2009/01/16

ZER IRAKURRIKO DUGU EBALUAKETA HONETAN?

EBALUAKETA HONETAN IRAKURRIKO DUGUN LIBURUA AUKERATZEKO HEMENTXE DITUZUE DBH 3.MAILAKO IKASLEEK EGINIKO LIBURU GOMENDIOA, ZEIN ETA ZEIN INTERESGARRIAGOA.


LAPURREN BURUA, Cornelia Funke


Abenturazko liburua. Gazte talde bat lapurreta txikiak eta pikardiak eginez bizi dira Venezian. Haiekin elkartuko dira Prospero eta Bo, gurasorik gabe gelditu eta osaba-izeba maltzur batzuengandik ihesean doazen anaiak.
Detektibe zorrotz bat haien atzetik dabil beste egitekorik gabe. Abenturaz eta misterioz betetako liburu bizi eta eder honek berehala bereganatzen du irakurlea, eta ez dio atsedenik ematen azkeneko esaldira arte.


GEHIAGO


BANPIROEN ESPRESOA, Tony Koltz/ Doug Jamieson

Aukeratu zure abentura.


GEHIAGO

INORK IKUSI EZIN DUENA, Sinclair Smith


Misteriozko eleberria da Inork ikusi ezin duena: Grayson, neska itsu izandakoak, ikusiko duen gertakizun lazgarriaren ondorioz hilketa batean nahasturik aurkituko du bere burua.
Gazte literaturako Taupadak bilduman argitaratu da liburu hau.


GEHIAGO


HILKETA LOKARTUA, Agatha Christie


Laurogei eleberritik gora idatzi zituen Agatha Christiek, eta horietako dozena bateko protagonista da Marple andereñoa. Xabier Olarra editoreak emakume «begi-zorrotz» eta «kontakatilutzat» jo du. Era berean, haren ikerketarako dohainak goraipatu ditu: «Polizia profesionalek argitu ezin dituzten arazoak eta hilketak argitzeko gai da». Aristegieta itzultzaileak nobelari buruz honako hau azaldu du: «Suspensea oso ondo administratzen du, tarteka elementu zirraragarriak sartuz, amaieran korapiloa askatu arte». Christiek hiltzailea nor den asmatzeko egindako gonbidapena onartzera animatzen du Aristegietak, idazleak jarritako aztarna faltsu eta tranpetan erori gabe.


GEHIAGO


HOBBITA, J:R. Tolkien


Hobbita fantasiazko eleberria eta umeentzako liburua da, amandre ipuinen tradizioan idatzia.
Tolkienek bere hiru semeen entretenimendurako idatzi zuen 1930eko hamarkadaren hasieran. 1937an argitaratu zen eta gazteentzako narratibarik hoberenaren saria jaso zuen berehala New Yorkeko Herald Tribunek emana.


GEHIAGO


A ZE GAUPASA!, Mintegi Larraza


Rock kontzertu batera ihes egin duten bost gazteen gora beherak kontatzen ditu. Festaren alde iluna agertzen du.


GEHIAGO


TANGO URDINA, Aitziber Etxeberria


Emakumezkoenganako tratu txarrei buruz hitzegiten du. Emakumearen egoera oso ongi deskribatzen du, familia horretako bizitza, matxismoa eta tratu txarrak aipatuz.


GEHIAGO


LARUNBATAK, Jon Arretxe


Hogei urteko gazteek parranda izaten dute uneoro buruan, eta asteburuaren zain egon gabe ostegunetan bertan irteten dira, trago eta berriketa artean zer lortuko. Hogeita bost urtetik aurrera, ikasketak bukatzearekin batera bidegurutze bat topatu ohi du jendeak bere aurrean: lan-mundu serioan behin betiko eta buru-belarri sartu, ala lehengo bizimodu ganorabakoa luzatzen saiatu; astean zehar beste eginbehar batzuk dituztela-eta, ostiraletan atera ohi dira kalera, tabernaz tabernako ibileran zer edo zer harrapatu nahian.

GEHIAGO


HORRELAKOA DA BIZITZA CARLOTA, Gemma Lienas


Gemma Lienas idazleak Carlota neska gaztearen ahotsa aukeratu zuen istorioa

kontatzeko. Carlotari, hamabost urte betetzear zelarik, izugarri korapilatu zitzaion

bizitza: gurasoak banandu zitzaizkion, bere adiskide Ramonek moto-istripu larri bat

izan zuen, Jordirekin maitemindu zen... Gauza gehiegi, mundua handi samarra geratzen

zaion neska nerabe batentzat.


GEHIAGO



FERNANDOREN HERIOTZA AMEZKETARRA, Koldo Izagirre

Beste liburu bat Fernando Amezketarrari buruz? Horixe bera esan nuen nik, liburu hau egitea proposatu zidatenean. Baina gero, neure artean pentsatu nuen interesgarria izango litzatekeela molde berri bat bilatzea betiko pasadizoei. Horretan saiatu nintzen, eta hau duzue emaitza, Fernandoren heriotza amezketarra, berak eta bere lagun eta ez hain lagunek kontatua. Fernandok, izan ere, heriotza berezia izan behar zuen... Fernando bizirik dagoelako! Bai lagunok, gure hizkuntzak bizirik irauten duen artean, Euskal Herriko lehen bertsolaria ez da hilko. Beti izango da marrazkietako, filmetako eta liburuetako protagonista, Fernando Amezketarra figura guztiz modernoa baita, herri xehearen irudi, zapalduen mintzo, jauntxoen salatari. Fernando hori saiatu naiz islatzen, bere aroari eta bere inguruari buruz —kokotxa harro, seguru aski— bizi izan zen artzain, meatzari, mandatari... eta bertsolaria.

GEHIAGO

ILARGIAREN ALABA, Toti Martinez de Lezea

Historia 1610. urtean gertatzen da. Benetan iluna orduko garaia ¡ .Kristautasuna eta aintzineko sinesmenak elkarren auzokideak dira Zugarramurdi aldean. Eleizaren boterea ,Valle Alvarado inkisidorearen bidez, nagusi izango da hango inguruan, Deaubruak bataila hau galdu egin du-eta. Handik dabiltza bere jarratzaileak, galtzaileak, hirurehun pertsona edo Logronorako bidean. Horien artean Estebania, Madalenen ama. Autofedea hasteko dago Logronon eta Madalenek sorginkeriaz akusatutakoen arrastoa jarraitzen du ama salbatzeko .

GEHIAGO


LASTERKETA AMAI GABEA, R.A. Montgomery


Trebetasun handiko auto-lasterketaria zara zu, eta orain Afrikako Lehen Auto-Lasterketa Bikoitzean ara zara parte hartzen. Zure autoa aukeratu, alguntzaile aurkitu, eta abiatu egiten zara!


GEHIAGO


SEXIMENDUZ, Fernando Morillo


Bi lagun, mutilak biak. Batek baditu hainbat neska ezagun, lagun edo dena delako...
Bestea, berriz, sekula ez da ausartu neska bati hitz erdirik esaten, mozkorturik ez bazen, eta horrela, jakina, ezin ganorazko ezer lortu. Esperientziagabeak mesedez eta
faborez eskatuko dio lagunari erakuts diezaiola nola jokatu, nola moldatu, eta esperientziadunak onartu egingo du besteari laguntzea.

GEHIAGO