Dena hasi zen hamaika urte nituenean. Gorkarekin, hau da, nire nebarekin lo egiten nengoen logela berean. Biok entzun genituen oihuak, biok larritu ginen eta besarkada estu batekin amets gaizto hori bukatzea zen gure nahi bakarra. Baina ez. Inoiz ez dut ahaztuko gau hura. Bapatean golpeak entzun ziren. Isiltzen ez ziren kolpeak. Gero, edalontzien platerren, kubiertoen… izugarrizko zarata. Gorka dardarka zegoen niri gero eta gehiago estutzen. Nik ezin nuen gehiago aguantatu, bien presioa nuen nire gorputzaren baitan. Azkenean, bazirudien dena bukatu zela. Etxeko atariko atearen kolpe zaratatsuak amaiera eman zion oihuen arteko gerrateari. Bi anaiok sukalderantz abiatu ginen korrikan eta beldurra oraindik gure gorputzetik ateratzea lortu gabe. Ikusi genuena izugarrizkoa izan zen. Ama han zegoen, lurrean eserita paretaren kontra, negarrez zegoen, aurpegia eta besoak beltzunez eta urrakadez estalia. Biok hura besarkatu genuen eta hiruren artean, gorputzen kontaktuarengatik, momentu hartan ezinbestekoa zela elkarrekin egotea sumatu genuen gure barruan. Altxatu eta hirurok nire gurasoen ohera joan ginen lo egitera. Ordu guzti haiek isiltasunean pasa genituen. Gorkaren arnasketa fuertea entzuten zen behin baino gehiagotan katarroaren kontuarengatik, baina amak eta nik gau osoa negarrez eta bakardadean pasatu genuen.
Inoiz ez dut ahaztuko gau hura. Bi mila eta zortziko irailaren laua, ostirala. Gau hartan kriston eztabaida izan ondoren, nire aita etxetik atera zen inoiz ez bueltatzeko (bakarrik bere gauzak hartu behar zituen egunean berriro ikusi nuen). Gorkak zazpi urte besterik ez zituen eta bera ez zen konturatzen gertatzen ari zenaz. Nire gurasoak beti egon dira eztabaidetan, baina inoiz ez dira beraien artean eskua altxatu. Nire aita pixka bat biolentoa zen baina… nik, bi urte lehenago eskua sutan jarriko nuen esanez inoiz ez zela gertatuko gau hartan jasan izan nuena. Inoiz ez nuen ama negarrez ikusi, amak ez zuen inoiz negarrik egiten. Oso emakume indartsua zen. Beraien arteko eztabaidak ez ziren larritu beharrekoak edo gutxienez hori pentsatzen genuen Gorkak eta nik… eta hori pentsatzen bagenuen, gau horrek orain arte oker geundela argitu zigun. Baina iluntasuna ez zen larunbat goizean bukatu.
Etxean, urteak segitu ahala ez genuen gai hori buruz ezer hitz egiten, ez genuen ama mindu nahi, eta berak ez zuen gu bera minduta ikustea nahi.
Hurrengo urtean, nire amak aitaren kontrako epaiketa irabazi zuen. Hamabi urtez preso egon behar zuen aitak. Gutxienez hori esan zuen epaileak. Ama pozik zegoen, Gorka ere bai. Biak izugarri pozik zeuden! Baina ni…ama pozik bazegoen ni ere bai, azkenean hori zen urte osoan bilatzen genuena ezta? Ama pozik eta seguru egotea. Baina ni…Guzti hori asko gustatzen zitzaidan, amaren beldur guztiek ihes egin zutela nabaritu nuen, BAINA NIRE AITA GARTZELAN ZEGOEN!! Aita eta ama dibortziatu zirenean, amak eta Gorkak sentitzen zutenaren beste sentimendu desberdin batek jotzen zuen nire burua.-Zergatik egon behar nintzen triste? -Gartzelan sartzeagatik? -Tristuraz aparte lotsa ematen zidan nire aita gartzelan egoteak. Ikastolakoek, auzokoek… nire familiaz hitz egiten hasiko ziren eta hori ez nuen batere gustuko.
Gorka oso jakintsua zen, ikastolan izugarrizko emaitzak ateratzen zituen, beti ni baino hobeagoak. Urte hortan aldaketa batzuk nabaritu zitzaizkion ikasketetan baina… oso txikiak izan ziren. Amak, beti bezala harro segitzen zuen izandako seme jakintsuaz. Gorkak, hasieran lagunekin problema batzuk izan zituen, baina laister bukatu zitzaizkien txorakeriak eta txikitan bezala arratsaldero plazara ateratzen jarraitu zuen beraiekin.
Amak arazoa konpontzen zegoen bitartean lanetik bota zuten. Ama irakaslea zen eta beti egon da bere lanean alai eta disfrutatzen. Diruz eskas ibili ginen, nire aiton-amonek kontuan zuten diru guztiaz baliatu ginen. Igandero, aiton-amonen etxetik ateratzean hau esaten zien amak:
-Lasai egon, lana lortzen dudanean guztia bueltatuko dizuet, benetan. Eskerrik asko guztiagatik, eskerrik asko benetan. Zuek gabe…
-Ez da ezer-mozten zion amonak.-Nik badakit zuk ahal duzun guztia egiten duzula, behin baino gehiagotan egiaztatu diguzu.
-Zu lasai egon-esan zuen aitonak-, eta lanen batean hartzen bazaituzte oso ondo, bainas bestela, geratzen zaizkigun urte hauek hemen gaituzu zurekin nahi duzunean laguntzeko. Beno agur, berandutzen ari da eta. Datorren igande arte!
-Agur!
Hori izaten zen gutx- gora behera igandero izaten genuen agurra. Amak ez zuen neba-arrebarik, beraz, bere gurasoak beti laguntzeko prest zituen. Beti egon dira amaren arazoen atzetik ongi bukatu dadin ziurtatzeko.
Nik, Gorka ez bezala, nahiko jeitsi nuen maila ikasketetan. Ez nintzen nire anaia bezain argia, baina beti egon naiz ikastolan emaitzetetan problemarik izan gabe. Beti gainditzen nituen kontrolak, gero ez nituen izugarrizko nota onak lortzen, baina… Urte hartan, ordea, gainditua edo gutxiegia izatea azkeneko momentuan enteratzen nintzen beti, inoiz ez neukan argi. Eta normalean ganditzen nuen, baina bazeuden arlo batzuk inoiz arazoak eman ez zidatenak… agian, DBH 1. maila izateagatik ikasketetan jeitsi nintzen, baina nire lagunek beti bezala segitzen zuten, beraz, banekien zer zen guztiaren kezka. Banekien zergatik nenbilen horrela, inoiz ez nuen ahaztuko bi mila eta zortziko irailaren lauko ostirala. Ni oso sentsiblea nintzen eta zerbaitetaz ahazteko izugarrizko denbora behar nuen. Ez nekien noiz ahaztuko nuen azkenean dena, baina horrela ezin nuen segitu!
Beti izan ditut lagunak eta beraiekin zineman, kaletik… beti elkarrekin ibiltzen ginen, baina garai hartan ez nintzen ateratzen. Amak astebururo hau esaten zidan:
-Zergatik ez zara gaur lagunekin ateratzen eta disfrutatzen duzu?
-Ezin dut, datorren astean azterketa asko ditut.
Hor bukatzen zen elkarrizketa. Amak bazekien zergatik zen eta ez zuen nahi gai hori buruz hitz egitea, beraz, isilik gelditzen zen beti. Gure familian gai guztiei buruz hitz egiten genuen, guztia kontatzen genuen gure artean, baina inoiz ez genuen ezer aipatzen bagenekienari buruz lotuta baldin bazegoen.
Ikastolan nahiko bakarrik sentitzen nintzen. Agian nire errua zen, nire lagunek ahal zuten guztia egiten zuten, baina nik ez nien kasu handirik egiten eta inoiz ez nien hitz egiten gertatutakoaz, nahiz eta nik aski ongi nekien guztiaren berri izango zutela. Gainera, beraiek ere mutilekin ateratzen hasi ziren eta ni nahiko isolatua nengoenez nire munduan ez nuen ez nesken ez mutilen arreta pizten.
Bi urte ondoren, Gorkak hamar urte zituela, izugarrizko gaixotasun batean murgildu zen. Urte bat iraun zuen. Etxetik ospitalera, ospitaletik etxera. Azkenean, gaixotasuna amaitu zenean… ama eta biok triste geunden!!! Oso triste!! Amak txoratuta bukatu zuen! Bere semea, hamaika urtekoa bere begien aurrean hil zen! Ama zoroetxe batean sartu zuten eta ni adingabekoen etxe batean sartu ninduten nire adineko beste hainbat nerabeekin. Hango gazte gehienek problemak zituzten gurasoekin eta azkenean han zeuden, etxe batean atera ezinik, ihes egin ezinik. Baina ni ere horrela nengoen! Denak drogetatik atera ezinik zebiltzan, denak neska lotsati bat ezik. Olatz. Hura bazter batean uzten zuten arraroa zela pentsatzen zutelako. Nik ez nuen beraiek bezala bukatu nahi, beraz, bere lagun egin nintzen.
Biok hamasei urte genituenean, gauean ateratzen ginenean, gazte talde bat ezagutu genuen gau batean. Egun horretatik aurrera beraiekin ateratzen ginen asteburuetan. Baina ez ziren guk pentsatzen genuen bezalakoak, beraiek ere gurasoekin problema asko zituzten egunero eta drogen munduan murgilduta zeuden gure bizilagunak bezala. Hortaz konturatu bezain laister Olatzi jakinarazi nion. Baina… berandu zen. Iñaki deituriko mutikoaz maitemundua zegoela aitortu zidan. Egia esan, neska guztiak beraren atzetik zebiltzan, taldeko buruzagia zen gutxi- gora behera. Olatzek mutilen kontuekin oso gaizki pasatu zuen aurreko urteetan, eta momentu hartan, dena ongi zebiltzala beraien artean zirudienean ez nuen bakarrik utzi nahi. Bere laguna nintzen eta lagundu behar nion nahita nahi ez. Beraz, beraiekin normaltasunez jotzea hoberena zela iruditu zitzaidan.
Ez dakit nola, baina azkenean, munduko neskarik zintzoenak (nahiz eta bakoitzak iraganean izan zituen oztopoen biktima izan), lagun horiekin hainbeste denbora egonda drogetan erori ziren. Ez ginen konturatzen benetan zer egiteko gai ziren baina…
Orain desintoxikaziozko erietxe batean nago. Hogei urte ditut, hemezortzirekin zentru hartatik atera nintzen eta orain ez dut dirurik, ez dut etxerik… beno egia esan hau da nire etxea. Hemen pasatzen ditut urte hauetako egun gehienak. Ez dut inor nire ondoan egoteko eta laguntzeko. Nik ez dut inor. Nire aitak gartzelan segitzen du eta amari buruz orain dela urte asko ez dut haren berririk. Nire aiton-amonak hil egin ziren orain dela urte dexente nahiz eta orain dela hilabete batzuk besteak enteratu. Ez dut inor laguntzeko. Hemen egunero ibiltzen naiz, ohe honetan bizitzaren eta heriotzaren arteko mugan. Ez dut lagunik. Beno Olat, baina…
Olatz ni bezala dago. Hemezortzi urte bete zituenean bere gurasoek ez zuten haien etxea eskaini. Egia esa, ez zioten han bizitzen utzi. Iñaki helduagoa zen eta beste nesken atzetik zebilen. Olatz alde batean utzi eta beste neska erakargarriago batekin ateratzen hasi zen.
Hau guztia da gertatu zaidana bi mila eta zortziko irailaren lauko ostirala ondoren. Ez zait ezer geratzen, bakarrik oroimenak. Hemen idazten dut norbaitek nozbait hau irakurriko duen itxaropean.
AITZIBER LEATXE. DBH 3
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario