2009/06/24

ABENTURA PAREGABEA

Egunero bezala esnatu nintzen egun hartan. Gosaltzeko arraultza bat, saltxitxa bat eta kafesne bat edan nituen koko zuku baten ondoren. Gosaltzen nuen bitartean irratia entzuten ari nintzen. Asko gustatzen zitzaidan munduan gertatzen ziren berriak entzutea. Egun hartan amak, goizez
lan egiten zuen eta aita oraindik ohean zegoen, eguerdian lan egiten zuelako. Egun horretan asko harritu zitzaidan entzun nuena. Seward, Alaskako herri batean elurretako
monstruo baten arrastoa aurkitu zuten bertako ehiztari batzuek. Oraindik aurkeztu ez banaiz Zack naiz, Zack Gray. Ni Whittier herrixkan bizitzen nintzen Washingtonera joan aurretik. Whittierren nengoela gertatu zitzaigun hau, niri, Shazka, nire txakurrari, eta nire lagun minari, Angeal. Egun hartan ez genuen klaserik izan eta Angeali eta bioi ideia bera etorri zitzaigun burura,Sewardera joatea. Seward, Whittierretik ordu batera zegoen. Angealekin telefonoz hitz egin ondoren, joatea erabaki genuen gure gurasoei ezer esan gabe. Motxila prestatzen hasi nintzen bitartean irratia entzuten ari nintzen eta zera sartu nuen, bi ogitarteko, gosaltzeko eta bazkaltzeko, boteila bete ur, argazki kamera, linterna bat eta nire mugikorra. Etxetik atera behar nintzenean Shazka eramatea ideia ona izango zela pentsatu nuen.
Shazkak nire gurasoen logelan lo egiten zuenez, kontu haundiz sartu nintzen aita ez esnatzeko.Hamar eta erdiak ziren gutxi gorabehera Angeal bilatzera joan ginenean.
Berak ere motxila bat zeraman bere gauzekin. Hamaiketan
Sewardko bidea hatuta genuen.
Bidetik gindoazela, nik mugikorraren bidez irratia entzuten nuen eta Angealek argazkiak ateratzen zituen. Hamaika eta erdiak ziren haur batzuekin elur panpin bat egiten gelditu
ginenean. Zenbait geldialdi egin ondoren, Sewardera iritsi ginen. Sewardko mendira igo baino lehen gosariko bokatatxoa jan genuen eta ondoren herria ikusten geratu ginen. Herria oso polita zen, bioi asko gustatu zitzaigun bere eparantza. Gero, mendira abiatu ginen. Oso zaila zen ibiltzea elurra belaunetaraino iristen zitzaigun.
Tontorrera iritsi ginenean neke-neke eginda geunden, Shazka ezik. Shazkari asko gustazen zitzaion elurra eta leku batetik bestera zebilen. Jateko leku bat aurkitzen ari
ginen baina ezer ez. Tontorrean ezin genuen jan, elurra gerrira iristen zitzaigulako. Ondorioz, jeitsi behar izan genuen pixka bat beherago. Jeisten ari ginela alud bat gure
atzetik harrapatu nahian zetorren. Korrika eta presaka han zegoen kobazulo batean sartu ginen hirurok. Elurrak irteera estali zuen, harrapatuta geunden! Angelek sua pizten zuen bitartean, nik ateratzeko modu bat bilatzen nuen. Mugikorra atera nuen, baina han ez nuen koberturarik. Suaren ondoan eseri ginen eta han bokatak jan genituen. Bat-batean garrasi haundia entzun genuen, yetia zen! Beldurraren beldurrez garrasika hasi ginen, baina ez zigun inork entzuten. Nik ateratzeko bide bat aurkitzen nuen bitartean, Angealek argazki kamera ateratzen zuen. Ez
genuen ezer ikusten zeren kobazuloa oso luzea eta iluna zen. Bera guregandik oso hurbil zegoen eta poliki-poliki hurbilago zegoela suma genezakeen. Bat-batean iluntasunetik hartz txuri ertain bat atera zen eta gure ondora hurbildu eta su ondoan etzan zen. Gu bitartean tunel bat egiten ari ginen ahal genuenarekin. Ordu erdi ondoren tunela amaitu genuen. Joan aurretik hartzari, Angealeri sobratutako bokata eman genion eta gero agurtu ondoren jarraitu genuen. Erlojua azken aldiz begiratu nuenean bostak jota ziren. Whittierreko bidea hartu genuen.
Lehenengo “autostop” egin genuen, baina inork eraman nahi ez gintuelako oinez joatea erabaki genuen. Bidean nik tetrisera jolasten nuen bitartean Angealek argazki mordoa
atera zituen. Zazpi eta erdietan Whittierren geunden. Angeal bere etxera abiatu zen eta ni nirera. Etxeanizugarrizko bronka jaso nuen eta ,gainera, ez genuen ez yetiaren arrastorik ikusi, eta ez yetia. Gaueko bederatzietan nire gurasoekin telebista ikusten ari nintzela norbaitek telofonoz deitu zuen. Angeal zen eta oso urduri zegoela zirudien. Oso azkar hitz egiten zuen eta nikez nuen ezer ulertzen. Piska bat lasaitu zenean, berak ateratako argazki batean yeti bat agertzen zela esan zidan.
Ezin nuen sinestu, baina hala eta guztiz, bere atxeraabiatu ginen nire gurasoak, Shazka eta ni.
Bere etxera iritsi ginenean bere gurasoak eta bera ordenagailuaren aurrean zeuden. Nire begiekin argazki hura ikusi nuenean guztiz harrituta geratu nitzen, egia esan denok geunden aho zabalik. Argazkia aldizkarira bidali genuen eta hurrengo egunean zera zihoen aldizkariak:
“DBH 2.mailako bi ikaslek eta txakur batek, yeti bat aurkitzen dute Sewardko inguruetan. Gobernuak inspekzio ugari egin zituen Sewardko inguruetan, baina ez zuten yetirik aurkitu. Guri egindako elkarrizketengatik eta argazkiengatik, diru asko irabazi genuen, 400.000$ gutxi
gorabehera. Diru horri esker Washingtonera bizitzera joan ginen. Istorio hau Seward eta Whittier herrietako istorioan geratu zela uste dut. Guk, gure bizitzarekin jarraitu genuen, baina ez dut inoiz abentura paregabe hori inoiz ahaztuko.


PETRI ATARRABIAKO HAUR LITERATUR LEHIAKETAKO IRABAZLEETARIKOA

ASIER GUILLO, DBH 2

No hay comentarios: