Iruñean, 2007ko maiatzaren 1ean
Kaixo:
Zer moduz zure birikak? Hori galdetzen dizut, erretzaile amorratua zarelako. Galdera ez da zuretzat bakarrik, zure inguruko pertsonentzako ere bai; seme-alabak, senarra edo emaztea, mutil-laguna edo neska-laguna…
Hau ez da txapa sartzeagatik baina hitzegiten duzunean, zutaz urrundu beharra daukat eta ezin dizut ahora begiratu, zure hortz beltzek nazka ematen didatelakoz (eskuan duzun zure laguntxo horregatik).
Nahi baduzu, aholkuren bat emango dizut: Zure betiko lagunak, traizioa egingo dizu, bizitza kentzeko gai baita! Aukera ezazu zure eskuan izateko edozein zaporeko “txupatxus” alaia, zigarro mixerable hori ordezkatzeko.
Mila euro gasta ditzakezu munduko perfumerik onena erosteko, baina horrela jarraitzen baduzu, ezta honek ere ez du estaliko kaleetatik daramazun kirats hori…!
Eta zer esanik ez, zure etxearen usainaza…!
Aizu, egin ezazu nahi duzuna, erre dezakezu nahi baduzu, baina egiten duzun bakoitzean, pentsatu esan dizudan guztia, gutxiago biziko zarela gehiturik.
Eta zure ingurukoek esaten duten bezala; motel, uztazu!
Zutaz kezkatzen den norbait.