2007/03/06

Joxan Ormazabal idazlea ikastolan


Joxan Ormazabal idazlea martxoaren 6an ikastolara etorri zen DBH 1.go mailako ikasleei bere liburu Kittanori buruz hitzegitera. Ikasleak Ostadar proiektua jarraituz, Kittano liburua irakurri dute eta honen inguruko lan bat egiten ari dira. Aukera paregabea izan dute idazleari nahi bezain beste galdera egiteko eta momentu bikaina berearekin pasatzeko.

8 comentarios:

izaskun dijo...

nire ustez,joxantonio,oso hizlaria da baina hau azken finean, atsegina egiten zaizu.asko gustatu zitzaizkidan haikuak eta esaldi kapikuak.agian besteek ez dute pentsatzen baina nire ustez,motz geratu zen ordua eta galdetzeko eskatzen zigunean,nik ez nuen galdetzen, urrengo jokua(haikua edo ta esaldi kapikuak)ikusteko.orokorrean,gustura egon nintzen.anais

izaskun dijo...

Niri iruditu zitzaidan asko hitzegiten zuela oso jatorra dela iruditu zait oso polita iruditu zitzaidan bera kontatutako ipuina baina triste xamarra zen aieran ipuin bat kontatu zigun eta gero gu galderak egin genizkion oso gustura egon nintzen.Ainhoa Arregi

Nereika dijo...

kaixo:

Joxantonio Ormazabal ikastolara etori zenean,gauza pertsonalak ere kontatu zizkigun:
Idazlea,Zegaman jaio zen 1948.urtean.Honek magisteritza ikasi zuen eta urte batzuetan zehar irakaslez hasi zen.Haurrentzat idazten du eta elkar argitaletxearekin lan egiten du.

Liburu asko idatzi ditu:
Amaren titi-xorroak,bihotza zubi,kaskarintxo,Patxibusa,Honela bizi naiz,Kiriko eta bere sendia,Maripertxenta,Azenario erraldoia,Haizemari,Nola ibili munduan,ohetik jaiki gabe,Olentzeroren oparia,Saturna,Bi indar txiki inauteritan,Antonio Bolas,Koxmeren gezurrak,Hitzak jostailu,KITTANO...
Gustoko du adarra jotzea,palan jolastea...Gustuko du baita ere poesia liburuak idaztea.
Gustokoago du idazle izatea irakasle izatea baino,baina irakasle izate horrek ere gustokoa du.

Ezkondua dago eta bi ume ditu jakin nahi baduzue.Neri,Joxean Ormazabalek idatzi dituen liburuen artean eta ni irakurri ditudan artean,Kittano izan dut gustukoena egia esan.Pena merezi du liburu hori irakurtzea.

Ormazabalek ere erakutsi digu joku asko eta Haikuak eta Palindromoak egiten erakutsi zigun.Hona emen berak aipatutako palindromoren bat:
NIK ENARA NERAMAN AMAREN ARANEKIN
IKER IREKI
Ormazabalek liburu hauexek gomendatzen digu:
-Lesterren logika
-Txabola terapeutikoa

Gizon honek 34 liburu idatzi ditu gutxi gora-behera.Ez zitzaion inportako argitaletxez aldatzea.

Agur.Nerea Ezkurdia

MIKEL IRIGOIEN dijo...

JOXANTONIO ORMAZABAL:

Idazle hau Zegama izeneko herri batean 1948 an jaio zen. Orain Tolosan bizi da bere bi seme eta bere emaztearekin. 6 urtekin erderazko eskola batera joaten hasi zen baina bera ez zekien euskera eta ez zuen tutik ulertzen. Honetatik 24 urte pasatzean idazten hasi zituen liburuak. 25 urte darama liburuak idazten eta denbora honetan 34 liburu idatzi ditu. ELKAR argitaletxearekin lana egiten du hasieratik baino ez zitzaion inportatuko argitaletxez aldatzea.
HONA HEMEN BERAK ESANDAKO PALINDROMO BAT:
NIK ENARA NERAMAN AMAREN ARANEKIN.

Mikel Irigoien Hernández

Anónimo dijo...

Ormazabalen sarrera liburuen idazketaren munduan oso harrigarria da:
>Irakaslea zenean,oso ikasle zaratatsuak zeuzkan.Behin,hau esan zien:
-Matematikako ariketak isilean egiten badituzue,klasearen azken hamar minutuetan ipuin bat kontatuko dizuet.
Eta horrela gertatu zen,haurrek gizonak esandakoa bete zuten.Orduan,Joxantonio berak momentuan asmatutako istorio bat kontatu zien.Hortik aurrera,teknika hori erabili zuen eta azkenean liburu bat idaztera ausartu egin zen.

Dagoeneko,liburu asko argitaratu ditu eta azkenaldi hontan beste berri bat pentsatzen ari du:"AITONA ETA AMONA UDALEKUETAN"(bere beste bi libururen jarraipena da:"amona bizikletan" eta "amona parapentean".Kontakizun honetan familiako bi zahartxo hoiek udaleku batean sartuko dituzte.Baina,ilobek ezin izango dute aitona eta amona ikusi,beraz, plan bat asmatu beharko dute.

asier dijo...

asterartean Joxeantonio Ormazabal etorri egin zen ikastolara eta bere bizitza kontatu zigun bera baserri batean jaio zen eta irakaslea zen bera palindromoak ,haikuak etb. Erakutsi zizkigun bera kittano liburua egin zuen eta niri asko gustatu zitzaidan

Anónimo dijo...

Joxantonio Ormazabal etorri zenean esan zigun iraskaslea izan zela eta da , baina orain baita ere ipuinak euskaraz idazten ditu.
Oso jatorra iruditu zitzaidan , baina asko hitzegiten zuen.Erakatzi zigun haikuak egite , oso gustora egon nintzen

Anónimo dijo...

joxantoni ormazabal irudito zitzaidan pertsona zabal bat, oso ongi kontatu zigun bere bizitza eta detalle askorekin gainera Zegaman jaio egin zen 1948.urtean.Baita ere pertsona hau oso jatorra iruditu zitzaidan espero dut berriro topatzea lekuren batean.