2009/06/24

OIHU MUTUAK


Egun arrunt bat zen. Nire logelan eserita negoen, panpinari begira. Begi marroiak zituen, guztiz sakonak, deabrua zuzenki begiratuko bazenu bezala zen, baina ez ninduen izutzen. Harekin jolasten nuen eta nire ahizpak baino gehiago maite nuela uste nuen, haiek ez baitziren ia inoiz nirekin egoten, bakarrik uzten ninduten panpin batek maitasuna edota adiskidetasuna eman zezakeela pentsatuz.
Altxatu eta afaltzera jaitsi nintzen.
Itzultzean, ohea ikusi, ohe azpia miatu, armairua ireki eta leihotik begiratu arren, ez nuen ikusi. Panpina ez zegoen. Orduantxe, gela barruan lehenengo urratsa ematera nindoanean, lurrean itsasten ninduen zerbait zegoela nabaritu nuen. Alegia, likido likitsu eta beltz bat zapaltzen ari nintzen. Berehala, oihu urrun eta zorrotz bat entzun nuen. Kilika batek gorputza zeharkatu zidan bizkar hezurretik. Baina, likido ilunak bide bat jarraitzen zuela ikusi nuen eta bitan pentsatu gabe, jarraitu nuen.
Bidea haurtzaindegitik kanpora zihoan. Baina nik jarraitu nuen beldur izugarri batek inguratzen ninduen bitartean. Indar batek edukita izango banindu bezala.
Gaua agertzen hasia zen eta baso erdi-erdian aurkitzen nintzen. Giroa hotz zegoen eta ez zen batere soinurik; ez txori triste bat, ez hautsitako adarrik. Haize mutu bat zebilen nire ile motza astintzen. Belarriek, eskuek, oinek eta bihotzak min egiten zidaten. Korapilo handi batek eztarriaren hodia itxi eta itotzen ninduen, eta nire gorputz osoko kirioak estutzen zizkidan. Beldurra, niregana iritsia zen, kupidarik gabe une bakoitzean sabelaren erdian hesola bat sartuko baluke bezala.
Orduantxe, ahoa ireki zitzaidan eta zerbait jario zen. Goragaleak izan nituen, baina ez sabeletik ateratzen direnetakoak, bihotzetik ateratzen diren horietarikoak baizik. Eten zuenean, nire aurrean norbait zegoela sumatu nuen. Begiak ireki nituen, baina ez nuen inor ikusi. Zuhaitzak, hotza, likido beltza eta ni ginen hor zegoen bakarra. Ni, bai, baina ez guztiz. Gorputz mindua bakarrik.
Jaiki nintzenean, ibiltzen hasia nintzela ohartarazi nintzen. Ez nintzen ni gidatzen ari ninduena, inor ez zen ni bultzatzen ari…Zer gertatzen ari zen? Ikaraturik nengoen, baina nire barrutik norbaitek ez zidan uzten, nonbait, ikaraturik sentitzen edo zerbaitetan pentsatzen. Nitaz eskuratu zen.
Bitartean, konturatu gabe, nire ahizpak nire bila zetozela barneratzen ari zen nire burua. Nire bila zetozen. Beren beldurra, segurtasun eza, nahastea eta arima urratuak sentitzen nituen, baina horren gainean ez nuen ez iritzirik ez erantzunik. Zur nengoen, baino ez nuen gaizki egon litekeela pentsatzen.
Gero, haiek hiltzeko desira handia etorri zitzaidan. Amorru izugarria eta indarra. Baina batez ere, amorru haundi-haundia. Indarkeri gogoa eta haien gorputzak sarraskitzeko beharra. Edozerrengatik askatzeko nahia, haiekin beteko nuen.
Une hartan, panpinaz oroitu nintzen. Berekiko oso-oso lotua nengoen. Orain amets beltz hau ulertzen nuen, baina, hala eta guztiz ere, buruan harturik, gustukoa nuen eta ez nuen inoiz amaitzerik nahi.
Istorio asko entzun izan nituen nire bizitzan zehar; mamuei buruzkoak, deabruei, sorginei, izpirituen… buruzkoak, baina ez nintzen inoiz panpin batengandik edukita sentitu.
Gauzak horrela, nire gorputz berria aztertzen hasi nintzen. Ikusmen oso garatu bat neukan, gau-itxia zen, baina zuhaitzen itxura eta ertzak argitasun zorrotz batekin ikusten nituen. Lurrean zebiltzan inurri eta zomorro txiki guztiak bereiz nitzakeen. Harrigarria zen. Kokoriko jarri nintzen eta lurra eskuaz laztandu nuen. Izaki eta landare bakoitza bereizten nituen, baita zegoen tenperatura ere. Entzumenaz, nahiz eta entzuteko askorik ez egon, edozein soinu entzun nitzakeela banekien, beraz, adar bat hartu eta urrun jaurti nuen. Nire indar handiaz konturatzeaz gain, adarraren azalaren punta bakoitzak lurraren belar ale eta lohi arrasto bakoitzak nola kolpatzen zituen entzun nuen. Izaki arraro bat bihurtu nintzen, zentzumen guztiak oso garatuak dituenetakoa. Baina usaimenaz gainera, beste zentzumen berri bat nuen. Inguruan zeuden pertsona guztien buruan sar nintekeen. Horregatik, nire ahizpen buruan sartzea bururatu zitzaidan.
Ikusten ninduten, nire parean zeuden!
Bira eman eta hortxe zeudela ikusi nuen. Amorruaz, beren buruetan sartu, bietan batera, eta oihu egin nien barrutik.
-Zerbaitek min egin dit buruan! Min izugarria.-esan zuen helduenak.
-Baita niri ere. Zer izango ote da? Jone! Ene Jainkoa! Ondo al zaude?
- hori esan eta niregana urreratu zen, muxuka eta besarkada handiak emanez.
-Aski da.
-Aah!! Zu zara ezta? Liburuetan irakurri dugu. Likido beltz hori panpinak egin du zu erakartzeko. Zure panpinak, Jone, hartu zaitu, edukita zaitu! Ez al zara konturatzen?
Bai, konturatzen nintzen. Baina ezin hobe negoen eta asperturik jada. Haiekin bukatu behar nuen. Nire buruan, aizkora batez enbor bat nola suntsitzen nuen imajinatzen hasi nintzen. Beren aurpegietan min jasanezina isladatzen zen.
-Egon geldi!! Zatoz gurekin, panpina zure gorputzetik atera behar dugu!
-Ez dut nahi. Eta momentu hartantxe nire beste ahalmenetako bat aurkitu nuen. Besteak ni bezalakoak bihur nitzakeen. Une horretarako ezin hobea. Laister egin nuen eta zera esan nien:
-Ez al dago hau baino ezer hoberik? Zatozte nirekin, beste ahalmen asko geratzen dira oraindik erabili eta behar diren uneetan gure nahiak asetzeko.


ANA VILLANUEVA. DBH 2

No hay comentarios: