2007/06/19

ARRAUTZETIK JAIO ZEN ERRINOZEROA


Bazen behin familia bat Madagascar-en ama larrosa eta aita pantera zena. Egun batetan larrosa landareak arrautz bat errun zuen lur azpian. Krisk! Krask! Korsk! Bapatean errinozero bat atera zen arrautzetik, aitak eta amas ezin zuten sinestu arrautz batetik beren kumea jaio izatea.

-Baina, nola atera daiteke animalia hori! Ni pantera eta ama larrosa landarea izanik! Jope! Buuu! Ezin dut sinistu!-aitak esan zuen harrituta.


-Lasai gizon! Zaindu egingo dugu, gure kumea baita, ez? –galdetu zuen amak.

-Bai, bai, gure semea da. Bale!-aitak erantzun zuen.

Kumeak pentsatzen zuen nortzuk izando ziren izaki horiek ez zituelako ezagutzen. Gurasoek pentsatzen zuten kumeak ez zituela ezagutuko bere gurasoak zirenik.

Kume errinozero zuria zen elurra bezalakoa, handia bere adinarentzat eta gogorra, burua elefante jaio berri batenaren tamainakoa, begi laranjak eguzkiaren kolorekoak, adar ederrak zeuzkan eta aho handia baino lehoi batena baino txikiagoa.

Gorputz gogorra metala bezelakoa, indartsua eta hanka txikiak bere oinaren kontrakoa. Abila, azkarra, bihotz onekoa eta lasaia.

-Eroski deituko diogu. Bale?-galdetu zuen amak.

-Bai, oso izen polita da. – erantzun zuen aitak.

Errinozeroa hazitu zenean galdetu zien gurasoei:

-Aita, ama, zergatik jaio nintzen errinozeroa? Eta gaitera arrautz batetik jaiotzea?

-Ba, zera Eroski. Nola azaldu.-esaten hasi zen aita.

-Zure aitak esan nahi duena zera da. Ez dakigula nola. Horregatik tximu jakintsuarenagan, Irich-engana, joan behar duzu, zure galdera guztiei erantzungo dizu eta.- esan zion amak Eroskiri.

Eroski Irichengana abiatu zen, tipi, tapa, tipi, tapa…gainera egun pare bat kostatu zitzaion iristea. Iritsi zenean esan zion : “ Nola jaio izan niteke errinozerontea, ama larrosa landarea eta . aita pantera izanik?” Besteak orduan esan zion: “Zure amak eta zure aitak dauzkaten gauza txiki batzuk elkartzen sortu zinen zu”. Baita esan zion Madagaskarko animali guztiak arrautzetatik jaiotzen zirela lur berezia zelako. Azkenean itzuli zenean, familiari guztia azaldu zion. Bla, bla, bla, blabla, bla...

JAVIER F. LIZARRAGA LH 6.MAILA