egin zuen, hori dela eta, asteartean hil zutela pentsatu zuten arren, 72 ordu zeramatzan hilik. Substantzia hau oso zaila zen aurkitzeko, horregatik berandutu ziren hainbeste hilketaren kausa argitzeko orduan. Fabio Rittoreren arabera, substantzia beste jaki batean zegoen ezkutatuta eta ordu pare bat pasa ondoren efektu egin zion, heriotza eraginez.

Mike Fanning-ek ezin zuen sinetsi irakurtzen ari zena. 72 ordu zeramatzan hilik... Larunbata... Alvares-ek esan zuen festa... Janarian ezkutatua... Ideiak bere buruan biraka zebiltzan. Festan egondako pertsonen zerrenda behar zuen eta pertsona bakarrak lor zezakeen: Daniella Kyrilenkok.

James Cannahan-en alargunaren begiek itsasoa ekartzen zuten gogora. Mike Fanning-ek uste zuenez emakumearen proportzio perfektua emakume honek zeukan. Negarrez ari zela eman zion ongietorria Fanning inspektoreari. Egun batzuk lehenago poliziaz beterik egon zen etxean isil-isila zegoen orain. Daniellak gonbidatuen zerrenda luzatu zion Mike-ri. Lehenengo izena Steven Anderson zen. Eskerrak eman zizkion Kyrilenko andreari eta etxera abiatu zen.

Gaueko 10ak ziren arren, Anderson jauna deitzea erabaki zuen. Minutu batzuen ondoren, hurrengo egunean geratzeko adostu ziren. Mike Fanning inspektorea lehertuta zegoen eta ohera joatea erabaki zuen nahiz eta afaldu gabe egon.

Steven Anderson gizon gaztea zen. Begi berdeak zituen eta oso altua zen. James Cannahan-en auzokidea zenez festara gonbidatua zegoen. Sei eta erdietan iritsi zen Soniarekin, bere andregaia. Bertara ailegatzean, Sonia emakumeekin hitz egitera joan zen eta Steven gizonekin. Futbolaz hitzegiten ari ziren Peter kanape goxo batzuekin iritsi zenean.

­ Barkatu baina, nor da Peter? –galdetu zuen Fanning inspektoreak Steven Andersonen kontaketa moztuz.
­ Gure auzokidea da, James-en ondoan bizi da. –erantzun zuen labur- fisikari eta kimikaria da, baina beti esaten diogu sukaldaria izan beharko lukeela. Inork baino hobeto egiten ditu postreak eta era guztietako platerak! Larunbatean kanapeak, entsalada epela, sahieskiak rokefor gaztarekin eta marrubizko tarta bat egin zituen. Bikaina benetan!
­ Norbait gaixotu zen jakiren bat jan ondoren?
­ Ez, denak egon ginen ondo gaua iritsi zen arte. Gero bakoitzak bere etxera alde egin zuen baina inor gaixotu balitz jakingo genukeen.

Eskerrak eman ondoren Mike-k alde egin zuen. Informazio guztiak bat egiten zuen. Larunbatean festa bat egon zen eta janaria eraman zuena kimikaria da. Daniellak zerbait ezkutatzen zuen. Dena argi zegoen. Bi egun barru Marrakechen egotea lortu zezakeen; Susan eta Kate-ekin, hirurak elkarrekin, hiri zoragarria ikusten... Gauza bakarra falta zen: probak.


























6. Kapitulua

Susan? Mike naiz. Kasua amaitzear nago, Marrakechera itzuliko naiz gutxi barru. Zer moduz doa dana? Kate ondo dago? Sentitzen dut aldegin nuenean esan nuena. Eman muxu haundi bat ene loretxoari. Maite zaitut.

Igande hartan, Mikek eguerdirarte lo egin zuen. Inspektore lana neketsua zen. Aurreko gauean Susani mezu bat utzi zion eta egun hartan egingo zuena argi zeukan. Ever Green Terrace auzora joango zen kimikariarekin hitz egitera, eta ondoren, Daniella Kyrilenkoren etxera. Gutxi faltatzen zen misterioa ezagutzera emateko.

Peter Griffith jaunak Fisika eta Kimika ikasi zuen unibertsitatean, eta oso nota altuekin gainditu zuen. Inspektoreak etxeko atean jo zuenean, Peter harritua geratu zen, eta are harrituagoa berarekin zegoen emakumea. Ez Griffith jaunak, ez Kyrilenko andreak ez zuten bisitarik espero. Mike Fanning agertu zenean sorpresa handia hartu zuten.

Inspektoreak mugikorra hartu eta laguntza eskatzen zuen bitartean, Peter Griffith jaunak guztia kontatu zuen. Daniella eta berak, urteak zeramatzaten maitaleak izaten, baina Daniellak ezin zuen Jamesengandik dibortziatu. Elkarrekin egoteko modu bakarra James desagertzea zen. Horrela lortuko zuten betirako elkarrekin egotea.

Peter denbora luzez egon zen probak egiten; Na2O5(KI2)3 substantzia aurkitu zuenean Daniellari azaldu zion eta bion artean adostu zuten festa bat egitea. Griffith-ek sukaldaritzarako zeukan zaletasunak ezkutatuko zuen substantzia eta horrela, lortuko zuten zoriontsu izatea.

Griffith jaunak hitzegiteaz bukatu zuenean Paul Rocussek Daniella Kyrilenko eta Peter Griffith-en atxiloketa agindu zuen James Cannahanen hilketaren errudun izateagatik. Daniella negar zotinka sartu zen kotxean; ez zirudien urte batzuk lehenago munduko neskarik ederrenetariko bat izan zenik. Peter Griffith jaunak isilik jarraitzen zion bere maitaleari. Hain adimen handia izanik urte dexente pasa beharko zituen ezjakinez inguratuta.

Arratsalde hartan Mike Fanning-ek hegazkin bat hartu zuen Marrakecherantz. Aste bat pasa ondoren berriro ikusiko zituen bere bi altxorrak: Susan eta Kate. Besaulkian eserita eta leihotik begira, maitasunean egon zen pentsatzen. Kyrilenko eta Griffith-en irtenbide bakarra heriotza al zen? Erantzun bat aurkitu aurretik, lotan geratu zen.

Xabier Jimenez eta Leire Uriarte

AZKENEKO BIDAIA

1


“TechnoWorld eta HTWork enpresa holandarrak elkarrekin lan egingo dute irailaren 14tik aurrera.
Bi teknologia enpresa hauek elkarrekin lan egingo dute mundu osotik TechnoHT enpresa bezala, teknologia mundu osora zabaltzeko. Hurrengo Irailaren 1ean egingo den bileran azkeneko akordioak zehaztuko dira.
…”
Egunkaria itxi nuen. Bosgarren aldia zen berri hura irakurtzen nuela. Maletinatik bileran esan beharreko apunteak atera nituen. Irakurtzen hasi nintzen… “Zertan nabil…. memoriaz dakit eta…” eta oraindik hiru ordu gelditzen ziren bidaia bukatzeko. Egarri nintzen: “Barkatu – esan nion azafatari – ekarriko didazu Coca-Cola bat mesedez?” Leihotik begiratu nuen, ez zen ezer ikusten, gaua zen, hegazkineko beste bidaiariak begiratu nituen orduan,oso arraroak ziren, hegazkina orokorrean oso arraroa zen. Coca-Cola ekarri zidaten, eta lasai-lasai edaten hasi behar nintzenean… hegazkinak astindu gogor bat eman zuen, eta edaria gainera erori zitzaidan. Bidaiarien artean beldur aurpegia zabaldu zen. Hauek ez ziren turbulentziak, hegazkina behera zihoan abiadura handiz. Beste bidaiari guztiekin batera oihukatu egin nuen. Aurrean nuen gizona bueltatu egin zen:
- Hemen gelditzen bagara hilko gara! - Esan zidan – goazen salto egitera!
Hegazkina uretatik hurbil zegoenean salto egin genuen.
Konturatu nintzenerako uretan nengoen, eta hegazkin zatiak hamar metrotara zeuden. Onik atera nintzen bakarra izan nintzen, eta orduan bakardade handia sentitu nuen. Urrunean irla bat ikusi nuen, ilargiaren argiaz argituta. Bitan pentsatu gabe igeri egiten hasi nintzen…


2

John Owers Estatu Batuetako negozio gizon bat zen. Munduan zehar ibiltzen zen beti, alde batetik bestera. Bere lanerako bizitzen zen, bere familia bakarra bere gurasoak ziren, baina lana zela eta, ia inoiz ez zeukan denbora beraiekin egoteko.
Bere burua oso ondo zaintzen zuen, egunero bizarra mozten zuen eta egun libreetan gimnasiora joateko aprobetxatzen zituen. Oso ordenatua zen lanean nahiz etxean.
TechnoWorld teknologia enpresan lan egiten zuen, kanpo erlazioetaz arduratzen zen. Goizean goiz joaten zen lanera eta arratsaldeko azken orduetan ateratzen zen. Hori bidaietan ez zegoenean, noski. Bere lana oso gustukoa zuen, eta lan orduak oso ongi ordaintzen zizkioten. Bere enpresan oso gustura zegoen, eta enpresakoak oso gustura berarekin. Bere lankideekin zeukan harremana oso ona zen. Bere lana oso ondo egiten zuen.
Bere enpresa, TechnoWorld, teknologiaren monopolioa lortuko zuen HTWork enpresarekin elkartzean, eta beraz, izugarrizko dirutza lortuko zuen. Baldintzak zehaztu ondoren akordio batera iritsi ziren, eta hurrengo irailaren 14ean TechnoHT enpresa aurkeztuko zuten meeting batean. Horretarako, lehenengo bilera bat egin behar zuten akordio guztiak sinatuz.
John, bileran egon behar zen enpresako irudi garrantzitsu bat zelako, eta Amsterdamera joan behar zen, bertan ospatuko zelako.


3

Irlara iritsi nintzen, ezin nuen sinetsi. Hondartzaren hondarrean nengoelarik itsasorantz begiratu eta istripuak eragindako sua oraindik antzeman nezakeen. Leher eginda nengoen, egia esan , olatuek hondartzara eraman ninduten. Energia behar nuen. Ezin nuen jarraitu. Lo egitera gelditu nintzen. “ Bihar hemendik irteteko zerbait pentsatuko dut “ nire buruari esan nion, eta lurrean buruz gora gelditu nintzen.
Esnatu nintzen, ez nekien zenbat ordu lo egin nituen. Ez zitzaidan inporta, istripua oraindik buruan neukan. Jada ez zitzaidan axola Amsterdamen neukan aurkezpena. Bakarrik handik irtetean pentsatzen nuen. Begiak ireki nituen pixkanaka-pixkanaka. Ez nuen hondartzako olatuen soinua entzuten, ezta irlako zuhaitzen hostoena ere. Ez nengoen hondartzan, ez nuen harea nabaritu nire inguruan. Astindu batez esnatu nintzen orduan. Alboetara begiratu eta gela arraro batean nengoela konturatu nintzen. Ohe arraro baten gainean nengoen, ohatila baten antzekoa. Besoetan makina batera iristen ziren urre koloreko hodi bana sartuta neuzkan. Momentu batean kendu nituen, nahiz eta min handia jasan, ohetik jaiki eta ingurura begiratu nuen. Nire alboan bi leiho zahar zeuden. Ezin izan nuen beste aldean zegoena ikusi, egurrezko xaflekin estalita zegoelako. Leihoen eskuinean, urre koloreko hodien makina zegoen. Honen ondoan hainbat armairu zeuden. Jarraian, mahai bat zegoen. Ez zeukan ezer gainean, lanpara txiki zahar bat bakarrik. Mahaiaren ondoan atea zegoen, irteera bakarra eta honen ondoan tantaka batzuk.
Oso arraroa sentitzen nintzen. Zutik jarri nintzen eta bazirudien dena mugitzen zela. Aterantz joan nintzen nire ustekaberako, irekita zegoen. Atea ireki eta pasabide bat zegoen. Ez nuen inor ikusi, beste bide bat aurkitu behar nuen. Sabairantz begiratu nuen: “ hori da! ” pentsatu nuen, aire konduktua ikustean. Mahaia kanpora eraman nuen, sabaizuloaren azpian jarri eta igo egin nintzen. Salto batez, konduktura heldu eta barrura sartu nintzen. Leku justua neukan handik ibiltzeko. Poliki-poliki jarraitu nuen, soinu gehiegi egin gabe. Izerditan blai nengoen, beldurra nire gorputzetik zabaltzen hasi zen. Laborategi horretako batek harrapatuko banindu…ez nuen horretan pentsatu nahi. Hortik jarraitzen banuen irteera bat aurkituko nuen, seguruenik.
Konduktutik jarraitu nuen denbora luze batez. Birak ematen nengoela iruditzen zitzaidan. Bat-batean gelditu nintzen. Bi ahots ezberdindu nituen:
- Zerbait berri 117 subjektuari buruz? – esan zuen lehenengo ahotsak.
- Ez, baina lasai, ezin da oso urrun egon – esan zuen bigarrenak.
- Ezin du ihes egin, beste batek ez.
- Lasai, ezin da hemendik atera... – eta pauso batzuk entzun nituen. Handik joan ziren.
Handik jarraitu nuen eta azkenean… urrunean argi bat ikusi nuen. Irribarre bat agertu zen orduan nire ezpainetan. Irteera zen. Eguzki izpiak ziren nire begiek ikusten zutena. Ibiltzen jarraitu nuen gelditu gabe eta iristerakoan egiaztatu nuen. Irteera bat zen! Hortik atera behar nintzen, baina lurreraino bizpahiru metro zeuden. Salto txiki bat eman nuen, lekurik ez zegoelako. Buruarekin ez erortzea lortu nuen, nahiz eta izugarrizko kolpea hartu. Minduta gelditu nintzen, baina handik altxatu eta ahal nuen azkarren basorantz korrika egin nuen atzera begiratu gabe.





4

Arratsaldea zen, eta giroa hozten hasia zen. Basoa oso hezea zen, zuhaitz eta landarez beteta zegoen. Nekez lurrera erori nintzen.
Tira, John, altxa zaitez, bai, ihes egin behar dugu, hondartzara joango gara, ea itsasontzi bat pasatzen den, zer? Hemendik ez da itsasontzirik pasatuko, irla madarikatu hau ez da mapetan agertzen, ez du inork ezagutzen, gose naiz, zerbait jan behar dut, ez, ia gaua da, lo egin behar dut, leku bat aurkitu, eta bihar zerbait jan, bai, fruituren bat edo, baina joder, berriz harrapatzen banaute zer, ni ez naiz basoko mutila, toki seguru bat aurkitu beharko nuke haiek berriz ez aurkitzeko, ez dakit nortzuk diren ezta zer hostia egin nahi duten nirekin ere, beno, hotza egiten du, gaua iristen bada, ez dut ezer ikusiko, hori da, goazen zerbait bilatzera, goazen motel, altxa zaitez!
Arnasa hartu eta neuzkan indar eskasak aprobetxatuz zutik jarri nintzen. Oinez hasi nintzen, begiak ixten zitzaizkidan eta hankak ez zuten ongi erantzuten. “ ez, goazen John, pixka bat gehiago, bakarrik pixka bat… ” behin eta berriz errepikatzen nion nire buruari. Ahal nuen moduan mugitzen nintzen zuhaitz eta zuhaixken artean. Konturatu nintzenerako eguzkia joana zen, nahiz eta oraindik zerbait ikusi. Leher eginda nengoen, minutuak oso azkar pasatzen ziren eta denbora agortzen zitzaidan. Korrika egin nahi nuen handik irteteko baina ezin nuen eta presa eman behar nuen toki seguru bat aurkitzeko. Bat-batean belaunek huts egin zidaten, eta lurrarekin topo egin nuen.
- Joder! – oihu egin nuen lurrera erotzean – Ez naiz inoiz hemendik aterako!
Norbait hurbiltzen zegoela nabaritu nuen. “ Ez, haiek ez! ” pentsatu nuen. Ezin nuen gehiago, ezta ihes egiteko altxatu ere.
Esku batek nire sorbalda ukitu zuen, eta ahots gogor batek esan zidan:
- Lasai, ez zaituzte berriz aurkituko, nirekin etorriko zara - Ez zen haietarikoa, behar nuen segurtasuna eman zidan eta lo gelditu nintzen.
Esnatu nintzen. Dena izugarri ongi gogoratzen nuen, pertsona horrekin hitz egin arte.
Kobazulo antzeko batean nengoen, oso hezea zena, hainbat trapuen gainean nengoen. Kobazuloaren lurra trapuz beteta zegoen.
- Esnatu zara, zer moduz zaude? – esan zidan ezezagunak.
- Nor zara? – esan nuen bere hitzei garrantzi handirik eman gabe.
- Egia da, ez dizut ezer esan. Charlie naiz, duela hilabete bat, edo bi, ez dakit, hona iritsi nintzen, hegazkin istripu baten ondorioz, lasaitu zaitez. – eta ur edalontzi bat eskaini zidan.
Benetan bitxia zen. Ez zen oso altua, baina izugarrizko giharrak zituen. Ez zeukan ilerik, eta eskuineko begian partxe bat zuen. Ez nion ezer galdetu, badaezpada. Gorputza orbainez beteta zuen. Arraroa izan arren, pertsona ona zirudien.
- John dut izena, John Owers. – eta eskua luzatu nion.
- Denbora luzean norbait ihes egitean espero nuen, ni bezala – esan zuen gaia aldatuz.
- Ihes egin? Nondik?
- Badakizu, laborategi horretatik.
- Zer egiten dute bertan?
- Egia esan ez dakit, baina pertsonekin lan egiten dutela ziur nago. Entzun, hemendik irteteko plan bat daukat. Zure laguntza behar dut, biok ihes egingo dugu. Ezin dizut ziurtatu ongi aterako denik, bina hemen ezkutaturik egotea baino hobea da.
- Lagunduko zaitut, nire bizitza berreskuratu nahi dut eta.
- Ongi da. Hau egingo dugu….


5

Gaua zen. Dena prest zegoen, eta oso urduri geunden. Kobazulotik atera ginen. Ilargia zeruan irribarretsu zegoen. Laborategia zegoen lekurantz abiatu ginen. Laborategitik atera nintzen aire konduktura iritsi ginen.
- Plana pentsatu bezala egingo dugu - esan zidan.
- Bai – erantzun nion.
Bere laguntzarekin konduktuan santu nintzen. Oso urduri nengoen, baina plana ongi ateratzeko gogoak bultzatzen ninduen . Ez nekien handik irtengo nintzen, baina saiatu behar nuen. Sabaizulora iristean, hau ireki, eta pasabidera jaitsi nintzen. Ez zegoen inor eta argiak itzalita zeuden. Eskuargia piztu nuen. Ez zen ezer entzuten makina batzuen hots konstantea izan ezik. Ez nuen laborategia ezagutzen baina Charliek bai. Berak emandako aginduak jarraitu nituen, esandako pasabideetatik joanez. Ate txuri batera ailegatu nintzen. Bertan kate bat zegoen, hau ez irekitzeko . Paretan zegoen
su-itzalgailu bat hartu nuen eta hainbat kolpe eman ondoren katea puskatze lortu nuen nahiz eta soinu ikaragarria egin. Segidan, atea ireki nuen. Laborategiko atzeko aldera eramaten zuen. Bertan Charlie zegoen itxaroten.
- Arazoren bat? – galdetu zidan.
- Ez, momentuz ez.
- Goazen ba. Zu produktuen bila eta ni materialen bila.
Banandu egin ginen. Bakoitza bere aldetik joan zen, plana jarraituz. Atzera begiratu eta Charlieren eskuargiaren argia nola urruntzen zen ikusi nuen.
- Baina, nor da Charlie? Zergatik laguntzen diot? Ez dakit nor den, ezta berarengan konfidatu beharko dudan ere. Agian laborategikoa da, nahiz eta bera hori ezeztatu. Duela bakarrik bi egun ezagutu dut. Non egongo dira laborategiko guztiak? Baina, norekin ari nahiz hizketan? Erotzen hasia naiz... Hemendik ihes egin behar dut naiz eta Charlie nor den ez jakin. Lagunduko diot, eta biak hemendik ihes egingo dugu...
‘Laborategia 1’ irakurri nuen ate batean. Honen ondoan kodigo bat sartzeko teklatua zegoen. Charliek esandako zenbakiak jarri nituen; 2,7,8,5,6. Benetan oso kontrolatua zeukan laborategia Charliek. Atea ireki eta barrura sartu nintzen. Hainbat produktu bitxi zeuden. Ez nituen halako produktuak inoiz ikusi. Ezta entzun ere; ‘anglusfina’ irakurri nuen kolore morea zeukan pote batean. Pote txiki batzuetan produktu horiek eta horrela irlaren existentzia demostratuko genuke.
Charliek itsasontzi txiki bat prestatua zeukan. Ez zuen ez arraunik ez belarik ere, eta horregatik motor bat behar zuen. Egia esan, ez nekien nola lortuko zuen, makina bati kenduko zion ziurrenik. Dena oso lasai zegoen. Gehiegi, nire ustez. Baina noizbait esnatuko ziren laborategiko horiek. Produktu kimikoak biltzen jarraitu nuen eta Charliek emandako oihalezko poltsa batean sartu nituen.
Bat-batean oihu batzuk entzun nituen:
- John! Ihes egin! Harrapatu naute! – Charlieren ahotsa zela nabaritu nuen.
Pasabidera atera nintzen eta Charlie niregana korrika ikusi nuen. Ez zuen motorra lapurtzea lortu. Zerbait gehiago hartu behar nuen froga moduan eta laborategian sartu eta denbora ez nuenez mahai baten gainean zegoen txosten bat hartu eta galtzetako gerrikoan jarri nuen. Charlie ni nengoen tokira iristen ari zen.
- Zetan zabiltza! Korrika egin! Alde hemendik!
- Produktu hauek asko pisatzen dute!
- Utz itzazu produktuak! Ihes egitea da garrantzitsuena!
Pasabidean Charlieren atzetik zetozen segurtasuneko guardia batzuk ikusi nituen. Pistola batzuk zeuzkaten eskuetan. Tiroka hasi ziren. Hau ikustean produktuak lurrera bota eta korrika hasi nintzen. Produktuek beraien artean erreakzionatu zuten eta leherketa txiki bat gertatu zen. Produktuak laborategiko atearen ondoan bota nituenez, leherketa laborategira iritsi eta bertan zeuden produktuak leherketa jarraitu eta handitu zuten.
Charlie eta biok , korrika egiteari utzi gabe, kanpora atera ginen. Tiro batzuk entzun nituen. Halako batean atzera begiratu eta Charlie lurrean zauritua eta atzean laborategia sutan ikusi nuen. Korrikan jarraitu nuen eta hondartzara iritsi nintzen. Atzera begiratu nuen, ez zetorren inor nire atzetik, baina plana gaizki atera zen. ‘Eta orain zer?’ pentsatu nuen. Ihes egiteko planarik gabe eta oraingoan bakarrik nengoen. Ezin nuen bakarrik ihes egin. Ezta saiatu ere. Ez nekien non zegoen Charlien egindako txalupa. Ez zidan esan. Agian ez zen nitaz fidatzen.
Soinu ikaragarri batek nire belarriak astindu zituzten. Itsasorantz begiratu eta itsasontzi bat niregana etortzen ikusi nuen. Sutearen kea ikusiko zuten seguruenik. Irribarrez itsasorantz igeri egiten hasi nintzen.


6

Itsasontzia zegoen tokira iritsi nintzen. Marinelak soka batzuk bota eta haien laguntzarekin itsasontzira igotzea lortu nuen. Haiek agurtu ere egin gabe istorio guztia kontatu nien. Ez zidaten ezer esan, bakarrik lurrera eramango nindutela. Eta horrela egin zuten.
Bi aste inguru barru, berriro nire herrialdean nengoen, eta itsasontzitik jaitsi bezain laster beltzez jantzitako pertsona batzuk kotxe batean sartu eta ni galdekatzera eraman zidaten. Lasai nengoen, ez nuelako ezer txarrik egin eta iristean zer gertatu zen galdetu zidaten. Lasaitasun osoz istorio guztia kontatu nien eta laborategian lapurtutako txostena eman nien.
Aste bat atxilotua egon ondoren eroetxe batera eraman ninduten. Indar alkandora bat jantzi ninduten. Han nengoela eroetxeko jabearen eta beltzezko pertsona horren elkarrizketa entzun nuen.
- Begira zer daukan – esan zuen beltzezko pertsonak txostena erakutsiz.
- Arriskutsua dela uste duzu?
- Arriskutsua? Ez dut uste, baina gehiegi daki. Zerbait gaizki atera omen zen, eta ihes egin zuen.
- Lehenengoan bezala?
- Lehenengoa hilda dago. Berarekin elkartu zen. Laborategiko lanak zailtzen ari zenez, irlatik kanporatzea egokiena zela pentsatu genuen. Hemen seguru egongo da?
- Lasai zaitez, ezingo da hemendik atera, eta edonori kontatu diezaioke, ez diote sinetsiko, orain eroetxe batean dago...
- Ongi da…..



Aitor Barrenetxea Iker Belloso