2007/01/16

ZERTARAKO IRAKURRI?


IRITZIAK


Zertarako irakurri (gure garaikideak)Iban Zaldua, idazlea. "Liburu klasikoekin soilik bizitza bat baino gehiagorako irakurgaia izango genuke, eta, ziur nago, irakurtzen ditugun liburu garaikide askori baino probetxu gehiago aterako genieke, bai estetikoki, bai eta (zer esanik ez) moralki ere. Edonola ere, arazo ugariz libratuko ginateke garaikideak irakurtzeari uko egingo bagenio, horrekin batera idazteko motiboak desagertuko liratekeelako eta, ondorioz, ez genukeelako matraka ematen ibili beharko idazteko zergatiak justifikatzen aritzeko (...) Azkeneko argudioa da bereziki interesgarria iruditu zaidana, azkeneko buklea: garaikideak irakurri behar direla klasikoak berrirakurri ahal izateko. Ez zait argudio txarra iruditzen". (2006/02/24)

2007/01/13

Ongi etorriak!

Ongi etorriak Paz de Ziganda Ikastolako Literatura txokora. Bertan, euskeraz, gaztelaniaz, ingeleraz... irakurketaren inguruan arituko gara.