2009/01/29
2009/01/16
ZER IRAKURRIKO DUGU EBALUAKETA HONETAN?
EBALUAKETA HONETAN IRAKURRIKO DUGUN LIBURUA AUKERATZEKO HEMENTXE DITUZUE DBH 3.MAILAKO IKASLEEK EGINIKO LIBURU GOMENDIOA, ZEIN ETA ZEIN INTERESGARRIAGOA.
LAPURREN BURUA, Cornelia Funke
Abenturazko liburua. Gazte talde bat lapurreta txikiak eta pikardiak eginez bizi dira Venezian. Haiekin elkartuko dira Prospero eta Bo, gurasorik gabe gelditu eta osaba-izeba maltzur batzuengandik ihesean doazen anaiak.
Detektibe zorrotz bat haien atzetik dabil beste egitekorik gabe. Abenturaz eta misterioz betetako liburu bizi eta eder honek berehala bereganatzen du irakurlea, eta ez dio atsedenik ematen azkeneko esaldira arte.
BANPIROEN ESPRESOA, Tony Koltz/ Doug Jamieson
Aukeratu zure abentura.
GEHIAGO
INORK IKUSI EZIN DUENA, Sinclair Smith
Misteriozko eleberria da Inork ikusi ezin duena: Grayson, neska itsu izandakoak, ikusiko duen gertakizun lazgarriaren ondorioz hilketa batean nahasturik aurkituko du bere burua.
Gazte literaturako Taupadak bilduman argitaratu da liburu hau.
HILKETA LOKARTUA, Agatha Christie
Laurogei eleberritik gora idatzi zituen Agatha Christiek, eta horietako dozena bateko protagonista da Marple andereñoa. Xabier Olarra editoreak emakume «begi-zorrotz» eta «kontakatilutzat» jo du. Era berean, haren ikerketarako dohainak goraipatu ditu: «Polizia profesionalek argitu ezin dituzten arazoak eta hilketak argitzeko gai da». Aristegieta itzultzaileak nobelari buruz honako hau azaldu du: «Suspensea oso ondo administratzen du, tarteka elementu zirraragarriak sartuz, amaieran korapiloa askatu arte». Christiek hiltzailea nor den asmatzeko egindako gonbidapena onartzera animatzen du Aristegietak, idazleak jarritako aztarna faltsu eta tranpetan erori gabe.
HOBBITA, J:R. Tolkien
Hobbita fantasiazko eleberria eta umeentzako liburua da, amandre ipuinen tradizioan idatzia.
Tolkienek bere hiru semeen entretenimendurako idatzi zuen 1930eko hamarkadaren hasieran. 1937an argitaratu zen eta gazteentzako narratibarik hoberenaren saria jaso zuen berehala New Yorkeko Herald Tribunek emana.
A ZE GAUPASA!, Mintegi Larraza
Rock kontzertu batera ihes egin duten bost gazteen gora beherak kontatzen ditu. Festaren alde iluna agertzen du.
TANGO URDINA, Aitziber Etxeberria
Emakumezkoenganako tratu txarrei buruz hitzegiten du. Emakumearen egoera oso ongi deskribatzen du, familia horretako bizitza, matxismoa eta tratu txarrak aipatuz.
LARUNBATAK, Jon Arretxe