Izaskun kezkatua zegoen. Aste bat zeraman bere lagun minaren , Amaiaren, berririk jakin gabe. Telefonora mila dei egin zizkion, baina denak erantzunik gabe. Bere adiskidearen etxera joatea erabaki zuen, eguraldi ona atera zen arratsalde batean, eta horrela paseotxo bat emango zuten biek elkarrekin, bere kontuak kontatzen zituzten bitartean.
Amaiaren etxeko sarreran zegoelarik, atea pixka bat irekia zegoela ikusi zuen. Hala eta guztiz ere, txirrina jotzea erabaki zuen. Bi saiakera egin zituen, eta erantzunik ez. Barrura sartzea erabaki zuen, zerbait gertatu ote zitzaion beldur.
Dena isil-isilik zegoen, atearen karranka zen momentu horretan entzun zen zarata bakarra.
Sarrera zeharkatzen zuen bitartean, dena bere leku egokian zegoela ohartu zen. Agian, Amaia oporretan zegoen, eta lapurren bat sartu ote izanen zen etxera. Egongelara iritsi zen. Eskuak ahora eraman zituen, eta zeraman larruzko poltsa lurrera erori zitzaion, atetik sartu eta hura ikusi zuen bezain laister. Ez zekien zer egin. Malko busti batek zeharkatu zion masaila. Zur eta lur bihurtu zen momentu batez. Ez zekien zer egin.
Bere lagun mina, lurrean botata zegoen. Argi eta garbi ikusten zen ez zuela arnasarik hartzen. Begiak irekiak zituen eta azala zuri-zuria. Begi hondoratuek eta ezpain moreek bizi gabeko itxura ematen zioten. Bere ondora joan zen, lurretik altxatzeko gutxienez, baina hain gogor zegoen, besoa ere ezin izan ziola mugitu. Poliziari deitu zion urduri.
Kotxeen soinuak entzutea itxaroten zuen bitartean, inguruari erreparatu zion
adi-adi. Koadroa apurtu bat lurrean zegoen, puzketa handietan apurtua. Pixka bat hurbildu, eta etxe batena zela ohartu zen. Amaiak papertxo batzuk zituen
esku artean, eta ahoan. Azkenik, polizia iritsi zen. Ezer ez ukitzeko agindu zuen nagusiak, eta bete zuen Izaskunek. Galdera batzuk egin ondoren, etxera joateko agindu zioten, zerbait zekitenean, deituko zutela zin eginez.
Izaskunek oso pentsakor pasa zituen hurrengo hiru egunak, bere lagunari zer gertatu ote izan zitzaion bere buruari galdetuz behin eta berriro. Bere ama, bi edo hiru egun lehenago hil zen, baina hori ez zen arrazoia Amaia egoera horretara iristeko, bere ustez behintzat. Susto batez ohartu zen mugikorra dardaratzen zegoela. Polizia zen.
Hasieran paperarengatik ito izanen zela pentsatzen zutela esan zion poliziak. Bere amaren heriotzak urduritasuna eragin ziola eta horregatik koadroa ere apurtu izanen batzuk zuela. Baina frogak ez zuen hori adosten. Infartu bat eman ziola azaldu zion poliziak Izaskuni, hori besterik ez.
Amaia neska alaia zen, oso argia eta hori gutxi balitz, ederra. Nahiko lagun zituen, eta ikasketak bukatu berri. Lanaren bila zegoen orain. Bere ama, Irene, gaixorik zegoen azken aldi hartan eta bera zaintzen pasatzen zituen egunak. Ama eta alaba arteko erlazioa oso estua zen, horregatik amak huts egin zuenean, alabak oso gaizki pasa zuen.
Gau hartan, Amaia ganbarara joan zen, bere amaren trasteen artean kuxkuxeatzeko. Beste gauza pilaren artean, bere amak margotutako etxe baten koadroa aurkitu zuen. Etxeak, hiru solairu zituen, eta hauetako bakoitzean, bost leiho zeuden. Behekaldean belardi izugarri handia zegoen, eta bertan, lorezain gazte bat. Etxea familia aberats batena zela imajinatu zuen, hura zuen luxuzko itxuragatik. Atzekaldeko mendiak ezagunak egiten zitzaizkion, inguruko zonaldea zirudien. Koadroa hainbat gustatu zitzaion, bere logelan zintzilikatu zuen, bere amaren omenez besteak beste.
Nekaturik zegoen eta ohean lo gelditu zen. Hurrengo goizean, eguzkiaren argiarekin batera esnatu zen, eta begiak ireki bezain laister, koadroari erreparatu zion; neska gazte bat zegoen leiho batetik begira. Arraroa egin zitzaion, eta begiak igurtzi zituen, baina ez ziren bere irudimenak. Komunera joan zen aurpegia garbitzera, eta beste leiho batean, haurtxo bat agertu zela konturatu zen. Logelatik alde egin zuen eta arropak jantzi ondoren, koadroko etxea bilatzera joan zen. Etxe hartan zerbait gertatu zela sumatzen baitzuen, eta gainera, bere amak zerbait ikustekorik zuela.
Kotxearekin, ezaguna egiten zitzaion zonalde hartara abiatu zen. Oker ez zebilen, han zegoen etxea. Oso aldatua zagoen, baina denbora kontua zen. Etxeko ate zaharra kolpatu zuen eta amona zahar bat agertu zen. Ile zuri eta luzea mototsa batean bildurik zuen. Gona luze bat zeraman, eta zapi beltz bat sorbalden gainetik.
Ahots baxuz azaldu zion amonatxoak Amaiari, etxea lehen familia aberats batena zela, baina umerzurztegi bezala erabiltzen zutela. Neska gazteak, familiarekin zer gertatu zen galdetu zion eta amonak inork ez zekiela serio-serio erantzun zuen, egun batean, denak hilik agertu zirela, eta ez zekiela inork zergatik. Emakume zaharrak, Amaiari barrura sartzeko gonbidapena eskaini zion, baina honek aukerari ezetz esan eta etxerantz itzuli zen.
Etxean, koadroak paretan zintzilik jarraitzen zuen. Haurra lorazainarekin batera agertu zen emakume batekin. Azkeneko honek, familiaren ama zela zirudien. Zer gertatzen zen kuadro horrekin? Kaxa batean sartu eta ohe azpian utzi zuen.
Gaua iristea asko kostatu zen Amaiaren irudimenez, eguna inoiz baino luzeagoa iruditu zitzaion. Baina azkenik, ohe gainera bota zenean, ohe azpian kolpe ahulak entzun zituen. Zalantzarik gabe, koadroarenak zirela pentsatu zuen, nahiko urduri, egia esan. Hori ez zen normala, edo agian ametsetan zebilen...
Kaxa, ohe azpitik atera zuen eta estalkia kendu bezain azkar, koadroan amona bat eta gizon bat agertu zirela konturatu zen, baina oraingo aldi honetan, ez zegoen lorazaina. Zer demontre gertatzen zen? Erantzunik gabe egongela zeharkatzen hasi zen, sukaldeko zakarrontzian margoa botatzeko, eta hau pusketetan zatitzen hasi zen. Momentu horretan, egongelaren erdi-erdian, koadroaren barrutik paper bat erori zen. Mantso eta harriturik makurtu, eta papera hartu zuen. Ahots baxuz papera irakurtzen hasi zen.
Kaixo:
Irene naiz. Etxe honetan gertatutako gauza larri batez lekuko izan naiz. Lorezainak, familiako pertsona guztiak hil ditu banan- banan eta lorazainari inori kontatuko ez diodala zin egin diot, bestela, ni izango naiz hurrengoa. Mesedez, lorazaina oraindikan aske dago, deitu lehen bait lehen poliziari, gai honetaz berri emateko eta kontuz ibili.
Eskerrik asko.
Irene
Amaia segundu batez geldi gelditu zen, eta bi aldiz pentsatu gabe telefonora hurbildu zen, lehen bait lehen polizia deitzeko. Hori baitzen bere amak eskatu zuen gauza bakarra, gainera berarekin ados zegoen. Edozein pertsona hil zezakeen lorazain horrek.
Bapatean atzerantz begiratu zuen, eta gizon zahar bat berari begira zegoela konturatu zen. Gizonak, zuhaitzak inausteko guraize handi eta zorrotz batzuk zituen eskuartean, eta Amaiaren lepoa sartu zuen hauen tartean. Amaiak begirada azkar bat bota zion lorezainari, goitik behera, segundu bat baino gutxiagoko denbora erabiliz. Zalantzarik gabe koadroko gizona zen. Arropa berbera jantzia zeraman, eta bera zela aurpegian nabaritzen zitzaion, nahiz eta zimur gehiago eduki.
Amaia oihuka hasi zen. Lorezain zaharrak isiltzeko agindu zion. Amaiak bere desioa bete zuen. Lorezainak pixka bat gehiago estutu zituen guraizeak. Amaiak negarrez esan zion papera jango zuela, ez ziola inori gertatutakoa esango, eta lehenengoa egiten hasi zen. Lorezainak estutzen jarraitzen zuen, ez zuen gelditzeko itxurarik. Amaia bapatean, geldi-geldirik gelditu zen eta lorezainak guraizeak lepotik kendu zizkion. Neska, lurrera erori zen, hankek huts egin ziotelako eta hor geldirik geratu zen, baina ez nahita. Berak, jada, ez zuen bere gorputzeko ezer kontrolatzen.
Lorezaina, inongo urduritasunik gabe, irteerarantz abiatu eta atetik atera zen. Eskuartean guraize handiak zituenez, ez zituen artaziak askatu atea ongi ixteko. Oinarekin bultzadatxo bat eman zion. Baina atea ez zen guztiz itxi.
XIX. IRUÑEKO GAZTEENDAKO LITERATUR LEHIAKETAN, 1. AKZESITA.
ANAIS SANCHEZ DBH 3
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario